Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2005eko abenduaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Garraio eta Herri Lan Saila
6465

421/2005 DEKRETUA, abenduaren 20koa, Garraio eta Herri Lan Sailari atxikitako «Euskotren-Ferrocarriles Vascos, S.A.» sozietate publikoko zuzendaritza-taldekideen zerrenda onartzeari buruzkoa.

Zuzenbide pribatuko ente publikoetako eta sozietate publikoetako zuzendaritza-taldekideen estatutu pertsonala arautzen duen otsailaren 23ko 130/1999 Dekretuko 3.1 artikuluak, honela dio: «Jaurlaritzaren Kontseiluak, zuzenbide pribatuko ente publikoetako eta sozietate publikoetako enteak atxikita dituzten sailetako titularren proposamenez, ente horietako zuzendaritza-taldekideen zerrenda onartuko du dekretu bidez».

Aipatu artikuluak, bestalde, proposamenak honelaxe prestatuko direla ezartzen du: erabaki bidez egingo dituzte, urtero, zuzenbide pribatuko ente publikoetako eta sozietate publikoetako organo artezkariek edo administrazio kontseiluek; eta, erabakietan bertan, dekretu haren ondorioetarako zuzendaritza-taldekidetzat zeintzuk jotzen diren zehaztu beharko da.

Artikulu horretan ezarritakoarekin bat etorriz, «Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A.» sozietate publikoaren administrazio kontseiluak bilera egin zuen 2005eko azaroaren 25ean, non, aho batez erabaki baitzen zuzendari orokorra eta kontseilari delegatua «Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A.» sozietate publikoaren zuzendaritza-taldekidetzat aitortzea.

Ondorioz, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 26.3 artikuluan eta zuzenbide pribatuko ente publikoetako eta sozietate publikoetako zuzendaritza-taldekideen estatutu pertsonala arautzen duen otsailaren 23ko 130/1999 Dekretuko 3.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, Garraio eta Herri Lan sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2005eko abenduaren 20an egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Otsailaren 23ko 130/1999 Dekretuan aurreikusitako ondorioetarako, «Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A.» sozietate publikoaren zuzendaritza-taldekideen zerrenda onartzea, honako karguak jasoz:

– Sozietatearen zuzendari nagusia.

– Kontseilari delegatua.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Garraio eta Herri Lan Sailari atxikitako sozietate publikoetako zuzendaritza-taldekideen zerrenda onartzen duen abuztuaren 31ko 320/1999 Dekretua indargabetu egiten da

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean Dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2005eko abenduaren 20an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Garraio eta Herri Lan sailburua,

NURIA LÓPEZ DE GUEREÑU ANSOLA.


Azterketa dokumentala