247. zk., 2010eko abenduaren 27a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
6395
EBAZPENA, 2010eko abenduaren 1ekoa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, Europako Gaien eta Eskualdeen arteko Lankidetzaren arloetan profesionalen espezializazioa 2010ean bultzatzeko emandako beka baten ukoa onartzen duena, eta ordezko bat esleitzen duena.
Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak 2010eko azaroaren 2an hartutako ebazpenaren bitartez eman ziren Europako Gaien eta Eskualdeen arteko Lankidetzaren arloetan profesionalen espezializazioa bultzatzeko bekak. Beka-deialdia 2010eko ekainaren 18ko ebazpenaren bitartez egin zen, zenbait beka arautzen dituen uztailaren 21eko 160/1998 Dekretuan xedatutakoari jarraiki.
Eimys Ortiz Hernándezek lortu zuen beka horietako bat EAEk Bruselan duen ordezkaritzarako, baina uko egin dio.
Uztailaren 21eko 160/1998 Dekretuaren 10.2 artikuluan xedatutakoari jarraiki, beka hori 2010eko azaroaren 2ko esleipen-ebazpenean esleipendunaren ordez izendatutako pertsonari eman behar zaio.
Horregatik guztiagatik, hauxe
EBATZI DUT:
Lehenengoa.- Onartzea Eimys Ortiz Hernándezek uko egiten diola 2010eko azaroaren 2ko Ebazpenaren bitartez lortutako bekari.
Bigarrena.- Europako Gaien eta Eskualdeen arteko Lankidetzaren arloetan profesionalen espezializazioa bultzatzeko beken artean, Iñigo Lamsfus Uriaguerecari ematea EAEk Bruselan duen ordezkaritzarako beka.
Hirugarrena.- Ebazpen honek bide administratiboa agortzen du, eta bere aurka, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo horri, erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke zuzenean Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian. Horretarako, bi hilabeteko epea izango da, erabakia jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko abenduaren 1a.
Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,
GUILLERMO ECHENIQUE GONZÁLEZ.