Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2010eko abenduaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 Zenbakiko Epaitegia
6411

EDIKTUA, jagoletza, zaintza eta mantenuari buruzko neurriak hartzeko bideratutako 318/10 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Aipatu prozeduran epaia eman da. Hauek dira idazpurua eta xedapenak:

549 EPAIA

Epailea: Francisco Benito Alonso.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: 2010eko azaroaren 19a.

Alderdi demandatzailea: Paula Sofia Baptista Mariano.

Abokatua: Silvia Sobrado Chaparro.

Prokuradorea: Patricia Lanzagorta Mayor.

Alderdi demandatua: Abilio Sergio Gomes de Sousa.

Auzi-iheslaria.

Judizioaren gaia: jagoletza, zaintza eta mantenua.

EPAITZA

Baietsi egiten dut, aurrerago adieraziko den eran, Lanzagorta prokuradore andreak Paula Sofía Baptista Marianoren izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Abilio Sergio Gomes de Sousaren aurkakoa. Hori dela-eta, behin betiko neurri hauek hartu behar ditut, aurretik erabakitakoak ordezkatuko dituztenak:

Lehenengoa.- Paula Sofía Baptista Marianoren esku uzten da 2003ko azaroaren 10ean jaiotako XXXXXXXXXXXXXXren zaintza eta jagoletza, amak baino ez du izango guraso ahala, eta ez da bisita erregimenik ezarriko Abilio Sergio Gomes de Sousarentzat.

Bigarrena.- Familia-etxebizitzaren erabilera eta gozamena -altzari eta hornidura barne- aipatutako adingabeei eta beren amari esleitzen zaie (helbidea: Auntzetxeta kalea, 3, 4-D, Bilbao), nahiz eta kontuan izan beharko diren higiezin horren titularrak dituen eskubideak.

Hirugarrena.- Abilio Sergio Gomes De Sousak XXXXXXXXXXXXren elikagaietarako hilero eman beharreko diru-kopurua diru-sarrera garbi guztiei ehuneko 20 aplikatzearen ondoriozkoa izango da; eta hilean, gutxienez, ehun eta berrogeita hamar (150) eurokoa izango da. Diru-kopuru hori urtero eguneratuko da ebazpen honen eguna erreferentzia hartuta, Estatistikako Institutu Nazionalak argitaratzen duen KPIk izandako aldakuntzen arabera.

Laugarrena.- Adingabeak izaten dituen ezohiko gastuak bi gurasoek erdibana ordainduko dituzte.

Alderdiei ez zaie berariaz kosturik ezarriko.

Inpugnatzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua).

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4710. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Abilio Sergio Gomes De Sousa non dagoen jakiterik ez dagoenez, idazki hau egiten dut jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan.

Bilbao (Bizkaia), 2010eko azaroaren 24.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala