Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2005eko martxoaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
997

LEHIAKETA PUBLIKOA. Iragarkia, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente kategorian sartzeko hautaketa-prozesuko hirugarren proba prestatu, landu, aplikatu, burutu, zuzendu, ebaluatu eta berraztertzeko kontratuari buruzkoa (A-134/05 esp.).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza - Kontratazioa.

c) Espedientearen zenbakia: A-134/05.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: lanak Euskal Herriko Poliziaren Ikastegian edo Epaimahai Kalifikatzailearen saioak egingo diren Herrizaingo Sailaren beste egoitza batzuetan egingo dira; salbuespen izango dira esleipendunak bere instalazioetan egingo dituen prestakuntza- edo dokumentazio-lanak. Edozein kasutan ere, kontratua burutzetik sortzen den edozein txosten, azterketa eta agiri Epaimahai Kalifikatzailearen idazkariari eman beharko zaizkio Euskal Herriko Poliziaren Ikastegian.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: hautaketa-prozedura aurrera eramateko, Epaimahai Kalifikatzaileak finkatzen duen egutegia errespetatu beharko du esleipendunak, ezartzen zaizkion egitekoak burutzerakoan. Epaimahai Kalifikatzaileak eskaera egiten duenean hasi beharko dira lanak, sekula ere ez behin betiko fidantza gordailatu aurretik, eta epaimahaiak jarritako egun eta epeak errespetatu beharko dira.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: hirurehun mila (300.000) euro.

5.– Fidantzak.

Behin-behinekoa: sei mila (6.000) euro.

Behin betikoa: esleipenaren zenbatekoaren %4.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza – Herrizaingo Saila - Kontratazioa.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, E aldea - solairuartea.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 88 98.

e) Faxa: 945 01 87 49.

E-maila: c-lopez@ej-gv.es

g) Dokumentazioa eta informazioa jasotzeko azken eguna: 2005eko martxoaren 11.

7.– Kontratistaren betebeharrak:

a) Sailkapena: ez. Lizitatzaileek kaudimen ekonomiko eta finantzarioa eta kaudimen profesionala, teknikoa edo zientifikoa egiaztatu beharko dute, berariazko klausula administratiboen pleguko 7. puntuan jartzen duen moduan.

Kontratazio-prozeduran parte hartzeko eskatutako baldintza orokorrez gain, lizitatzaileek memoria deskriptibo bat aurkeztu beharko dute, non, eskatutako lana burutzeko, enpresak dituen baliabide materialak eta giza baliabideak zehaztu beharko baitira.

Ekonomia eta finantza kaudimena kreditatu beharko dute; finantza erakunde baten txostena aurkeztu beharko dute horretarako.

Gaitasun teknikoa eta profesionala egiaztatzeko, honako hauek jaso beharko dituzte aipatu memorian:

– Enpresarien eta enpresaren zuzendaritzako pertsonalaren titulu akademikoak eta profesionalak, eta, batik bat, kontratua exekutatzeko ardura duen pertsonalarenak: azken puntu horri dagokionez honelaxe egin beharko da egiaztapena: kontratua burutzeko izendatzen den arduradunaren curriculum akademikoa eta profesionala aurkeztu behar da, bere titulazio akademikoen kopiekin batera. Titulu horien bidez hauek egiaztatu beharko dira: gai dela langileak hautatzeko zereginak burutzeko eta gutxienez bost urteko esperientzia daukala zeregin horietan.

– Azken hiru urteetan egindako lan eta zerbitzu nagusienen zerrenda, zenbatekoak, datak eta onuradunak —pribatuak zein publikoak— zehaztuaz, eta horrekin batera, gutxienez, onuradun horietako hiruren egiaztagiria.

Zerbitzu-kontratuak: ez.

8.– Eskaintzak aurkeztea:

a) Aurkezteko azken eguna: 2005eko martxoaren 11ko 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru kartazal aurkeztu behar dira ("A", "B" eta "C"), berariazko klausula administratiboen pleguan zehaztutako edukia dutela, eskura emanda edo berariazko klausula administratiboen pleguaren 7.3 puntuko azken paragrafoan zehaztutako eran.

c) Aurkezteko lekua:

1.a Entitatea: Eusko Jaurlaritza – Herrizaingo Saila - Kontratazioa.

2.a Helbidea: eskura entregatu beharko dira Kontratazioan, Donostia kaleko 1ean, edo, bestela, postaz bidali beharko dira, baina egun horretan bertan eskaintza posta-bulegoan zein egunetan jarri den egiaztatu eta jakinarazi beharko zaio kontratazio-organoari, telex, telefax edo telegrama baten bidez. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira edo eskaintzak jasotzeko finkatutako epea amaitutakoan jasotzen bada bidalketaren komunikazioa, eskaintza ez da onartuko. Nolanahi ere, jakinarazpenean adierazitako egunetik hamar egun igaro eta jaso ez badira, ez dira inola ere onartuko.

3.a Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete.

9.– Eskaintzak irekitzea:

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza – Herrizaingo Saila - Kontratazioa.

b) Helbidea: Donostia kalea 1 - E aldea– solairuartea.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2005eko martxoaren 15a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Bestelako argibideak:

Informazio administratiboa: Herrizaingo Saila - Kontratazioa.

Informazio teknikoa: Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko otsailaren 17a.

KONTRATAZIO MAHAIKO LEHENDAKARIA.


Azterketa dokumentala