Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2005eko martxoaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
988

EBAZPENA, 2005eko urtarrilaren 31koa, Turismoa Antolatzeko zuzendariarena, lurralde-mailako turismoa indarberritzeko planetarako laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzeko dena. Laguntza horiek Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2003ko apirilaren 16ko Aginduaren bidez arautu ziren; 2004. urteko deialdia, berriz, Turismo sailburuordearen 2004ko martxoaren 17ko Ebazpenaren bidez egin zen.

Agindu horren 13. artikuluan ezarritakoa betez, aurkeztutako eskabideak aztertu, eta ebazpen-proposamena egin du horretarako eratutako Ebaluazio Batzordeak.

Turismoa Antolatzeko zuzendariak laguntzak emateko proposamenak ebatzi ondoren eta eskatzaileei laguntzak emateko ebazpena jakinarazi ondoren, laguntza hauek arautzen dituen aginduaren 14. artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, hau

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– Lurralde-mailako turismoa indarberritzeko planetarako laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea, Turismoa Antolatzeko zuzendariaren 2004ko abenduaren 30eko ebazpenen arabera eta onuradunei jakinarazi ondoren. Laguntza horiek Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2003ko apirilaren 16ko Aginduaz arautu ziren; 2004. urterako deialdia, berriz, Turismo sailburuordearen 2004ko martxoaren 17ko Ebazpenaz egin ziren. Ebazpen honen eranskinean azaltzen dira onuradunak.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko urtarrilaren 31.

Turismoa Antolatzeko zuzendaria,

MERCEDES RODRÍGUEZ LARRAURI.

ERANSKINA

Onuradunak	Diru-laguntza

	euro

Asociación de Turismo Ayala-Alto Nervión	40.200,00

Peñacerrada-Urizaharrako Administrazio Batzarra	108.618, 50

Sobróngo Administrazio Batzarra	180.000,00

Artziniegako Udala	120.000,00

Añanako Taldea	23.106,59

Iruña Okako Udala	57.036,71

Kanpezuko Udala	10.462,50

Kanpezuko Taldea-Arabako Mendialdea	18.000,00

Goierri Turismoa, S.L.	149.191,50

Oñatiko Garapen eta Turismo Ajentzia, S.A	180.000,00

Iraurgi Lantzen, S.A.	7.848,42

Andoaingo Udala	4.476,00

Gipuzkoako Mendizale Federakundea	16.778,00

Irura eta Villabonako Udalak	5.548,18

Ataungo Udala	120.000,00

Zaldibiko Udala	35.147,50

Hondarribiko Udala	2.198,28

Orioko Udala	42.208,50

Zegamako Udala	6.518,53

Hernaniko Udala	3.017,24

Anoetako Udala	992,00

Debegesa-Sdad. Desarr. Econom. Bajo Deba	87.161,71

Leintz Gatzagako Udala	6.000,00

Tolosaldea Garatzen, S.A.	960,90

Ordiziako Udala	114.500,00

Lenbur Fundazioa	180.000,00

Olaberriko Udala	6.414,24

Oarsoaldea, S.A	129.328,39

Urremendi	36.000,00

Lea Artibaiko Amankomunazgoa	81.690,00

Bilbao Iniciativas Turísticas, S.A.	12.000,00

Mendatako Udala	14.322,00

Mendatako Udala	14.077,97

Cons. Turismo Rural Urkiola-Durangaldea	6.523,50

Turismo Encartaciones - Enkartur-	254.000,00

Zaldibarko Udala	12.290,00

Amorebieta-Etxanoko Udala	16.782,53

Turismo Encartaciones - Enkartur-	153.000,00

Santurtziko Udala	8.124,75

Asociación Desarrollo Rural Gorbeialde	34.328,39

Muruetako Udala	43.110,25

Sopelanako Udala	3.896,57

Bakioko Udala	131.387,11

Asociacion de Desarrollo Rural Jata-Ondo	36.000,00

Mundakako Udala	239,25

Inguralde	11.300,40

Mungia Udala	27.500,00

Lekeitioko Udala	3.683,19

Gorlizko Udala	2.833,11

Karrantzako Udala	12.000,00

Karrantza Haranako Udala	47.794,26

Durangoko Udala	8.015,46


Azterketa dokumentala