Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2005eko abenduaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
6464

EBAZPENA, 2005eko abenduaren 14koa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, 2005eko irailaren 28ko Aginduak (urriaren 14ko EHAA) jasotako gehienezko zenbatekoa handitzen duena. Agindu horren bidez, hain zuzen ere, ikastetxe publikoetan ikasketak egiten ari diren eta hezkuntza-behar bereziak dituzten ikasleak garraiatzeko banan-banako diru-laguntzetarako deialdia egiten da.

Aipatutako Aginduan 1.023.402 euroko zenbatekoa agertzen da, elbarritasun larriak dituztela eta, antolatutako eskola-ibilbideak edo garraio publiko arruntak erabili ezin dituzten ikasleak errazago joan daitezen egunero etxetik ikastetxera.

Eskaerak aurkezteko epeak bukatu eta Balorazio-Batzordea (Aginduaren 4. artikulua) bildu ondoren ikusi ahal izan denez, behar bezala informatu eta baietza eman behar zaien eskaerek gainditu egiten dute hasieran jarritako muga, zenbateko ekonomikoari dagokionez. Ondorioz, 2005eko irailaren 28ko Aginduak 1.2. artikuluan xedatutako aukeraren arabera, honako hau

EBATZI DUT:

Aipatutako aginduaren 1. artikuluan agertzen den guztizko zenbatekoari 509.386,38 euro gehitzea. Ondorioz, guztira, 1.532.788,38 euro daude deialdia ebazteko.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen hau EHAAn argitara eman eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko abenduaren 14a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

PABLO LARRAURI ALTONAGA.


Azterketa dokumentala