3. zk., 2005eko urtarrilaren 5a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Osasun Saila
57
LEHIAKETA PUBLIKOA, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuarena, Gurutzetako Ospitalerako oxigenagailuak eskuratzeko dena.
1.– Entitate esleitzailea:
a) Erakundea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Gurutzetako Ospitalea.
c) Espedientearen zenbakia: L. P. 110/20/1/1234/O661/112004.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: oxigenagailuen hornidura.
b) Loteak: bai–4.
c) Gauzatzeko lekua: Gurutzetako Ospitalea.
d) Gauzatzeko epea: urte bat (luza daiteke).
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 137.495,05 euro.
5.– Behin-behineko fidantza: ez.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Entitatea: Gurutzetako Ospitalea (kontratazioa).
b) Helbidea: Gurutzetako plaza z.g.
c) Herria eta posta kodea: Gurutzeta-Barakaldo 48903.
d) Telefonoa: 94 600 61 61.
e) Faxa: 94 600 61 36.
f) Agiriak eta argibideak lortzeko azken eguna: 2005eko urtarrilaren 20a.
7.– Kontratistaren betebeharrak. Ondoko agiriak aurkeztu beharko dituzte: ekonomia eta finantza arloko kaudimena eta gaitasun teknikoa (laginak…) egiaztatzen duten agiriak (ikusi oinarriak).
8.– Eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2005eko urtarrilaren 20a.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitakoak.
c) Aurkezteko lekua: Gurutzetako Ospitalea (Erregistro Orokorra), Gurutzetako Plaza z. g., 48903 Gurutzeta-Barakaldo.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: sei hilabete.
e) Aldaerak: bai.
9.– Eskaintzak irekitzea. 6. puntuan adierazitakoa.
a) Eguna: 2005eko otsailaren 1a.
b) Ordua: 09:00.
10.– Bestelako argibideak.
11.– Iragarkien gastuak. Esleipendunak ordainduko ditu.
Gurutzeta, 2004ko abenduaren 9a.
Kontratazio Mahaiko lehendakaria,
IÑAKI UNZAGA BASAURI.