101. zk., 2014ko maiatzaren 30a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (187 KB - 2 orri.)
- EPUB (230 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2396
EBAZPENA, 2014ko maiatzaren 9koa, HABEren zuzendari nagusiarena, udalen edo udal erakundeen menpeko euskaltegiei, udal titularitateko euskaltegi publikoei, 2013-2014 ikasturtean euskara-ikastaroengatik esleitutako diru-laguntzak argitara ematen dituena.
2013ko irailaren 23ko EHAAn argitaratu zen udalen edo udal erakundeen menpeko euskaltegiei eta udal titularitateko euskaltegi publikoei 2013-2014 ikasturteko diru-laguntzak emateko baldintzak ezartzen dituen HABEren zuzendari nagusiaren 2013ko abuztuaren 12ko Ebazpena.
Aipatu Ebazpenaren 6.3 artikuluak dioenez, dirulaguntzak esleitzen dituen ebazpenaren berri onuradun bakoitzari emateaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira emandako diru-laguntzak eta horien onuradunak.
Horiek horrela izanda, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– HABEren zuzendari nagusiaren 2013ko abuztuaren 12ko Ebazpenaren babesean esleitutako diru-laguntzak eta hauen onuradunak argitara ematea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Donostia, 2014ko maiatzaren 9a.
HABEren zuzendari nagusia,
JOSEBA ERKIZIA ITOITZ.