247. zk., 2010eko abenduaren 27a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizia Administrazioa
Bilboko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
6406
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko 797/08 prozeduraren ondoriozkoa.
JAKINARAZPEN ZEDULA
Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako bideratutako 797/08 prozeduran epaia eman da. Prozedura hori Ena Cenaida Camacho Carcamok eskatuta hasi da, Dagoberto Pulido Gómezen aurka (gaia: zaintza eta jagoletza). Honako hauek dira epai horren idazpurua eta epaitza:
169 EPAIA
Bilbao (Bizkaia), 2010eko apirilaren 12a.
Francisco Javier Osa Fernándezek, Bilboko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiko epaile-magistratuak, ikusi ditu, seme-alaba adingabekoei dagokienez, neurri pertsonal eta ekonomikoetarako autoak (797/08-R). Auto horiek epaitegi honetan bideratu dira, Ena Cenaida Camacho Carcamok eskatuta -Idoia Gutiérrez Arechavaleta prokuradoreak ordezkatuta, eta Ignacio Gamero letratuak defendatuta-. Alderdi demandatua auzi-ihesean dagoen Dagoberto Pulido Gómez da, eta Ministerio Fiskalak parte hartu du.
EPAITZA
Partez baietsi da Idoia Gutiérrez Arechavaleta prokuradoreak Ena Cenaida Camacho Carcamoren izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, auzi-ihesean dagoen Dagoberto Pulido Gómezen aurkakoa. Horregatik, ondoko neurriak hartzea erabaki dut:
1.- Amari ematen zaio alaba adingabekoaren zaintza eta jagoletza; guraso-ahala, berriz, aitak eta amak izango dute.
2.- Aitak eta amak libreki erabakitako moduan gauzatuko dira aita eta alabaren arteko komunikazioa eta bisitak.
3.- Demandatuak hilean 150 euro ordaindu behar ditu alabaren mantenua dela-eta; diru hori hileko lehendabiziko bost egunetan sartu beharko du auzi-jartzaileak horretarako izendatzen duen kontuan. Zenbateko hori urtero eguneratuko da -urtarrilaren hasieran-, hain zuzen ere, Estatistikako Institutu Nazionalak edo hura ordezkatzen duen erakundeak argitaratutako kontsumoko prezioen indizearen arabera, eta betiere, azken hamabi hilerokoetan oinarrituta (abendutik abendurako erreferentzia, INEren web-orrian azaltzen denaren arabera: http://www.ine.es/). Lehendabiziko eguneratzea 2011ko urtarrilaren 1ean egin behar da, eta halakorik egiten ez bada, dagozkion legezko neurriak hartuko dira.
Auzi-izapide honetan bestelako neurririk ez da hartuko.
Prozedura hau izapidetzerakoan sortutako prozesu-kostuak ez zaizkio inori ezartzen.
Ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, epaitegi honetan. Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (Prozedura Zibileko 1/2000 Legea, 457.2 eta 774. artikuluak).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua honelaxe gauzatu beharko da: epaitegi honen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan aipatu zenbatekoa kontsignatuta; kontu hori Banesto (Banco Español de Crédito) taldekoa da, eta 4709 zenbakia du; errekurtsoa aurkeztean egiztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Eta Dagoberto Pulido Gómez demandatuari jakinarazpena legez jarritako moduan egiteko ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamarreko apirilaren hamalauan.
IDAZKARIA.