Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2010eko abenduaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Osasun eta Kontsumo Saila
6416

IRAGARKIA, helduen B hepatitisaren kontrako txertoaren 3.750 dosi eta 13 urte arteko haurren eta nerabeen B hepatitisaren kontrako txertoaren 48.500 dosi eskuratzea helburu duen hornidura-kontratuaren lizitazioari buruzkoa.

1.- Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Osasun eta Kontsumo Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: 15/2011-SC.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: helduen B hepatitisaren kontrako txertoaren 3.750 dosi eta 13 urte arteko haurren eta nerabeen B hepatitisaren kontrako txertoaren 48.500 dosi eskuratzea.

b) Loterik dagoen eta zenbat lote/unitate dagoen: bai, bi (2). 1. lotea: helduen B hepatitisaren kontrako txertoaren 3.750 dosi; 2. lotea: 13 urte arteko haurren eta nerabeen B hepatitisaren kontrako txertoaren 48.500 dosi.

c) Entregatzeko lekua: Vitoria-Gasteiz, Bilbao, Durango, Leioa, Sestao eta Donostia-San Sebastián.

d) Gauzatzeko epea: kontratua izenpetu eta biharamunetik 2011ko abenduaren 31 arte.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: zenbait balioespen-irizpide erabiliz, hala nola:

Eskaintzak baloratzeko irizpideak administrazio-klausula zehatzen pleguko karatularen 30. puntuan zehaztuta daude eta, laburtuta, honako hauek dira:

Prezioa: 65 puntu.

Aurkezpena: 20 puntu.

Barra-kodea: 5 puntu.

Emate-eguna hobetzea: 5 puntu.

Iraungipen-epea luzatzea: 5 puntu.

Ponderazioa, guztira: 100 puntu.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 341.562,50 euro, BEZik gabe. BEZaren zenbatekoa: 13.662,50 euro. Guztira (BEZa barne): 355.225 euro.

5.- Fidantzak.

a) Behin-behinekoa: ez.

b) Behin betikoa: lote bakoitzaren lizitazio-zenbatekoaren % 5.

6.- Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Osasun eta Kontsumo Saila. Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, 4. solairua. Lakua II.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 91 76.

e) Telefaxa: 945 01 93 01.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2010eko urtarrilaren 7ra arte doan jaso ahal izango dira.

7.- Kontratistaren berariazko eskakizunak.

a) Kaudimen baldintzak edo sailkapena berariazko klausula administratiboen karatulako 29. puntuan zehaztutakoaren arabera.

8.- Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2011ko urtarrilaren 13a, 11:30.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguko 12., 13., 14., 15. eta 16. klausuletan eta administrazio-klausula zehatzen pleguko karatularen 29. eta 31. puntuetan zehaztutakoak.

c) Aurkezteko lekua: iragarki honen 6. puntuan adierazitakoa.

d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak: ez.

f) Hala badagokio, aurreikuspenen arabera (gehienez eta gutxienez) zenbat enpresari egingo zaien gonbita, beren eskaintzak aurkez ditzaten (prozedura murriztua): ez da behar.

9.- Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Osasun eta Kontsumo Saila. Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, 4. solairua. Lakua II.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz.

d) Eguna: 2010eko urtarrilaren 17a.

e) Ordua: 11:00.

10.- Bestelako argibideak.

Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.contratacion.info edo www.euskadi.net/contratacion.

11.- Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.- Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2010eko abenduaren 2a.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko abenduaren 2a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

JON IÑAKI BETOLAZA SAN MIGUEL.


Azterketa dokumentala