247. zk., 2005eko abenduaren 29a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
6462
AGINDUA, 2005eko abenduaren 20koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena; 2005-2006 ikasturteko Urruzuno literatura lehiaketarako dei egiten duena.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan ikasten ari diren gazteen artean euskara sustatzeko tresna baliagarria dela uste du literatura sorkuntza lana. Hori dela eta, ikasmaila horietako gazteek langintza horretarako pizgarri eta bultzagarri gisa hartu eta euskara beren gogoeta eta sentimenduak adierazteko tresna moduan landu dezaten, zera
EBATZI DUT:
Artikulu bakarra.– Urruzuno Literatura Lehiaketarako deialdia onartzea, Agindu honen eranskinean zehazten diren oinarri-arauen arabera.
XEDAPEN GEHIGARRIA
Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura egiten diren gastu-espedienteen aurretiko izapidetzea araupetzen duen Ekonomi eta Ogasun Sailaren 1985eko azaroaren 12ko Aginduaren ondorioetarako, agindu honetako diru-laguntzei buruzko ebazpena emateko garaian, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2006. urteko aurrekontu orokorretan kreditu egoki eta nahikoa egotea edo ez egotearen menpe geratuko da.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenengoa.– Oinarri-arauek jardunbide kontuan begiz jo gabeko orotarako, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak dioena hartuko da oinarri.
Bigarrena.– Interesatuak deialdia eta oinarri-arauak inpugnatu ahal izango ditu, bai eta horien ondorioz Administrazioak egin ditzan egintza oro ere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean eta Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioko Legean ezarritako epean eta eran.
Hirugarrena.– Agindu hau EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengoan sartuko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2005eko abenduaren 20a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.
I.ERANSKINA
OINARRI-ARAUAK
1.– Bigarren Hezkuntzako 2006ko Urruzuno Literatura Lehiaketarako deia egiten da.
2.– Deialdi honetan 2005-2006 ikasturtean Bigarren Hezkuntzan diharduten eta hurrengo ataletan zehazten diren mailetako ikasleek soilik hartu ahal izango dute parte.
Ezingo dute deialdi honetan parte hartu Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko legearen testu bateratuaren 50. artikuluko 5. paragrafoak, Emakumeen eta Gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatuak, ezarritako arrazoiren baten eraginpean daudenak. Honen haritik, Lege horrek aipatu artikuluan ezarritako arrazoiren baten eraginpean ez dagoela egiaztatzen duen zinpeko aitormena egin beharko du eskatzaileak.
3.– Ikasle horien artean bi kategoria bereziko dira: B gaztetxoentzat (DBHko 3. eta 4. mailak) eta A gazteentzat (Batxilergoetako 1. eta 2. mailak edo Erdi Mailako Heziketa Zikloak).
4.– Literatura lanek orijinalak, aurrez saritu gabeak, argitaratu gabeak eta euskaraz sortuak izan behar dute, nahiz prosaz nahiz poesiaz, bertso paperak barne, betiere Euskaltzaindiak onartuta dauzkan ortografi eta gramatika arauak betez; bestelako literatura saririk irabazi gabeak izan behar dute. Gaia librea izango da.
5.– Egileak lanaren paperezko alea eta ordenadore-disketea edo CDa aurkeztu behar ditu. Lan hauek «Univers 12» letra tipoa gutxienezko erreferentzia izango dute neurriari dagokionean. Lehen orrialdean soilik lanaren izenburua, egilearen izengoitia, arloa eta kategoria jarriko dira, dena ere letra larriz, egilea nor den ager lezakeen aztarrenik gabe. Lanarekin batera eta gainean izengoiti bera beste ezer ez daukan sobre itxi baten barruan erantsita doan parte hartze orria (II. eranskina) bidali behar da.
6.– Lanen neurriak hauek izango dira:
Prosa: – B kategoria: 4.000-12.000 karaktere, 1,5eko lerroartearekin (2 eta 6 orrialde bitartean 12ko hizkiarekin).
– A kategoria: 5.000-15.000 karaktere, 1,5eko lerroartearekin (3 eta 8 orrialde bitartean 12ko hizkiarekin).
Poesia: - B kategoria: gutxienez 50 lerro (Olerki bat baino gehiagoz osa daitezke).
– A kategoria: gutxienez 75 lerro (Olerki bat baino gehiagoz osa daitezke)
7.– Ikastetxe berean lehiaketan parte hartu nahi duen ikasle kopuru handia egonez gero, ikastetxeko bertako literatura irakasle edo departamentuak aurre-aukeraketa egin eta onenak bidaltzea komeni da.
8.– Guztira 20 sari izango dira, kategoria bakoitzean 10: 5 prosa lanik onenentzat eta 5 poesia lanik onenentzat.
9.– Sari bakoitzak honako hauek izango ditu barne: 10 egun inguruko bidaia, bidaiako norbere gastuetarako 250 euro eta oroigarria. Ikasle batek sari bat baino gehiago irabaztea suertatzen bada, sari bati dagokion bidaia eta bidaiako norbere gastuetarako dirua jasoko du soilik; bere aukera saririk gabe geratu den lanik onenaren egileari emango zaio.
Halaber, azken urteotan ikasleak lehiaketa honetan parte hartzera bultzatu eta lagundu dituzten ikastetxeak saritu nahian, honetan nabarmendu diren bi ikastetxek bidaia eta oroigarri bana jasoko dute. Ikastetxeek eurek izendatuko dute bidaiara joango den irakaslea.
Bidaiariek laguntzaile izango dute bidaia osoan zehar euskal idazle bat. Aukera eman nahi zaie irabazleei idazle honekin gertuko eta zuzeneko harremana izateko. Euskal Idazleen Elkartearekin elkarlanean idazle gazte hauen aurrerabiderako literatura-tutoretza bideak aztertu nahi dira.
10.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak liburu bat argitaratuko du saritutako lanen bilduma gisa, Sagastiberri sailean.
11.– Idazlana, dagokion disketea edo CDa eta parte hartzeko orria 2006ko martxoaren 1erako, egun hau barne, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailean aurkeztu behar dira, honako helbide honetan:
Eusko Jaurlaritza (Hezkuntza)
Euskara Zerbitzua-Urruzuno lehiaketa.
Donostia-San Sebastián kalea, 1.
01010 Gasteiz.
12.– Hezkuntza Sailburuordeak idazlanak aztertu eta sariak nori eman proposatzeko epaimahaia izendatuko du eta sarien behin betiko adjudikazioa erabakiko du; deialdi hau argitaratu denetik hasi eta sei hilabeteko epean EHAAn argitaratuko du. Epe horretan erabaki espresurik ematen ez bada, parte hartzaileek ezin izango dute inola ere ulertu sarituak izan direnik. Aipaturiko epaimahaia literatura eta/edo irakaskuntzan nor diren euskal kulturaren munduko bost kidek eta Hezkuntza Saileko Euskara Zerbitzuko bi lagunek osatuko dute.
13.– Aurkeztutako lanek epaimahaiaren ustez gutxienezko mailarik ez balute, sariak eman gabe utzi ahal izango lirateke. Hala gertatzen bada, kategoria edo arlo batean eman gabe utzitako sariak beste kategoria edo arlo batean adjudikatzea erabaki dezake epaimahaiak, beste horretan saria merezi duten bost lan baino gehiago baldin badaude.
II. ERANSKINA
2005-2006 ikasturteko
URRUZUNO LITERATURA LEHIAKETAN PARTE HARTZEKO ORRIA
LANAREN DATUAK
Arloa: 	Prosa n 	 Poesia n
Kategoria: 	 A n 	 B n
Egilearen izengoitia:
Lanaren izenburua:
EGILEAREN DATUAK
Izen-Abizenak:
	 Mutila n 	 Neska n
Ikasmaila:
Helbidea:
Kalea: 	Zkia:
Herria:	P.K.:	Tf.:
IKASTETXEAREN DATUAK
Ikastetxea:		Ikastetxearen kodea:
Kalea:	Zkia:
Herria:	P.K.:	Tf.:
Idazlearen sinadura
........................(e)n, 2006ko .............aren
ZINPEKO AITORMENA
Eskabide hau sinatzen dugunok zera aitortzen dugu: sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik ez dugula zigor administratibo edo penalik jaso, ez eta Emakumeen eta Gizonen berdintasunerako Legea dela bide inolako debekurik.