Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2014ko maiatzaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
2397

EBAZPENA, 2014ko maiatzaren 7koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan bideratutako 187/2014 prozedura arruntean interesdun izan daitezkeenak epatzeko dena, alderdi gisa pertsonatu daitezen.

Ebazpen honen bidez, aditzera ematen da Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariak 2014ko maiatzaren 5eko Ebazpena eman duela, non xedatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari bidal dakiola honako prozedura honi buruzko espediente administratiboa:

187/2014 prozedura arrunta: Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren 2014ko urtarrilaren 8ko Ebazpenaren aurka. Izan ere, ebazpen horren bidez, ezetsi egin zen 2012ko abuztuaren 24an Agentziako zuzendariak emandako ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horretan, lan-kontratudun langileentzako bederatzi lanposturen hautaketa-prozesuetan onartuak eta hautatuak izan zirenen behin betiko zerrendak argitaratu ziren.

Prozedura honek eragina izan dezake honako lanpostu hauen hautaketa-prozesuaren ebazpenean: Lankidetzako teknikaria, Genero Berdintasuneko teknikaria, Plangintza eta Ebaluazioko arduraduna eta Koordinazio Teknikoko arduraduna.

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1. artikuluan ezarritakoaren arabera, hau

EBAZTEN DUT:

1.– Aipatutako espedientean interesdun izan daitezkeenei bederatzi eguneko epea ematea, lehenago esandako prozeduretan alderdi gisa pertsonatzeko aukera izan dezaten, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan.

2.– Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko maiatzaren 7a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.


Azterketa dokumentala