Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2014ko maiatzaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2398

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 1035/13 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 1035/13 adostasunik gabeko dibortzioa.

Demandatzailea: Tanta Petre.

Abokatua: Ana Fernandez Negro.

Prokuradorea: Saenz.

Demandatua: Nicu Petre.

Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Aipatu judizioan epaia eman zen 2012-05-09an. Hona hemen epai horren idazpurua eta epaitza:

323/14 EPAIA

Epailea: Ana Isabel Viaña Ranilla.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamalauko maiatzaren bederatzia.

Alderdi demandatzailea: Tanta Petre.

Abokatua: Ana Fernandez Negro.

Prokuradorea: Sonia Saenz Tuñon.

Alderdi demandatua: Nicu Petre.

Judizioko gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Tanta Petrek Nicu Petreren aurka aurkeztutako demanda. Horrenbestez:

I.– Aipatu alderdien arteko ezkontza-loturaren deuseztapena dekretatzen dut, dibortzioa dela medio, horrek berarekin dakartzan legezko ondorio guztiekin.

II.– Dibortzioak alderdien artean eta bien alabarekiko izango dituen ondorioak arautuko dituzten honako neurri hauek onartzea:

A) Ezkontideen XXXXX alaba alaba adingabearen zaintza eta jagoletza amari ematea, eta, guraso-ahala aldiz, bi gurasoei.

B) Honako bisita-erregimen hau ezartzen da jagoletzarik ez duen gurasoarentzat: jagoletzarik ez duen gurasoa astearteetan, ostegunetan eta igandeetan egon ahal izango da adingabearekin, 17:00etatik 20:00etara.

C) Jagoletzarik ez duen gurasoak 100 euro ordainduko ditu hilero semearen elikadura-pentsio modura. Hil bakoitzaren lehenengo bost egunetan ordaindu beharko du zenbateko hori, aurreratuta, eta demandatzaileak adierazten duen kontuan; zenbateko hori urtero eguneratu beharko da, INEk edo horren ordezko erakundeak argitaratutako KPIren arabera. Adingabekoaren aparteko gastuak erdibana ordainduko dituzte gurasoek. Adingabearen bizitzan ustekabean sortzen direnak eta aurrez finkatutako aldizkakotasunik ez dutenak hartuko dira parteko gastutzat, hala nola kirurgia-operazioak eta Gizarte Segurantzak bere gain hartzen ez dituen gainerako mediku eta farmazia-gastuak, eta guraso biek adosturik erabakitzen dituztenak aparteko gastuak.

IV.– Epai hau irmoa egin ostean, ofizioz, bidal bekio testigantza dagokion erregistro zibilari, ezkontideei dagokien idazpenean orri-bazterreko oharra egin dezan. Auzialdi honetan sortutako kostuei dagokienez, ez da berariazko erabakirik hartzen.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: ............. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Nicu Petre demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2014ko maiatzaren 16a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala