Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2005eko martxoaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
999

IRAGARKIA, kontsumoari buruzko lantegi ibiltariak eta aste monografikoak egiteko kontratuaren esleipena argitaratzekoa (I.C.T. 32/31/04).

1) Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Industria, Merkataritza eta Turismo Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia.

c) Espedientearen zenbakia: I.C.T. 32/31/04.

2. Kontratuaren xedea.

a) Kontratu-mota: aholkularitza eta laguntza.

b) Helburua: kontsumoari buruzko prestakuntza eta informazio jarduerak.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna edo aldizkari ofiziala: 2004ko abenduaren 7ko EHAA, 233. zenbakia.

3. Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

4. Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: gehienez, berrehun eta berrogeita bederatzi mila hirurehun eta hogeita zazpi (249.327,00) euro.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2005eko urtarrilaren 3a.

b) Kontratista: Ortzadar, S.L.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: 247.355,00 euro.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko otsailaren 1a.

Administrazio eta Plangintza sailburuordea,

JOSÉ IGNACIO ZUDAIRE ARANA.


Azterketa dokumentala