Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2005eko martxoaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
995

LEHIAKETA PUBLIKOA, jendaurreko ikuskizunetarako eta jolas-jardueretarako lokalei dagokienez (700 lagunetik gora hartzen dituztenak), Herrizaingo Saileko Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzarentzako txostenak, irizpenak eta kontsultak prestatzeko zerbitzua homologatzeko tipoa zehazteari buruzkoa (J-005/05 esp.).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Herrizaingo Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza - Kontratazioa.

c) Espedientearen zenbakia: J-005/05.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: esleipendunaren lokalak.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: enpresa esleipenduna(k) bi urterako homologatuko d(ir)a.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: prozeduraren fase honetan ez da beharrezkoa.

5.– Fidantzak.

Behin betikoa: homologazio honen ondoriozko espediente negoziatuak kontratatzen direnean eskatuko da.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Herrizaingo Saila. Zerbitzu Zuzendaritza - Kontratazioa.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, E aldea - solairuartea.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 88 98/96.

e) Faxa: 945 01 87 49.

f) E-maila: e-satrustegi@ej-gv.es

g) Internet: www.euskadi.net

h) Agiriak eta argibideak lortzeko azken eguna: 2005eko martxoaren 18a.

7.– Kontratistaren betebeharrak:

– Finantza- eta ekonomia-kaudimena egiaztatzeko, arrisku profesionalengatiko kalte-ordainen aseguruaren agiria aurkeztu beharko da.

– Kaudimen teknikoa honela egiaztatu beharko da:

• Azken hiru urteetan egin diren eta kontratu honen antzeko helburua duten lan eta zerbitzu nagusienen zerrenda; zerrenda horretan honako hauek zehaztu beharko dira: zenbatekoak, datak eta onuradunak —publikoak edo pribatuak—. Gutxienez, honako esperientzia hau izatea eskatuko zaio esleipendun bakoitzari: aipatutakoen moduko 10 azterlan egin izana.

• Bestalde, azterlanak, txostenak eta irizpenak egiteko eskatzen diren gutxieneko baliabideak eduki beharko dituzte enpresa lizitatzaileek. Eta kontratua burutzeko ardura duten langile gaituen zerrenda aurkeztu beharko dute; hartarako, langile horien curriculum vitaea-ak aurkeztu beharko dira. Lan-taldean beti egon beharko du goi-mailako teknikari batek.

8.– Eskaintzak aurkeztea:

a) Aurkezteko azken eguna: 2005eko martxoaren 18a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru kartazal aurkeztu behar dira ("A", "B" eta "C"), berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitakoa barruan daramatela; eskura, edo berariazko klausula administratiboen pleguko 7.3 puntuko azken paragrafoan zehaztutako eran aurkeztuko dira.

c) Aurkezteko lekua:

1.a Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Herrizaingo Saila. Zerbitzu Zuzendaritza - Kontratazioa.

2.a Helbidea: Kontratazioan aurkeztuko dira: Donostia kalea, 1.

3.a Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea:

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Herrizaingo Saila. Zerbitzu Zuzendaritza - Kontratazioa.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, E aldea - solairuartea.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2005eko apirilaren 4a.

e) Ordua: 11:00ak.

10.– Bestelako argibideak: ez.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko otsailaren 7a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

JUAN MANUEL URRETABIZKAIA QUINTANA.


Azterketa dokumentala