247. zk., 2005eko abenduaren 29a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Arabako Foru Aldundia
6470
IRAGARKIA, «Vitoria-Gasteiz – Eibar autobidea eraikitzeko Proiektua. Etxabarri-Ibiña – Luko zatia» proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda behin betiko onesteari buruzkoa.
Diputatuen Kontseiluak, 2005eko abenduaren 13an egindako bilkuran, 1034 zenbakiko Erabakia onartu du. Horren testuak honela dio:
«Vitoria-Gasteiz – Eibar autobidea eraikitzeko Proiektua. Etxabarri-Ibiña – Luko zatia» proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda behin betiko onestea, eta ondasun eta eskubide horiek atzeman eta eskuratu behar direla adieraztea, desjabetu ahal izateko, aldi baterako okupatzeko eta bide-zortasunak ezartzeko, aldatzeko edo kentzeko.
Diputatuen Kontseiluak irailaren 23an hartutako 808/2005 Akordioaren bidez, behin betiko onetsi zen goian adierazitako proiektua, eta, orobat, hasieran onetsi zen proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda zehatza eta banakatua. Horrenbestez, jendaurreko erakustaldian jarri zen, nahitaezkoa den moduan,
Izapide hori betetzeko, ebazpena eta zerrenda argitara eman dira Zigoitia, Vitoria-Gasteiz, eta Arrazua-Ubarrundiko udaletxeetako iragarki-tauletan, bertan baitaude desjabetu beharreko finkak, Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean (116. zenbakian, 2005eko urriaren 17koan), Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (193. zenbakian, aurtengo urriaren 10ekoan), eta «El Correo Español el Pueblo Vasco» egunkarian (urte eta hil bereko 5. egunean).
Jendaurreko erakustaldian, ondoren azaltzen diren interesatuek alegazio idazkiak aurkeztu dituzte. Erabaki honen bitartez erantzuten zaie horiei.
A) Luis González de Zárate jaunaren alegazioak, espedientean 1/070 eta 4/000 zenbakiak dituzten finkei buruzkoak.
Aditzera eman du finka horiek ez direla bere jabetzakoak, baina ez du baieztapen hori egiaztatzeko inolako agiririk aurkeztu. Alabaina, geroxeago frogatu ahal izan denez, Zigoitiko Landa Katastroko 178. lursaileko 6. poligonoko 1/070 finka gaur egun Yeregui Desarrollo, S.L. merkataritzako sozietatearen izenean agertzen da; eta, beraz, erakunde hori da finka horren titularra eta alegazio-egilea beste lursailaren jabea da. Hori guztia gorabehera, desjabetzeko prozedura egin bitartean, alegazioan aipatutako eskualdatzea egiaztatu ahal izango da.
B) Mendigurengo Administrazio Batzarreko errejidore-zuzendaria den Pedro Fernández de Larrinoa jaunaren alegazioan aditzera eman denez, Zigoitiko F01 poligonoko 142, 143 eta 144 lursailak, hurrenez hurren, 36/060, 36/080 eta 36/070 espedienteei dagozkienak, lehorreko zereala landatzeko erabiltzen dira, eta ez, ordea, alfer-lur gisa, hasieran holakotzat jo badira ere. Baieztapen hori egiaztatu da, eta, hala, beraz, alegazioa onartu behar da.
c) Enrique Mariaca López de Mendiguren jaunaren alegazioa, Zigoitiko 31 lursaileko 6. poligonoko 30/000 finkari buruzkoa. Alegazioari jarraiki, proiektuak linea elektrikorako zurtoina jarri nahi du haren finkaren erdian; eta, hargatik, finkaren bazter batean kokatzeko eskatu du. Alegazio hori behar bezala aztertu du Plangintza, Proiektu eta Obra Zerbitzuak, eta prestatu duen txostenean adierazi du lursailaren zati bat atzemango dela bide bat konpontzeko eta autobideko zerbitzuguneak energia elektrikoz hornituko dituen aireko linea jartzeko.
Eskabidea aztertuta ikusi ahal izan denez, trazaduran proposatu den aldaketak gidarien buelo-zortasunak aldatzea ekarriko luke; eta horrek ez du eragina izango jaun horren jabetzan bakarrik, Mendarozketako Administrazio Batzarraren jabetzako desjabetze-espedienteko 31. lursaila ere ukituko bailuke. Hortaz, aldaketa hau egin ahal izateko hirugarren bati kalterik egin gabe, administrazio-batzar horrek oniritzia eman beharko luke nahitaez. Hala, beraz, atzera bota da aurkeztutako alegazioa, Mendarozketako Administrazio Batzarrak linea elektrikoaren trazadura aldatzeko prest dagoela adierazten ez duen bitartean; izan ere, bera da aldaketa horrek ukitzen duen alderdietako bat.
D) Luis Antonio Gijón Pardo jaunaren alegazioa, Vitoria-Gasteizko Landa Katastroko 98 lursaileko 93. poligonoko 44/090 finkari dagokiona. Finkaren zati bat bide batean egingo diren konpontze-lanek ukituko dute, bai eta gasbide bat birjartzeko egingo diren obrek ere.
Tartean dagoen jaunak eskatu du proiektuan adierazitako zortasun-aldea berriz aztertzeko, haren iritziz hogei metroko zabalerako zerrenda bat hartu baita aintzat, eta gehiegizkotzat jotzen baitu. Plangintza, Proiektu eta Obra Zerbitzuaren txostenari jarraiki, alegazio-egileak aipatu duen hogei metrokoa zabalera obrak egiteko aldi baterako atzeman behar den lursailari dagokio, eta ez obrak burutu ondoren finkatuko den bide-zortasunari, hori askoz txikiagoa baita. Horrez gain, Zerbitzuak aditzera eman du ondo akats bat aurkitu dela finka horri dagozkion eskubideen eta ondasunen zerrendan. Izan ere, «bide-zortasun» gisa agertzen diren 573 metro koadroak aldi baterako atzemango den azalerari baitagozkio benetan, eta, alderantziz, alegia, 248 metroak, zerrendaren arabera «aldi baterako» atzemango direnak, bide-zortasunarenak baitira berez. Horrenbestez, hori guztia zuzendu beharra dago. Bestalde, Zerbitzu horrek azaldu duenez, finkatu nahi den zortasunak ez du ezertan aldatuko gaur egungo egoera, konpondu nahi den gasbidea gaur egun finka horretatik baitoa eta, beraz, finkak lehenagotik baitzuen karga hori.
Bestalde, bigarren puntua, finkaren sarbideari buruzkoa da; horren gainean, aditzera eman beharra dago obrek sarbidea ukitzen badute, bide berritik konponduko dela, proposatuta dagoen moduan.
Azkenik, gaur egun zerbitzuan dauden instalazioak kentzeko eta haien ordez beste batzuk jartzeko eskatu da, instalazio berrien kokapena seinaleekin ondo adierazita uzte aldera. Horri dagokionez, aditzera eman behar dugu, alde batetik, aintzat hartuko dela alegazio-egilearen eskabidea, instalazio berriak arauek ezarritako moduan seinaleztatuko direlako, hala egin behar baita gasbideetan; bestetik, berriz, instalazioak kentzeari edo haien ordez beste batzuk jartzeari dagokionez, ez dira lursailetik kenduko, obrek eragindako tarteetan izan ezik; eta aurreikusitako birjarpena zerbitzuan jarri ondoren erabili gabe geratzen diren bide-zatiak orain dagoen tokietan gera daitezke.
E) José Ignacio Fernández de Gobeo Aizpuru jaunaren alegazioak, Zigoitiko Landa Katastroko 6. poligonoko 542 eta 590 lursailetako 64/000 eta 65/000 finken titulartasuna eta aprobetxamenduari buruzkoak.
Jaun honek aditzera eman duenez, finka horiek bere jabetzakoak dira; eta alderdi hori behar bezala egiaztatu ahal izan da, jabea horrelaxe azaltzen baita zerga-erregistroan. Hargatik, Nahitaezko Desjabetzeko Legearen 3. artikulua aplikatuz, hemendik aurrera finka horien jabetzat hartu behar da. Era berean, jaun horrek alegatu du lursailak ureztatzekoak direla, eta ez lehorrekoak, hasierako zerrendan jo den moduan. Alabaina, egoera hori ez du egiaztatu eta beraz atzera bota behar da; hori gorabehera, geroxeago egiaztatu ahal izango du.
F) Isabel González de Zárate Antépara, José Ignacio Fernández de Gobeo Aizpuru, Fernando Fernández de Eribe Beitia eta Ignacio Beitia Ortiz de Echevarría jaun-andreen alegazioak, Zigoitiko 6. poligonoko 150, 546, 542, 590 eta 582. lursailetako 60/000, 61/000, 64/000, 65/000 eta 66/000 finkak zabortegi modura erabiltzeari buruzkoak.
Jaun-andre horien ustez, nekazaritzako finka horiek balio handikoak dira, sail ureztatuen barnean daudelako; eta autobidearen trazadurak zuzenean ukituko ez baditu ere, obra-hondakinak bertara botatzeko desjabetuko dira. Haien iritziz, badira bestelako hautabideak, partikularrei edo nekazaritzako azalerei kalterik ez egiteko. Diotenez, badira finka publikoak, landatu gabeak eta landatzeko aukerarik ere ez dutenak. Zehazki, aditzera ematen dutenez, N-622 errepidetik hurbileko alderdi batean, «Alto del Grillo» izeneko lekuan, badago toki bat nahiko egokia obrako hondakinak botatzeko.
Plangintza, Proiektu eta Obra Zerbitzuak alegazioa aztertu du. Zerbitzuak jakinarazi duenez, maileguak eta zabortegiak obraren barruko zatiak dira, era zehatz-mehatz definitu behar dira proiektuan; halaxe gertatzen da, hain zuzen, dagokigun kasuan, eta soberakinen biltegiak eraberritzeko hartu beharreko neurri bereziak ere ondo jasota daude, Ingurumen Inpaktuko Adierazpenak eskatzen duen moduan.
Horrez gain, Zerbitzuak adierazi du, soberakinen biltegien kokapena finkatzeko, ingurumen-arloko irizpideak baizik ez direla aintzat hartzen, eta beraz, alde batera utzi dira ingurumenerako hauskorragoak izan daitezkeen alderdiak. Ildo horretan, obrak izango dituen soberakinen kopurua aintzat hartuta, hiru biltegi finkatu dira horiek jasotzeko: «Alto del Grillo» alderdian dagoen V-1 zabortegia, V-2 zabortegia, hainbat finka barne hartzen dituena, besteak beste, alegazio honetan aipatutako bi finkak; eta V-3 zabortegia, Etxabarriko lotuneko oinezkoen babesgunean dagoena.
Bestalde, Zerbitzuak honakoa gaineratu du:
«Ikus daitekeenez, «Alto del Grillo alderdiko zabortegia proiektuan jasota dago, baina bere edukiera ez da nahikoa obrako soberakin guztiak jaso ahal izateko, eta hori dela-eta beste bi toki hautatu behar izan dira obra-hondakinak botatzeko.
Alderdi horretan, titulartasun publikoko beste finka batzuk daude, baina horiek proposamenean jasotako V-2 zabortegiak ukituko ditu; hain zuzen, desjabetzeko espedienteko 61/000, 62/000, 67/000 eta 69/000 finkak dira, Etxabarri-Ibiñako Administrazio Batzarraren jabetzakoak.
Egindako ingurumen-arloko azterlanari jarraiki, eta dauden intereseko landareei buruzko katalogoak aintzat hartuta, alegazio-egileek aipatutako landatu gabeko eta landatu ezin diren finkak zabortegiaren aldamenean daude; alderdi horiek bazter utzi dira obra-hondakinak botatzeko, ingurumen-aldetik hauskorragoak direlako, katalogatutako landaredi interesagarriak baitituzte.
Zabortegiaren azalera erregularizatuko da eta, horretaz gain, zaharberritzeko tratamendua aplikatuko da; hartara, behin obrak bukatu ondoren, jabe zaharrei atzera itzultzean, gaur egun dauzkaten landare berberak landatzeko erabili ahal izango dira.
Nolanahi ere, ukitutako finken balioa eta alegazio-egileari egindako kalteak –holakorik eginez gero–, behar bezala konpentsatuko dira, desjabetzeko prozesuan dagokion balio justua ordainduz.
Azkenik, aditzera eman behar da, Proiektuan jasotako soberakinen zabortegiak egin ahal izateko, eskumena duen ingurumen-arloko organoak onetsi beharko dituela aurrena, eta, edozein kasutan, aurkeztu beharko direla biltegi berriaren justifikazioa, proposatutako kokapenaren ingurumen-arloko afekzioaren azterlana, aurreikusitako zaharberritze-neurriak eta haiek egiteko balioetsi den aurrekontua.»
Horiek horrela izanda, alegazio hau atzera bota da.
Hala, beraz, alegazioei erantzunda, eta delako proiektua behin betiko onartu eta gero, horrek eraginpean hartutako ondasun eta eskubideen zerrenda onartu behar da, eta horiek okupatu eta eskuratu beharra aitortu.
Aditzera eman behar da jarduera hau Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen Plan Orokorrean ezarrita dagoela. Izan ere, obra hau sartuta dago bai Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen 2. Plan Orokorra onetsi duen ekainaren 8ko 250/1999 Dekretuan, bai azpiegitura hauen Plan Orokorraren xede den sarearen katalogo berrian (Eusko Legebiltzarraren urriaren 4ko 5/2002 Legeak onetsitakoan).
Desjabetze espedientearen bideratzeari dagokionez, proiektu hau ekainaren 8ko 250/1999 Dekretuaren bidez onartu zen 1999-2010 aldirako Euskal Herriko Errepideen Plan Orokorraren barruan jasotzen denez gero, Euskal Herriko Errepideen Plan Orokorra arautzeko maiatzaren 30eko 2/1989 Legearen Hirugarren Xedapen Gehigarriak okupazioaren presazko izaera dakar eta espedientea Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluak zehaztutako prozeduraren arabera izapidetu ahal izango da.
Arabako Foru Aldundiak eskumena du Arabako errepideen plangintza eta proiektugintzarako eta errepideak egin eta aldatzeko, Autonomia Erkidego Osoko Erakundeen eta bertako Lurralde Historikoetako Foru Erakundeen arteko Harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legeak 7.a.8. artikuluan eta Arabako Lurralde Historikoko Errepideei buruzko ekainaren 25eko 20/1990 Foru Arauak 8. artikuluan diotenaren arabera. Eskumen hori betetzeko, Foru Aldundiak beharrezko ondasunak eta eskubideak desjabetu ahal izango ditu, Nahitaezko Desjabetzapenaren Legearen 2.1. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Erakunde honen barruan, desjabetzapen ondorioetarako herri-onurakotzat jotzea berekin daramaten proiektuak eta desjabetzapenak eragindako ondasun eta eskubideen behin betiko zerrenda onartzeko eskumena duen organoa Diputatuen Kontseilua da, Arabako Foru Aldundiaren Antolaketa, Funtzionamendu eta Lege Araubideari buruzko abenduaren 18ko 52/1992 Foru Arauaren 8.26) artikuluan ezarritakoaren ondorioz.
Horiek horrela, Herrilan eta Garraio Saileko foru diputatuaren proposamenez eta Diputatuen Kontseiluak gaurko egunean egindako bilkuran gaia aztertu ondoren,
ERABAKI DU:
Lehenengoa.– Behin betiko onesten da «Vitoria-Gasteiz – Eibar arteko autobidea eraikitzeko Proiektua. Etxabarri-Ibiña – Luko zatia» proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda –zerrenda hori erabaki honi atxikitako I. eranskinean jaso da–, eta aditzera ematen da ondasun eta eskubide horiek atzeman behar direla, desjabetzeko, aldi baterako okupatzeko, eta bide-zortasunak ezarri, aldatu edo kentzeko.
Bigarrena.– Dagokion desjabetze espedientea Nahitaezko Desjabetzapenaren Legearen 52. artikuluan araututako presazko prozeduraz bideratuko da.
Hirugarrena.– 1.612.681,95 euroko kreditu-erreserba egingo da, tartean dauden ondasunen eta eskubideen balio justuaren ordainketari dagozkion zenbatekoetarako, 2006. urteko aurrekontuen proiektuko 05.1.06 5700 600.02.02 aurrekontu-aplikazioaren kargura (1.330.000, 00 euro 2006. urtean emango dira eta 282.681,95 euro, berriz, 2007. urtean). Erreserba hori eten egingo da, behin betiko ebazpena emateko unean kreditu egokia eta nahikoa dagoen aintzat hartuta.
Laugarrena.– Finantza eta Aurrekontu Zuzendaritzak I. eranskinean jasotzen diren finkei dagokien balio justua ordaindu dezala, aurretik aipatutako lerroaren eta xedapen erreferentzien kontura, kopuru hori ordaintzeko Desjabetzapen Atalaren buruaren proposamen-txostena aurkeztu eta gero, eta beti ere legeak ezarritako epeen barruan.
Horren berri ematen da ezaguna izan dadin eta ondorioak izan ditzan, eta jakinarazten da egintza honek administrazio bideari amaiera ematen diola, eta haren aurka Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dela Euskal Herriko Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzitarako Sailean, argitalpena edo, hala badagokio, jakinarazpena egin ondorengo egunetik hasita bi hilabeteko epean.
Hala ere, egokia iritziz gero, lehenago berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, egintza hau agindu duen erakunde beraren aurrean. Errekurtso hori, aurkatutako egintza argitaratu edo, hala badagokio, jakinarazi ondorengo egunetik hasi eta hilabeteko epearen barruan jarri beharko da. Horrela egitekotan, ezin izango da administrazioarekiko auzi errekurtsorik aurkeztu berraztertzeko errekurtsoa espresuki ebatzi arte edo haren ustezko ezespena gertatu arte (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea, 116. eta 117. artikuluak).
Halaber, aipatutako proiektuak eragindako eskubideen titularrei okupazioaren aurreko aktak edo, hala egokituz gero, behin betiko okupazioko aktak egiteko ekintzara dei egiten zaie.
Ekintza hori leku eta egun hauetan egingo da: 2005eko urtarrilaren 10, 13 eta 16an, Zigoitiako Udaletxean, goizeko 09:00etatik aurrera; 2005eko urtarrilaren 11n eta 17an, Vitoria-Gasteizko Udaletxean, goizeko 09:00etatik aurrera; eta 2005eko urtarrilaren 12 eta 18an, Arrazua-Ubarrundiako Udaletxean, goizeko 09:30etatik aurrera. Horren berri emango zaie interesatuei, bana-banako zitazio-agiri egokiaren bitartez (Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52.2. artikulua). Orobat argitalpen hau egiten da, Herri Administrazioen Lege Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4. artikuluan jasotzen diren ondorioetarako.
Ekintza horretara, interesatuak berak edota beraien izenean jarduteko behar bezala baimendutako pertsona batek ordezkaturik azaldu beharko dira, beren titulartasunaren egiaztagiriak ekarriz (eskritura publikoak zein pribatuak, Jabetza Erregistroko ziurtagiriak, eta abar); gainera, egokia baderitzote, beren peritu, abokatu edo notario batek lagunduta agertu ahal izango dira, kostuak beren gain direla.
Halaber adierazten da, Nahitaezko Desjabetzapenerako Arautegiaren 56.2. artikuluan xedatutakoaren arabera, interesatuek, baita argitaratutako zerrendan agertzen ez diren eskubide errealak edo interes ekonomikoak dituzten pertsonek ere, egokitzat dauzkaten alegazioak egin ahal izango dituztela, idatziz, Arabako Foru Aldundian (Probintzia Plaza, 5 - 1.a, 01001 Vitoria-Gasteiz), Aurreko Aktak egiteko ezarritako egunera arte, eragindako ondasun eta eskubideak zerrendatzean egin diren akatsak zuzentzeko bakarrik.
Balio beza, orobat, argitalpen honek jakinarazitzat hartuak izan daitezen jakinarazpena egiterik izan ez den pertsona eta entitate guztiak, zein diren edo nora jakinarazi behar zitzaien jakiterik izan ez delako edota, jakinarazpena egiten saiatu arren, gauzatu ezin izan delako (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, 59.4 artikulua).
Vitoria-Gasteiz, 2005eko abenduaren 13a.
Herrilan eta Garraio Saileko Diputatua,
GUADALUPE MARTÍN ARMENTIA.
VITORIA-GASTEIZTIK - EIBARRERAKO AUTOBIDEAREN ERAIKUNTZA-PROIEKTUA. ZATIA: ETXABARRI-IBIÑA - LUKO
PROYECTO DE CONSTRUCCIÓN DE LA AUTOPISTA VITORIA-GASTEIZ - EIBAR. TRAMO: ETXABARRI-IBIÑA - LUKO
Expediente: 05/532
Hurrenk. 	Titularren izena eta helbidea	Katastroko datuak	 Udalerria	Erabilera	Eragindako azalera m2		
zk.		Poligono	Poligono	Lursail	Lursail 			 Behin	Behin-		Eguna	Ordua
		berria	zaharra 	berria	zaharra			betikoa	 behinekoa	Zortasuna		
N.º	Nombre y domicilio del titular	Datos catastrales	Término 	Aprovechamiento	Superficie afectada m2	
Orden		Polígono	Polígono	Parcela	Parcela	Municipal		 Definitiva	Temporal	Servidumbre 	Día	Hora
		nuevo	viejo	nueva	vieja			
1	Luis González de Zárate Antepara	6	37	162		 Zigoitia	Zereala-Labore ureztatua	3.055	1.689	Aireko linea elektrikoa	10-01-2006	9:00
							Cereal-Regadío			Aérea Eléctrica 7.590	
1/030	Junta Administrativa de Etxabarri-Ibiña	6	37	1090	 184	Zigoitia	Zereala-Labore 		74	Aireko linea elektrikoa	16-01-2006	10:00
							Cereal			Aérea Eléctrica 333	
1/040	Yeregui Desarrollo, S.L.	6	37	182		Zigoitia	 Urbanizagarria Industriala	9	113	Aireko linea elektrikoa	10-01-2006	9:00
							Urbanizable Industrial			 Aérea Eléctrica 508
1/050	Angel y J. María, Urquiola Beitia	6	37	180		 Zigoitia	Urbanizagarria Industriala		233	Aireko linea elektrikoa	10-01-2006	10:00
							Urbanizable Industrial			Aérea Eléctrica 1.050	
1/060	J. Ignacio Fernández de Gobeo Aizpuru	6	37	179		 Zigoitia	Urbanizagarria Industriala		173	Aireko linea elektrikoa	10-01-2006	10:30
							Urbanizable Industrial			 Aérea Eléctrica 778	
1/070	Yeregui Desarrollo, S.L.	6	37	178		Zigoitia	 Urbanizagarria Industriala	9	363	Aireko linea elektrikoa	10-01-2006	9:00
							Urbanizable Industrial			 Aérea Eléctrica 1.659	
1/090	Benita, Ricardo, J. María, Teodoro, Josefa y 	6	37	187	 	Zigoitia	Zereala-Labore ureztatua		265	Aireko linea elektrikoa	10-01-2006	11:00
	Saturnino Lz. de Lapuente Mtz. de Marigorta						 Cereal-Regadio			Aérea Eléctrica 1.185	
2	Junta Administrativa de Etxabarri-Ibiña	6	3	599	135	 Zigoitia	Basobera	167			16-01-2006	10:00
							Monte Bajo	
3	M.ª Rosario Landa San Vicente	6	37	160		Zigoitia	 Zereala-Labore ureztatua	3			10-01-2006	11:30
							Cereal-Regadio
4	Luis González de Zárate Antepara	6	37	186	162	 Zigoitia	Zereala-Labore ureztatua	720			10-01-2006	9:00
							Cereal-Regadio
5	Eugenio, Antonio, Placido, Jose, 	6	37	163		 Zigoitia	Zereala-Labore ureztatua	794			10-01-2006	12:00
	M.ª Asunción, Basilio y Carmen Vélez de 						 Cereal-Regadio
	Mendizabal Ruiz de Azua
6	J. Ignacio Fernández de Gobeo Aizpuru	6	37	155		 Zigoitia	Zereala-Labore ureztatua	4.542			10-01-2006	10:30
							Cereal-Regadio	
7	Ignacio y Rosa M.ª Beitia Ortiz de Echevarría	6	37	157		 Zigoitia	Zereala-Labore ureztatua	15.377			10-01-2006	12:30
							Cereal-Regadio	
Hurrenk. 	Titularren izena eta helbidea	Katastroko datuak	 Udalerria	Erabilera	Eragindako azalera m2		
zk.		Poligono	Poligono	Lursail	Lursail 			 Behin	Behin-		Eguna	Ordua
		berria	zaharra 	berria	zaharra			betikoa	 behinekoa	Zortasuna		
N.º	Nombre y domicilio del titular	Datos catastrales	Término 	Aprovechamiento	Superficie afectada m2	
Orden		Polígono	Polígono	Parcela	Parcela	Municipal		 Definitiva	Temporal	Servidumbre 	Día	Hora
		nuevo	viejo	nueva	vieja			
8	Junta Administrativa de Etxabarri-Ibiña	6	37	158		 Zigoitia	Zereala-Labore ureztatua	391	845	Aireko linea elektrikoa	16-01-2006	10:00
							Cereal-Regadio			Aérea Eléctrica 3.805	
9	Victor Tomás Lauzurica Ortiz de Latierro	6	37	152		 Zigoitia	Zereala-Labore ureztatua	14.562	325	Aireko linea elektrikoa	10-01-2006	12:30
							Cereal-Regadio			Aérea Eléctrica 2.712	
10	Antonio Gil Ibarguchi	6	37	151		Zigoitia	 Zereala-Labore ureztatua	10.660	545	Aireko linea elektrikoa	10-01-2006	13:00
							Cereal-Regadio			Aérea Eléctrica 2.395	
11	Jesús, Piedad y Victoriano Saez del Burgo Iduya	6	37	 154		Zigoitia	Zereala-Labore ureztatua	286			10-01-2006	13:00
	M.ª Nieves Ortiz de Apodaca Fdez. de Retana						 Cereal-Regadio
12	Teodora Aguirre Fernández de Retana	6	37	153		 Zigoitia	Zereala-Labore ureztatua	1.414			10-01-2006	13:30
							Cereal-Regadio	
13	Junta Administrativa de Etxabarri-Ibiña	6	1	519	335	 Zigoitia	Zereala-Labore ureztatua	1.486			16-01-2006	10:00
							Cereal-Regadio
14	Junta Administrativa de Etxabarri-Ibiña	6	1	507	263	 Zigoitia	Alfer-lurra	1.835	245	Aireko linea elektrikoa	16-01-2006	10:00
							Erial			Aérea Eléctrica 780
15	J. Ignacio Fernández de Gobeo Aizpuru	6	37	15		 Zigoitia	Alfer-lurra	1.085	94	Aireko linea elektrikoa	10-01-2006	10:30
							Erial			Aérea Eléctrica 403	
16	M.ª Isabel González de Zárate Antepara	6	37	16		 Zigoitia	Zereala-Labore ureztatua	1.802	128	Aireko linea elektrikoa	10-01-2006	10:00
							Cereal-Regadio			Aérea Eléctrica 579	
17	Victor Tomás Lauzurica Lecuona	6	37	17		Zigoitia	 Zereala-Labore ureztatua	3.858	381	Aireko linea elektrikoa	10-01-2006	13:30
							Cereal-Regadio			Aérea Eléctrica 1.713	
18	Ignacio Fernández de Larrinoa Viteri	6	37	19		 Zigoitia	Zereala-Labore ureztatua	10.654	3.867	Aireko linea elektrikoa	10-01-2006	16:00
							Cereal-Regadio			Aérea Eléctrica 2.761	
18/090	Ignacio Mariaca López de Mendiguren	6	37	1.072	 18-2	Zigoitia	Zereala-Labore ureztatua		289	Aireko linea elektrikoa	10-01-2006	16:00
							Cereal-Regadio			Aérea Eléctrica 1.278	
19	Junta Administrativa de Mendarozketa	6	1	517		 Zigoitia	Alfer-lurra	19.197			13-01-2006	10:00
							Erial	
19/090	Teodora Aguirre Fernández de Retana	6	1	483	30	 Zigoitia	Zereala-Labore ureztatua	199,78			10-01-2006	13:30
							Cereal-Regadio	
20	Ignacio Fernández de Larrinoa Viteri	6	37	40		 Zigoitia	Zereala-Labore ureztatua	11.351	1.277	Aireko linea elektrikoa	10-01-2006	16:00
							Cereal-Regadio			Aérea Eléctrica 5.721	
21	Ignacio Mariaca López de Mendiguren	6	37	41		 Zigoitia	Zereala-Labore ureztatua	7.032			10-01-2006	16:00
							Cereal-Regadio	
Hurrenk. 	Titularren izena eta helbidea	Katastroko datuak	 Udalerria	Erabilera	Eragindako azalera m2		
zk.		Poligono	Poligono	Lursail	Lursail 			 Behin	Behin-		Eguna	Ordua
		berria	zaharra 	berria	zaharra			betikoa	 behinekoa	Zortasuna		
N.º	Nombre y domicilio del titular	Datos catastrales	Término 	Aprovechamiento	Superficie afectada m2	
Orden		Polígono	Polígono	Parcela	Parcela	Municipal		 Definitiva	Temporal	Servidumbre 	Día	Hora
		nuevo	viejo	nueva	vieja			
22	Junta Administrativa de Mendarozketa	6	1	484	48	 Zigoitia	Alfer-lurra	4	45	Aireko linea elektrikoa	13-01-2006	10:00
							Erial			Aérea Eléctrica 204	
23	Junta Administrativa de Mendarozketa	6	1	504	249	 Zigoitia	Alfer-lurra	9.095			13-01-2006	10:00
							Erial	
24	Teodora Aguirre Fernández de Retana	6	1	497	178	 Zigoitia	Alfer-lurra	730,20			10-01-2006	13:30
							Erial	
25	Junta Administrativa de Mendarozketa	6	1	505	250	 Zigoitia	Alfer-lurra	240			13-01-2006	10:00
							Erial	
25/090	Filomena Goicuria Antepara	6	37	33		Zigoitia	 Zereala-Labore ureztatua		165	Aireko linea elektrikoa	10-01-2006	17:00
	Marcos Ortiz de Lejarazu Goicuria 						 Cereal-Regadio			Aérea Eléctrica 757	
26	Junta Administrativa de Mendarozketa	6	37	37		 Zigoitia	Alfer-lurra	4.166			13-01-2006	10:00
							Erial	
27	Félix Ibarrondo Marquinez	6	37	38		Zigoitia	 Zereala-Labore ureztatua	123			10-01-2006	17:00
							Cereal-Regadio	
28	Junta Administrativa de Mendarozketa	6	37	35		 Zigoitia	Cereal-Regadío	14.484			13-01-2006	10:00
							y Erial	
29	Filomena Goicuria Antepara	6	37	34		Zigoitia	 Zereala-Labore ureztatua 	32.251			13-01-2006	10:00
	Marcos Ortiz de Lejarazu Goicuria 						eta Alfer-lurra
							Cereal-Regadío y Erial
30	Enrique Mariaca López de Mendiguren	6	37	31		 Zigoitia	Zereala-Labore ureztatua	347	595	Aireko linea elektrikoa	10-01-2006	16:30
							Cereal-Regadio			Aérea Eléctrica 2.554	
31	Junta Administrativa de Mendarozketa	6	1	506	251	 Zigoitia	Alfer-lurra	873	460	Aireko linea elektrikoa	13-01-2006	10:00
							Erial			Aérea Electrica 1.906	
32	Ignacio Fernández de Larrinoa Viteri	6	37	32		 Zigoitia	Zereala-Labore ureztatua	2.727	1.213	Aireko linea elektrikoa	10-01-2006	16:00
							Cereal-Regadio			Aérea Eléctrica 5.421	
33	Junta Administrativa de Mendarozketa	6	1	500	241	 Zigoitia	Alfer-lurra	6.301		Aireko linea elektrikoa	13-01-2006	10:00
							Erial			Aérea Eléctrica 63	
34	Junta Administrativa de Mendarozketa	6	1	503	246	 Zigoitia	Zereala-Labore ureztatua	8.588			13-01-2006	10:00
							eta Alfer-lurra
							Cereal-Regadío y Erial	
35	José Guenechea Ortiz de Mendivil	6	18	1074-96		 Arrazua-	Zereala-Labore ureztatua	3.823,47			12-01-2006	9:30
						Ubarrundia	Cereal-Regadio	
						Zigoitia		
Hurrenk. 	Titularren izena eta helbidea	Katastroko datuak	 Udalerria	Erabilera	Eragindako azalera m2		
zk.		Poligono	Poligono	Lursail	Lursail 			 Behin	Behin-		Eguna	Ordua
		berria	zaharra 	berria	zaharra			betikoa	 behinekoa	Zortasuna		
N.º	Nombre y domicilio del titular	Datos catastrales	Término 	Aprovechamiento	Superficie afectada m2	
Orden		Polígono	Polígono	Parcela	Parcela	Municipal		 Definitiva	Temporal	Servidumbre 	Día	Hora
		nuevo	viejo	nueva	vieja			
35/080	José Guenechea Ortiz de Mendivil	18	18	96		 Arrazua-	Zereala-Labore ureztatua	3.816,53			12-01-2006	9:30
						Ubarrundia	Cereal-Regadio	
35/090	Junta Administrativa de Mendarozketa	6	1	501	242	 Zigoitia	Alfer-lurra	9	221	Aireko linea elektrikoa	13-01-2006	10:00
							Erial			Aérea Eléctrica 983	
36	Junta Administrativa de Ziriano	14		99		Arrazua-	 Alfer-lurra	3.720			18-01-2006	10:00
						Ubarrundia	Erial	
36/090	Junta Administrativa de Ziriano	14		90		Arrazua-	 Zereala-labore	9	248	Aireko linea elektrikoa	18-01-2006	10:00
						Ubarrundia	Cereal			Aérea Eléctrica 1099	
36/080	Junta Administrativa de Mendiguren	F01		143		 Vitoria-	Zereala-labore	1.390			17-01-2006	9:30
						Gasteiz	Cereal	
36/070	Junta Administrativa de Mendiguren	F01		144		 Vitoria-	Zereala-labore	1.037			17-01-2006	9:30
						Gasteiz	Cereal	
36/060	Junta Administrativa de Mendiguren	F01		142		 Vitoria-	Zereala-labore	1.982			17-01-2006	9:30
						Gasteiz	Cereal	
37	Junta Administrativa de Miñano Menor/	94		6		 Vitoria-	Zereala-Labore ureztatua	10.224	419	Aireko linea elektrikoa	17-01-2006	10:15
	Miñao Gutxia					Gasteiz	Cereal-Regadio			 Aérea Eléctrica 1.887	
38	Jesús M.ª Llano Loizaga	94		8		Vitoria-	 Zereala-Labore ureztatua	2.574			11-01-2006	9:00
						Gasteiz	Cereal-Regadio	
39	Jose M.ª, M.ª Carmen, Cipriano Ortiz de 	93		112		 Vitoria-	Zereala-Labore ureztatua	49.115	142	Gasbidea	11-01-2006	9:00
	Zárate Pérez de Guereñu					Gasteiz	 Cereal-Regadio			Gaseoducto 86	
40	Elias Eguia Erenchun	93		107		Vitoria-	 Zereala-Labore ureztatua	15.600	5.356	Gasbidea	11-01-2006	9:30
	Eloy Eguía Álava					Gasteiz	Cereal-Regadio		 	Gaseoducto 5.141
										Aireko linea elektrikoa
										Aérea Eléctrica 789
41	Eloy Eguía Álava	93		108		Vitoria-	 Zereala-Labore ureztatua	8.724	766	Gasbidea	11-01-2006	10:00
	Milagros Altuna Beltrán de Heredia					Gasteiz	 Cereal-Regadio			Gaseoducto 664	
42	Jesús Llano Pérez de Guereñu	93		110		Vitoria-	 Zereala-Labore ureztatua	13.213			11-01-2006	10:30
						Gasteiz	Cereal-Regadio	
43	Eloy Eguía Álava	93		109		Vitoria-	 Zereala-Labore ureztatua	6.265			11-01-2006	9:30
						Gasteiz	Cereal-Regadio	
44	Sociedad Civil Aguinaco Corcuera	93		99		Vitoria-	 Zereala-Labore ureztatua	16.271	80	Gasbidea	11-01-2006	11:00
						Gasteiz	Cereal-Regadio			Gaseoducto 80	
Hurrenk. 	Titularren izena eta helbidea	Katastroko datuak	 Udalerria	Erabilera	Eragindako azalera m2		
zk.		Poligono	Poligono	Lursail	Lursail 			 Behin	Behin-		Eguna	Ordua
		berria	zaharra 	berria	zaharra			betikoa	 behinekoa	Zortasuna		
N.º	Nombre y domicilio del titular	Datos catastrales	Término 	Aprovechamiento	Superficie afectada m2	
Orden		Polígono	Polígono	Parcela	Parcela	Municipal		 Definitiva	Temporal	Servidumbre 	Día	Hora
		nuevo	viejo	nueva	vieja			
44/090	Luis Antonio Gijón Pardo	93		98		Vitoria-	 Zereala-Labore ureztatua	96	573	Gasbidea	11-01-2006	11:00
						Gasteiz	Cereal-Regadio			Gaseoducto 248
45	José María Llano Loizaga	93		95-2		Vitoria-	 Zereala-Labore ureztatua	17.160	264		11-01-2006	10:00
						Gasteiz	Cereal-Regadio	
46	Angel, Jose, Javier, M.ª Belén y Enrique 	93		95-1		 Vitoria-	Zereala-Labore ureztatua	12.825	859	Akueduktoa	11-01-2006	11:30
	Ruiz de Mendarozqueta Fernández de Luco 					Gasteiz	 Cereal-Regadio			Acueducto 143	
	y Jesús María Llano Loizaga
47	Elías Eguía Erenchun Soledad, 	93		93		Vitoria-	 Zereala-Labore ureztatua	8.230	946	Akueduktoa	11-01-2006	10:00
	Rosa Raquel, Isabel y Milagros Eguía Álava					Gasteiz	 Cereal-Regadio			Acueducto 116	
48	Jesús Llano Pérez de Guereñu	93		18		Vitoria-	 Zereala-Labore ureztatua	327	346	Akueduktoa	11-01-2006	11:30
						Gasteiz	Cereal-Regadio			Acueducto 14
										Aireko telefonia
										Telefonía Aérea 45
49	Josefa Arana López de Letona	93		51		Vitoria-	 Zereala-Labore ureztatua	816	507	Akueduktoa	11-01-2006	12:00
						Gasteiz	Cereal-Regadio			Acueducto 42
										Aireko telefonia
										Telefonía Aérea 42	
49/090	José Luis y Natividad Basave López	93		94		 Vitoria-	Zereala-Labore ureztatua	275			11-01-2006	12:00
						Gasteiz	Cereal-Regadio	
50	Eugenio Llano Martínez de Luco	93		52		Vitoria-	 Zereala-Labore ureztatua	2.916	1.494	Akuedkuktoa	11-01-2006	12:30
						Gasteiz	Cereal-Regadio			Acueducto 106
										Aireko telefonia
										Telefonía Aérea 143	
51	Ricardo Olarte Iturrieta	93		92		Vitoria-	 Zereala-Labore ureztatua	4.693	222	Akueduktoa	11-01-2006	12:30
						Gasteiz	Cereal-Regadio			Acueducto 97	
51/060	Parque Tecnológico de Álava, S.A.	91		299		 Vitoria-	Zereala-Labore ureztatua	540			11-01-2006	15:00
						Gasteiz	Cereal-Regadio	
51/070	Tuboplast Hispania, S.A. Unipersonal	91		87		 Vitoria-	Zereala-Labore ureztatua	450			11-01-2006	13:00
						Gasteiz	Cereal-Regadio	
51/080	Tuboplast Hispania, S.A. Unipersonal	91		89		 Vitoria-	Zereala-Labore ureztatua	1.360			11-01-2006	13:00
						Gasteiz	Cereal-Regadio	
51/090	Junta Administrativa de Amarita, Miñano 	91		91		 Vitoria-	Zereala-Labore ureztatua	136			17-01-2006	10:45
	Mayor, Miñano Menor/Miñao Gutxia y Retana					Gasteiz	 Cereal-Regadio	
Hurrenk. 	Titularren izena eta helbidea	Katastroko datuak	 Udalerria	Erabilera	Eragindako azalera m2		
zk.		Poligono	Poligono	Lursail	Lursail 			 Behin	Behin-		Eguna	Ordua
		berria	zaharra 	berria	zaharra			betikoa	 behinekoa	Zortasuna		
N.º	Nombre y domicilio del titular	Datos catastrales	Término 	Aprovechamiento	Superficie afectada m2	
Orden		Polígono	Polígono	Parcela	Parcela	Municipal		 Definitiva	Temporal	Servidumbre 	Día	Hora
		nuevo	viejo	nueva	vieja			
52	Junta Administrativa de Amarita, Miñano 	93		53		 Vitoria-	Zereala-Labore ureztatua	5.014	411	Aireko telefonia	17-01-2006	10:45
	Mayor, Miñano Menor/Miñao Gutxia y Retana					Gasteiz	 Cereal-Regadio			Telefonía Aérea 68	
53	Fernando Elio Urigoitia	93		54		Vitoria-	 Zereala-Labore ureztatua	16.103	448	Aireko telefonia	11-01-2006	13:00
						Gasteiz	Cereal-Regadio			Telefonía Aérea 75	
54	Junta Administrativa de Miñano Menor/	94		12		 Vitoria-	Alfer-lurra	3.809			17-01-2006	10:15
	Miñao Gutxia					Gasteiz	Erial	
55	Junta Administrativa de Miñano Mayor	92		1		Vitoria-	 Alfer-lurra	356			17-01-2006	11:15
						Gasteiz	Erial	
55/050	Parque Tecnológico de Álava, S.A.	91		113-1		 Vitoria-	Zereala-Labore ureztatua	218			11-01-2006	15:00
						Gasteiz	Cereal-Regadio	
55/060	Hdos. de Fermina Beitia Glez. de Audicana	91		133		 Vitoria-	Zereala-Labore ureztatua	116			11-01-2006	13:30
						Gasteiz	Cereal-Regadio	
55/070	Ricardo Fdez. de Arroyabe Saenz de Zaitegui 	91		 57		Vitoria-	Zereala-Labore ureztatua	344			11-01-2006	14:00
						Gasteiz	Cereal-Regadio	
55/080	Ricardo Fdez. de Arroyabe Saenz de Zaitegui 	91		56	 	Vitoria-	Zereala-Labore ureztatua	184			11-01-2006	14:00
						Gasteiz	Cereal-Regadio	
55/090	Jesús M.ª Llano Loizaga	91		55		Vitoria-	 Zereala-Labore ureztatua	335			11-01-2006	9:00
						Gasteiz	Cereal-Regadio	
56	Jesús Ruiz de Arbulo Ocariz	91		58		Vitoria-	 Zereala-Labore ureztatua	9.490			11-01-2006	14:00
						Gasteiz	Cereal-Regadio	
58	Antonio Fdez. de Arroyabe García de Albeniz	91		40		 Vitoria-	Zereala-Labore ureztatua	1.044			11-01-2006	14:30
						Gasteiz	Cereal-Regadio	
60	M.ª. Isabel González de Zárate Antepara	6	37	150	150	 Zigoitia	Zereala-Labore ureztatua	17.999			10-01-2006	10:00
							Cereal-Regadio	
61	Junta Administrativa de Etxabarri-Ibiña	6	2	546	69	 Zigoitia	Alfer-lurra	9.342			16-01-2006	10:00
							Erial	
62	Junta Administrativa de Etxabarri-Ibiña	6	2	548	74	 Zigoitia	Basobera	10.386			16-01-2006	10:00
							Monte Bajo	
63	M.ª Luisa Landa San Vicente	6	2	541	64	Zigoitia	 Alfer-lurra	2.722,09			10-01-2006	11:30
							Erial	
64	J. Ignacio Fernández de Gobeo Aizpuru	6	2	542	63	 Zigoitia	Zereala-labore	3.391,08			10-01-2006	10:30
							Cereal	
Hurrenk. 	Titularren izena eta helbidea	Katastroko datuak	 Udalerria	Erabilera	Eragindako azalera m2		
zk.		Poligono	Poligono	Lursail	Lursail 			 Behin	Behin-		Eguna	Ordua
		berria	zaharra 	berria	zaharra			betikoa	 behinekoa	Zortasuna		
N.º	Nombre y domicilio del titular	Datos catastrales	Término 	Aprovechamiento	Superficie afectada m2	
Orden		Polígono	Polígono	Parcela	Parcela	Municipal		 Definitiva	Temporal	Servidumbre 	Día	Hora
		nuevo	viejo	nueva	vieja			
65	J. Ignacio Fernández de Gobeo Aizpuru	6	2	590	260	 Zigoitia	Alfer-lurra	1.066,29			10-01-2006	10:30
							Erial	
66	M.ª Isabel González de Zárate Antepara	6	2	582	247	 Zigoitia	Alfer-lurra	1.212,83			10-01-2006	10:00
							Erial	
67	Junta Administrativa de Etxabarri-Ibiña	6	2	543	66	 Zigoitia	Zereala-labore	2.893,41			16-01-2006	10:00
							Cereal	
68	Roberto Gil González de Artaza	6	2	544	67	 Zigoitia	Zereala-Labore	2.906,45			10-01-2006	17:00
							Cereal	
69	Junta Administrativa de Etxabarri-Ibiña	6	2	571	226	 Zigoitia	Alfer-lurra	3.135			16-01-2006	10:00
							Erial