Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2005eko martxoaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
985

341/2005 EBAZPENA, otsailaren 1ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena; honen bidez, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, fakultatibo teknikoen lanbide-taldean hutsik dauden familiako medikuen kategoriako destinoak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen dira.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 26ko 271/2002 Ebazpenaren bidez, pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, fakultatibo medikoen lanbide-taldean, familiako medikuen kategoriako destinoak (Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan) betetzeko aukeraketa-probetarako deia egin zen. Deialdi hori maiatzaren 21eko EHAAn, 94. zenbakian, argitaratu zen.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 26ko 2972/2004 Ebazpenaren eta abenduaren 10eko 3498/2004 Ebazpenaren bitartez, hutsik ziren destinoak esleituko ziren, eta pertsonal estatutarioa izendatu zen, fakultatibo teknikoen lanbide-taldean, familiako medikuen kategoriako destinoak betetzeko, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan.

Lanpostuen titularrak izanik, barne-sustapenez beste lanbide-kategoria batean langile estatutarioaren lanpostuez jabetzearen ondorioz, hutsik geratzen diren lanpostu huts haietarako txanda libreko deialdi bat egingo da, betiere deialdiaren 1. oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriaz.

Bestalde, deialdiaren 5.8.3 oinarrian xedatutakoaren arabera, zuzendari nagusiaren ebazpen bidez aipatu lanpostu hutsak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko dira.

Oinarrietako 5.8 idatz-zatian jasotako zehaztapenak aplikatu beharko zaizkio destinoen esleipen eta hautapen-prozesu honi; betiere, lortutako puntuazio-hurrenkeraren arabera, txanda libretik parte hartzen dutenen artean eginez esleipenak.

Horregatik guztiagatik, eta langileak direla-eta indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, ondokoa

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Lanpostuen titularrak izanik, barne-sustapenez beste lanbide-kategoria baten langile estatutarioaren lanpostuez jabetzearen ondorioz, hutsik geratzen diren lanpostu huts haietan kategoria honetakoak direnen zerrenda argitaratzeko agintzea, I. Eranskinean. Aipatu destinoak txanda librean eskainiko dira.

Bigarrena.– Destinorako eskubidea duten langileen zerrenda argitaratzeko agintzea, II. Eranskinean.

Aipatu eranskinean agertzen direnek beren destinoa aukeratu beharko dute 10 egun balioduneko epean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita; horretarako, lehenengo, eskaera egiteko eredua eskuratu beharko dute (deialdiko 4,1 oinarri-arauan adierazitako egoitzetan), eta, gero, eredu hori bete eta aurkeztu.

Izangaietako bakoitzak zenbanahi destino aukeratu ahal izango du, betiere, bakoitzaren lehentasunen arabera, ordenan adierazita.

Hirugarrena.– Deialdiko 9. oinarrian ezarritakoaren babesean, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko otsailaren 1a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JOSU I. GARAY IBAÑEZ DE ELEJALDE.

I. ERANSKINA / ANEXO I

FAMILIAKO MEDIKUA / MÉDICO DE FAMILIA

Destinoa	Lanpostu kopurua

Gipuzkoako Mendebaldeko Eskualdea	1

Gipuzkoako Ekialdeko Eskualdea	1

Ezkerraldea-Enkarterriko Eskualdea	1

Bilboko Eskualdea	1

Barrualdeko Eskualdea	1

Guztira	5

Destino	N.º Plazas

Comarca Interior	1

Comarca Gipuzkoa – Oeste	1

Comarca Gipuzkoa – Este	1

Comarca Ezkerraldea-Enkarterri	1

Comarca Bilbao	1

Total	5

II. ERANSKINA / ANEXO II
FAMILIAKO MEDIKUA / MÉDICO DE FAMILIA
TXANDA IREKIA / TURNO LIBRE

NAN	Izena eta deiturak	Oposizioa	Lehiaketa	 Guztira

DNI	Nombre y apellidos	Oposición	Concurso	 Total

16528247	Virto Bajo, María del Carmen	72,5000	31, 4875	103,9875

14594110	Los Huertos Arrascarate, Esther	77,5000	26, 4125	103,9125

14931448	Chirapozu Mendibil, Juan Manuel	72,5000	31, 3250	103,8250

11905536	Luzar Arranz, María Aranzazu	71,6667	32, 1125	103,7792

30552026	Suaga Rubio, Ana María	75,0000	28,7500	 103,7500


Azterketa dokumentala