Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2005eko martxoaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
994

LEHIAKETA, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpeko EAEko ikastetxe publikoetarako hainbat altzari homologatzeko tipoa finkatzeko.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Baliabide Material, Informatika eta Antolamendu Zuzendaritza. Ekipamendu eta Kontratazio Unitatea.

c) Espediente zenbakia: 001/05.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: hainbat altzariren homologazioa.

b) Loteak: bai (39 lote).

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoko herri ikastetxeak.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: homologazioa 2007ko abenduaren 31 arte egongo da indarrean.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 136/1996ko Dekretuan aurreikusitakoaren arabera izapidetuko diren kontratazio espedienteetan ezarriko da kasuz kasu.

5.– Fidantzak:

Behin-behineko fidantza: ez dago.

Behin betiko fidantza: 136/1996ko Dekretuan aurre ikusitakoaren arabera izapidetuko diren kontratazio espedienteetan ezarriko da kasuz kasu.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila, Ekipamendu eta Kontratatazio Unitatea.

b) Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea, 1.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Telefonoa: 945 01 83 89/90.

e) Faxa: 945 01 83 35/36.

f) E_maila: huisequi@ej-gv.es huisequ1@ej-gv.es husel097@ej-gv.es

g) Web orria: www.ej-gv.net

h) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2005eko martxoaren 14a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena:

b) Bestelako betebeharrak: berariazko klausula Administratiboen pleguko 22. puntuan finkatutakoak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2005eko martxoaren 17ko goizeko 10ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: "A", "B" eta "C" kartazalak klausula administratiboen pleguan adierazitako agiriekin.

c) Aurkezteko lekua:

1. Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

2. Helbidea: Ekipamendu eta Kontratazio Unitatean entregatuko dira, Donostia-San Sebastián kalea, 1.

3. Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: 2005eko abenduaren 31 arte.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea:

a) Entitatea: Lakua 2, beheko solairua -4. Sala-.

b) Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea, 1.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Eguna: 2005eko martxoaren 22a.

e) Ordua: 11:00.

10.– Bestelako argibideak: ez.

11.– Iragarpen gastuak: enpresa esleipendunek ordainduko dituzte (383,05 euro).

12.– Iragarpena Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez da beharrezko.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.ej-gv.net edo www.hezkuntza.ej-gv.net.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko otsailaren 16a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

MIKEL CABELLO PÉREZ.


Azterketa dokumentala