247. zk., 2010eko abenduaren 27a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
6403
HUTSEN ZUZENKETA, ondoko aginduarena: «Agindua, 2010eko azaroaren 9koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, abenduaren 2ko 203/2008 Dekretuaren babesean elikagaien kalitate-programak sustatzeko eta haietan parte hartzeko ekintzetarako laguntzak (Bikain programa) 2010eko ekitaldirako deitzen dituena».
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak ezartzen du, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren eta Legebiltzarraren Harremanetarako Idazkariak zuzenduko dituela, baldin eta nabarmenak badira, agirien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak aginduko du.
Akatsak antzeman dira, aipatutako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2010eko azaroaren 9ko Aginduan (2010eko azaroaren 30eko EHAA, 230. zenbakia), eta zuzendu egin behar dira:
2010/5726 (2/4) orrialdean, hau dioen lekuan:
«Laugarrena.- Diru-laguntzak jasoko dituzten III. kapituluko ekintzak.
1.- III. Kapituluan aurreikusitako ekintzek 2009ko ekitaldian gauzatuta egon beharko dute.
2.- Abenduaren 2ko 203/2008 Dekretu 31. artikuluan aurreikusitako ekintza guztiek jaso ahal izango dute diru-laguntza».
Honako hau esan behar du:
«Laugarrena.- Diru-laguntzak jasoko dituzten III. kapituluko ekintzak.
1.- III. Kapituluan aurreikusitako ekintzek 2010eko ekitaldian gauzatuta egon beharko dute.
2.- Abenduaren 2ko 203/2008 Dekretu 31. artikuluan aurreikusitako ekintza guztiek jaso ahal izango dute diru-laguntza».