Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2005eko martxoaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
992

LEHIAKETA. Iragarkia, kultur arteko bitartekotza eta hezkuntzarako ekimen komunitarioak koordinatzeko zentroaren berezko zerbitzuak ematea helburu duen administrazio-kontratu berezia esleitzeko dena (KBN C06/02/2005 esp.)

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: C06/2/2005.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: kultur arteko bitartekotza eta hezkuntzarako ekimen komunitarioak koordinatzeko zentroaren berezko zerbitzuak ematea.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historiko bakoitzeko hiriburuak.

d) Gauzatzeko epea (hilabeteak) edo entregatzeko azken eguna: 2005eko uztailaren 1etik 2005eko abenduaren 31ra arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. 	Guztira: berrehun eta zazpi mila berrehun eta laurogeita bi (207.282) euro.

5.– Behin-behineko fidantza: ez.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

b) Helbidea: Donostia kalea 1 (beheko solairua, Lakua II eraikina).

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010

d) Telefonoa: 945 01 89 43.

e) Faxa: 945 01 90 18.

f) Agiriak eta argibideak lortzeko azken eguna: 2005eko martxoaren 17a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: berariazko klausula administratiboen pleguko 7.5 klausulan zehaztutakoak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2005eko martxoaren 18a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1.a Entitatea: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.

2.a Helbidea: Donostia kalea 1 (beheko solairua, Lakua II eraikina).

3.a Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): hiru hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak (lehiaketa): ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia.

b) Helbidea: Donostia kalea 1 (beheko solairua, Lakua II eraikina).

c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010

d) Eguna: 2005eko martxoaren 29a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Bestelako argibideak: ez.

11.– Iragarkien gastuak: kontratuaren esleipendunak ordaindu beharko ditu.

12.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.ej-gv.net

Vitoria-Gasteiz, 2005eko otsailaren 10a.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala