3. zk., 2005eko urtarrilaren 5a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Urduña-Orduñako Udala
63
IRAGARKIA, Urduña-Orduñako Hiri-antolamenduko Plan Orokorraren aldaketari, P.P.I.1.I eta P.P.I.2.I lurzoruek eta lurzoruen mugen eta BI-2625 errepidean "La Rondina" lurzoruaren artean dagoen lurrak osatzen duten eremuan, hasierako onarpena emateari buruzkoa.
Udalbatzak 2004ko azaroaren 30ean izandako ezohiko bileran ondokoa erabaki zuen:
1.– Urduña-Orduñako Hiri-antolamenduko Plan Orokorraren aldaketari hasierako onarpena ematea P.P.I.1.I eta P.P.I.2.I lurzoruek eta lurzoruen mugen eta BI-2625 errepidean "La Rondina" lurzoruaren artean dagoen lurrak osatzen duten eremuan. Aldaketa, Lantec enpresak idatzi du eta Bizkailur S.A.k aurkeztu; hala ere, Bizkailur S.A.k lehendik aurkeztutako agiriei ondoko aldaketak egin beharko zaizkio:
a) Espazio libreak izateko gorde diren eremuak sartu beharko dira, 2003ko uztailaren 11n Urduña-Orduñako udalerriko Hiri-antolamenduko Plan Orokorraren onarpenari buruz Udalbatzak eginiko ezohiko bileran behin-behinean onartutako moduan.
b) Xedatu beharko da eremu hau garatzeko egiten den plan partzialak eremu honetatik gaur egun "Piensos Quintana" enpresa dagoen lursailerako sarbidea zehaztu dezala.
2.– Aurrekoan aipatutako hiri-antolamenduko planari buruzko ingurugiroaren gaineko eragin-azterketaren hasiera onestea. Betiere, 2004ko azaroaren 29ko 2431. Foru Arauan ezarritakoaren arabera.
3.– Espedientea hilabeteko epean jendaurrean jartzea, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Udaletxeko iragarki-taulan eta probintzian zabalkunde handienetarikoa duten egunkarietariko baten iragarkiak argitaratuz, interesdunek espedientea aztertzeko eta bidezko alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten.
Urduña-Orduña, 2004ko abenduaren 1a.
Alkatea,
RICARDO GUTIÉRREZ TELLAECHE.