Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2014ko maiatzaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
2389

EBAZPENA, 2014ko maiatzaren 21ekoa, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariarena, zeinen bidez iragartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoan bakearen, bizikidetzaren eta giza eskubideen arloan proiektuak garatzen dituzten erakundeei eta gizarte-mugimenduei laguntzak emateko deialdia.

Gizarte demokratiko guztiek dute giza eskubideen eta bakearen ezagutza eta errespetu sakona herritarren artean sustatzeko betebeharra.

Giza eskubideak eta bakea ezinbesteko erreferentea dira justiziaren, askatasuna, berdintasuna eta elkartasuna oinarrien gainean eraiki nahi den edozein gizarte- eta politika-antolamendutarako. Pertsona guzti-guztien giza duintasunaren balio gorena da abiapuntua, norbanakoak gizartean dituen eskubide eta betebehar guztiak iruteko abiapuntua, hain zuzen ere. Horri dagokionez, ezin da zalantzan jarri, azken batean, pertsonaren gailentasuna, eta gizarte- eta erakunde-arkitektura pertsonaren garapenera eta sustapenera bideratu behar dela.

Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala (1948) garrantzi handiko erreferentzia historikoa izan zen; izan ere, lehen aldia izan zen instantzia unibertsal batek denei errespetatu behar zaizkien eskubideak aldarrikatu zituena, hartarako arrazoi bakarra gizaki izatea izanik.

Eusko Jaurlaritzaren jardueraren helburuetariko bat da, hain zuzen, euskal gizartean Giza Eskubideen eta Bakearen aldeko Hezkuntza bultzatzea, dauden baliabideak optimizatuz, sektore estrategikoen arteko beharrezko sinergiak sortuz, eta jardun-programa koordinatua garatuz.

Hori dela-eta, aurreko ekitaldietan bezalaxe, Eusko Jaurlaritzak laguntza ekonomikoen deialdi bat sustatzen du, Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko kultura sendotzeko, eta kultura hori sustatzeko eta zabaltzeko proiektuak diruz lagundu asmoz.

2013ko irailaren 24ko 415/2013 Dekretuak (2013ko irailaren 30eko EHAA) arautzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoan bakearen, bizikidetzaren eta giza eskubideen aldeko jarduerak garatzen dituzten antolakundeek eta gizarte-mugimenduek helburu horrekin sustatzen dituzten ekimenetarako laguntzak, eta, 2.1 artikuluan, ezartzen du diru-laguntza horietako deialdia urtero iragarriko dela, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariaren ebazpen bidez. Horrenbestez, 2014ko laguntzetarako deialdia iragartzen da.

Orobat, 187/2013 Dekretuaren 20.3 artikuluari jarraikiz, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariak egin behar du bere eskumen-arloko diru-laguntzen deialdia (Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen du aipatu dekretuak).

Hori guztia kontuan izanda, hauxe

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Ebazpen honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeek eta gizarte-mugimenduek bakearen, bizikidetzaren eta giza eskubideen arloan garatzen dituzten programak eta ekimenak laguntzeko bideratutako diru-laguntzen 2014ko deialdia iragartzea, norgehiagoka-araubidearen arabera.

2. artikulua.– Denbora-eremua.

Diru-laguntza jaso ahal izateko, proiektuak 2014ko ekitaldian garatu beharko dira, eta, betiere, abenduaren 31n amaituta egon beharko dute.

3. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen jarduerak.

Diruz lagundu ahal izango dira bideratutako proiektuak sustatzea, zabaltzea eta gaitzea bakearen, elkarbizitzaren eta giza eskubideen arloan, 1. artikuluan adierazi gisan, honako hauek, besteak beste: kongresuak, sinposioak, jardunaldiak, seminarioak eta aldi baterako erakusketak antolatzea, ikus-entzuneko produktuak, argitalpenak, hezkuntza-proiektuak, ikerketak eta dibulgazio-kanpainak.

4. artikulua.– Diru-hornidura.

Diru-laguntzen programa honetara seiehun mila (600.000) euro bideratutako dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan 2014ko ekitaldirako aurreikusitako partidaren kargura.

5. artikulua.– Erakunde onuradunak.

Honako pertsona juridiko hauek eska ditzakete agindu honetako laguntzak: legez eratutako pertsona juridiko pribatu eta irabazi-asmorik gabekoak, baldin eta beren estatutuetan jasotakoaren arabera, haien helburua bakea eta giza eskubideak erdiestea bada (II. eranskina).

6. artikulua.– Bateragarritasuna.

Deialdi honetan azaltzen diren diru-laguntzak beste edozein erakunde publiko edo pribatuk xede berberarekin ematen dituen beste batzuekin batera daitezke, betiere gainfinantzaketarik ez badago.

7. artikulua.– Izapidetze elektronikoa eta presentziala.

1.– Prozedura honen izapide guztiak kontsultatzeko, eskatzeko eta egiteko, erakunde interesdunek bide elektronikoak erabil ditzakete.

2.– Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainontzeko ereduak modu presentzialean nahiz elektronikoki nola izapidetu jakiteko xehetasunak, euskadi.net-eko egoitza elektroniko honetan eskura daitezke: https://euskadi.net/ayuda_subvencion/-/2014/organizaciones-paz-convivencia-derechos-humanos/

3.– Eskabidea izapidetzeko eta agiriak aurkezteko bide bat edo bestea erabiltzeak, hau da, aurrez aurrekoa edo elektronikoa erabiltzeak, ez du behartzen aurrerantzean ere prozedurako gainerako izapideak egiteko bide bera erabiltzera, eta edozein momentutan alda daiteke aukeratutako bidea.

Eskabidearen osteko izapideak bide elektronikoz egiteko, helbide hau erabili daiteke:http://www.http://www.euskadi.net/misgestiones

8. artikulua.– Eskabideak aurkezteko eta formalizatzeko epea.

1.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Eskabidea Eusko Jaurlaritzaren Justizia Saileko Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariari bidali behar zaio (Nafarroa kalea 2; 01007 Vitoria-Gasteiz).

2.– Eskabideak aurrez aurre aurkeztu nahi izanez gero, leku hauetara eraman daitezke: Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzara (Nafarroa kalea 2; 01007 Vitoria-Gasteiz); Herritarrentzako Zerbitzuaren (Zuzenean) bulegoetara; lurralde-ordezkaritzetara; bestelako erakunde laguntzaileetara. Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluak ezarritako bideak ere erabil daitezke.

Orobat, bide elektronikoen bitartez ere aurkeztu daitezke eskabideak, euskadi.net-eko egoitza elektronikoan sartuta.

9. artikulua.– Eskabideak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa.

1.– Eskabidea (I. eranskina) inprimaki arautuan egin beharko da, zeina euskadi.net egoitza elektronikoan ere eskuragarri baitago.

2.– Eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztu behar dira:

a) Proiektuaren memoria xehea, non zehaztuko baitira: xedea, metodologia, balizko hartzaileak (sexuaren arabera bereiziak), lurralde-eremua, egingo diren jardueren egutegia eta genero-ikuspegiari nola helduko zaion. Memorian egiaztatuko da eskatzaileak proiektuari dagokion arloan duen esperientzia (IV. eranskina).

b) Proiektua gauzatzeak eragingo duen kostuaren aurrekontua, partiden arabera banakatua. Bertan, proiektua finantzatzeko gainerako bideak, baleude, zehaztuko dira eta, bestela, proiektua finantzatzeko berezko nahiz kanpoko beste baliabiderik ez dagoela dioen zinpeko aitorpena egin behar da (III. eranskina).

c) Erakunde eskatzaileak proiektua gauzatzeko dituen baliabide materialen eta giza baliabideen adierazpena. Horretaz gain, honakoak ere adierazi beharko dira: alde batetik, erakundeak ba ote duen berdintasunaren alorrean trebatuta dagoen edota ibilbidea duen pertsonarik, eta, bestetik, boluntario gisa jarduten duten pertsonen kopurua. Inolako ordainsaririk gabe proiektuan parte hartzen dutenak joko dira boluntariotzat (IV. eranskina).

10. artikulua.– Epaimahai kalifikatzailea.

Epaimahai kalifikatzeko kideak hauek izango dira, 2013ko irailaren 24ko 415/2013 Dekretuaren 10. artikuluan ezarritakoari jarraikiz:

– Monika Hernando Porres andrea, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria, lehendakaria.

– M.ª Begoña Garamendi Ibarra andrea, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria, bokala.

– Jon Redondo Lertxundi jauna, Gazteria eta Kiroletako zuzendaria, bokala.

– Lide Amilibia Bergaretxe Andrea, Gizarte Gaietako zuzendaria, bokala.

– Paul Ortega Etcheverry jauna, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria, bokala.

– Ana Alberdi Zubia andrea, Emakundeko idazkari nagusia, bokala.

– Laura Sagastizabal Errazu andrea, Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzako teknikaria, idazkaria.

11. artikulua.– Balorazio- eta hautaketa-irizpideak.

1.– Diru-laguntzak emateko edo ukatzeko, lehiaketaren prozedura erabiliko da, eta honako balorazio- eta hautaketa-irizpide hauek hartuko dira kontuan:

1) Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa. 20 puntu, gehienez.

2) Erakundearen kudeaketa-gaitasuna, proiektuari dagokionez. 10 puntu, gehienez.

3) Proiektuaren aurrekontua argia eta egokia izatea. 10 puntu, gehienez.

4) Proiektuaren potentzial estrategikoa eta haren egokitasuna edo gizarte-interesa. 20 puntu, gehienez.

5) Erakunde eskatzailearen ibilbidea. 10 puntu, gehienez.

6) Genero-ikuspegiaren trataera garatu beharreko proiektuetan. 10 puntu, gehienez.

7) Proiektua hainbat erakunderen artean gauzatzea edo beste administrazio publikoren bat ere proiektuan sartuta egotea. 10 puntu, gehienez.

8) Proiektua deialdiaren xedera zein mailatan egokitzen den: 10 puntu.

Gehienez ere 100 puntu eman ahalko dira.

2.– Diru-laguntza emateko beharrezkoa izango da, aurreko baremoei jarraikiz, gutxienez 45 puntu lortzea.

3.– Onartutako proiektuen kostuaren % 100eko laguntza eman ahal izango da, proiektu bakoitzaren egoeraren arabera eta, betiere, gehienez hirurogei mila (60.000) euro emanda proiektu bakoitzeko.

12. artikulua.– Ordaintzeko modua.

1.– Deialdi honen babesean ematen den diru-laguntza gisa honetan ordainduko da:

a) Lehenengo ordainketan, emandako diru-laguntzaren % 75 ordainduko da, diru-laguntza berariaz onartu eta gero, edo ematen dela jakinarazten denetik hamar eguneko epean, berariazko uko-egiterik ez bada aurkezten.

b) Bigarren ordainketan, emandako diru-laguntzaren erabilera Biktima eta Giza Eskubideen Zuzendaritzari justifikatu eta gero egindako likidazioaren ondoriozko zenbatekoa ordainduko da, hurrengo artikuluan zehazten den bezala.

2.– Emandako diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, erakunde onuradunek hirugarrenen alta hartzeko agiria aurkeztu beharko dute, baldin eta erregistraturik ez badaude edo Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Hirugarrenen Erregistroko banku-datuak aldatu nahi badituzte.

13. artikulua.– Diru-laguntza justifikatzea.

Justifikazio-agiriak aurkezteko epea 2015eko martxoaren 31n bukatuko da. Agiri horietan, IV. eranskineko edukiaz gainera, honako hauek zehaztuko dira:

1.– Diruz lagundutako proiektua gauzatzean egindako gastuak justifikatzeko fakturak eta ordainagiriak, originalak edo kopia konpultsatuak.

Diruz lagundutako proiektu bakoitzari dagozkion fakturak eta ordainagiriak aurkeztu behar dira, behar bezala ordenatuta eta zenbakituta, eta zerrenda batean adierazita dokumentu bakoitzean adierazitako gastua zertarako egin den. Fakturek bat etorri beharko dute Fakturatzeko betebeharrak arautzen dituen araudia onartzen duen eta Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamendua aldatzen duen azaroaren 28ko 1496/2003 Errege Dekretuaren 6. artikuluak ezartzen dituen eskakizun formalekin.

2.– Eredu ofizialaren araberako soldata-ordainagirien originalak eta Gizarte Segurantzako kotizazio-agiri ofizialak, kontratatutako lan-kontratuko langileei dagozkien gastuak justifikatzeko.

3.– Aldi baterako kolaborazioen gastuen ordainagirien kopia konpultsatuak, berriz, hartzaileen datuak zehaztuko dira, baita haien Nortasun Agiri Nazionalaren –NAN– zenbakia, ordaindutako lana eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren –PFEZ– atxikipena ere. Era berean, lankidetza horiekin lortutako diru-sarreren kitapena egiteko ogasuneko jatorrizko inprimakia aurkeztu beharko da (110 - 190 inprimakia).

4.– Programen, iragarki-kartelen, argazkien eta argitaratutako gainerako material grafiko, idatzi edo soinuzkoen aleak.

5.– Gauzatutako proiektuaren memoria zehatza, non jasotzen baitira onuradunak –sexuaren arabera bereizita– eta genero-ikuspegia txertatzeko modua.

6.– Izapidetzea bide telematikoz egiten bada, eskaneaturik eta elektronikoki sinatuta aurkeztuko da aipatu dokumentazioa.

7.– Izapidetze presentzialean zein telematikoan, Administrazioak, egoki baderitzo, agiri originalak eska daitezke.

Bide presentzialetik zein elektronikotik justifikazioak izapidetzeari buruzko zehaztapenak eskura dira euskadi.net helbide elektronikoan.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete Bake eta Bizikidetzarako Idazkaritza Teknikoan, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honetan aurreikusi ez den guztian, prozedurari dagokionez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean xedatutakoa aplikatuko da.

AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko maiatzaren 21a.

Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria,

MÓNICA HERNANDO PORRES.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala