Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2010eko abenduaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Kultura Saila
6394

338/2010 DEKRETUA, abenduaren 14koa, arte plastikoak eta ikusizkoak sustatzeko «Gure Artea» sariak arautzen dituen dekretua indargabetzen duena.

2003ko abenduaren 31n argitaratu zen abenduaren 23ko 332/2003 Dekretua, arte plastikoak eta ikusizkoak sustatzeko «Gure Artea» sariak arautzen dituena. Kultura Sailak, ahalmen sortzailearen garapena sustatzeko, «Gure Artea» sariak sortu zituen, kontuan hartuta sariek sorkuntza artistikoaren estimulua eta onarpena eta lanaren hedapen publikorako bideak sustatzen dituztela.

Aintzat hartu da Dekretuak, gaur egun idatzita dagoen moduan, ez diola erantzuten Kultura Sailak une honetan Gure Artea sariei dagokienez duen planteamenduari, eta beraz, bidezkoa da abenduaren 23ko 332/2003 Dekretua indargabetzea, Gure Artea sariak behar berrien arabera emateko beste deialdi bat egin ahal izateko.

Ondorioz, Kulturako sailburuaren proposamenez, eta 2010eko abenduaren 14an egindako bilkuran Jaurlaritzaren Kontseiluak eztabaidatu eta onartu ondoren,

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.- Abenduaren 23ko 332/2003 Dekretua indargabetzea. Dekretu horren bitartez, arte plastikoak eta ikusizkoak sustatzeko «Gure Artea» sariak arautu ziren.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko abenduaren 14an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Kulturako sailburua,

MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.


Azterketa dokumentala