Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2005eko martxoaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
991

EDIKTUA, desahuzio bati buruzko 205/04 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Gernika-Lumoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian, BAV Cartera sozietateak eskatuta, L2 205/04 hitzezko judizioa bideratu da, Roberto de Andrés Incera jaunaren aurka, desahuzio bat dela-eta. Judizio horren prozeduraren gainean epaia eman da, zeinaren idazpurua eta epaitza ondokoak baitira:

15/05 EPAIA

Gernika, bi mila eta lauko urtarrilaren hogeita hamaika.

Luis Enrique García Delgadok, Gernikako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiko epaile den aldetik, ikusi ditu errentak ez ordaintzeagatiko desahuzio bati buruzko hitzezko judizioaren 205/2004 autoak. Auto horiek epaitegi honetan bideratu dira, BAV Cartera, SL sozietateak eskatuta, Pedro María Luengo Arrizabalaga prokuradoreak ordezten duela, Roberto de Andrés jaunaren aurka, auzi-iheslaria bera.

Osorik baietsi dut Pedro María Luengo Arrizabalaga jaunak BAV Cartera, SL sozietatearen izenean eta ordez aurkeztutako demanda. Horrenbestez, deklaratu behar dut bidezkoa dela desahuzioa, eta Roberto de Andrés Incera jauna kondenatzen dut Gernika-Lumoko Tello kaleko 18 zenbakia duen atariaren eskuinetara dagoen 2. lokala, Urrats taberna dagoen lokala hain zuzen, libre eta hutsik uztera. Halaber, 8.560 euro ordaintzera eta epaia betetzean auzi-jartzaileari etxebizitza entregatu arte eratortzen diren errentak ordaintzera kondenatzen dut; hilero 535 euro ordaindu beharko ditu, eta zenbateko horiek legezko interesak sortuko dituzte, honako hau ematen denetik. Kostuak, bestalde, demandatuari ezartzen dizkiot berariaz.

Ebazpen honen aurka errekurtsorik aurkeztu ez denez, jaurtiketa 2005eko martxoaren 18an egingo da, goizeko 11:00etan.

Epai honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke Bizkaiko Probintzia Auzitegiko Zibileko Salan; idatziz prestatu behar da, epaitegi honetan, bost eguneko epean, epaia jakinarazten den egunetik aurrera.

Egin bedi ebazpen honen ziurtagiria, auto nagusiei eransteko, eta epaitegi honen epaien liburura eroan jatorrizkoa.

Eta epaia eman, agindu eta sinatu egiten dut, nik, Luis Enrique García Delgado, Gernikako eta bere barrutiko epaileak.

Eta Roberto de Andrés Incera demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Gernika-Lumon (Bizkaia), bi mila eta bosteko otsailaren batean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala