Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2005eko martxoaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
984

340/2005 EBAZPENA, otsailaren 1ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Bizkaiko Osasun Barrutiko Gorlizeko ospitaleko zuzendari mediko lanpostua betetzeko María Isabel Montes Álvaro andrea izendatzen duena.

Bizkaiko Osasun Barrutiko Gorlizeko ospitaleko zuzendari mediko lanpostua betetzeko deialdia aztertu da; deialdi hori Zuzendaritza Nagusi honen 2004ko urriaren 26ko 3220/04 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, 2004ko azaroaren 25eko EHAAn (226 zenbakia).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak curriculum vitaean jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak ikusita, María Isabel Montes Álvaro andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko dohain egokiak dituela ikusi da.

Hori dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek hauxe

EBATZI DU:

Lehenengoa.– María Isabel Montes Álvaro andrea Bizkaiko Osasun Barrutiko Gorlizeko ospitaleko zuzendari mediko izendatzea.

Bigarren.– Zuzendari berria lanpostuaz jabetzen den unean hartuko du indarra, ekonomikoa eta administratiboa, izendapen honek.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabeteko epea izango da ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko otsailaren 1a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JOSU I. GARAY IBAÑEZ DE ELEJALDE.


Azterketa dokumentala