Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

3. zk., 2005eko urtarrilaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Durangoko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
53

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko burututako 473/03 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Aipatutako autoen gainean ebazpen hau hartu da:

EPATZE-ZEDULA

Epatzea agintzen duen auzitegia: Durangoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia)

Ebazpenaren gaia: goian aipatutakoa.

Nor epatzen den: Bal Jokam SL y Maderas Erdoiza SL, alderdi demandatu gisa.

Helbidea: Barrio Jaureguizar 10 zk., behea - 48340 Amorebieta eta Bernabeitia auzoa z/g -Amorebieta

Epatzearen xedea: aipatutako judizioan agertzea, alderdi demandatu gisa demandari erantzuteko.

Zein auzitegiren aurrean agertu behar duen: epaitegi honen egoitzan.

Agertzeko epea: hogei egun baliodun, epatze hau egin eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta.

LEGEZKO OHARTARAZPENAK

1.– Agertzen ez bazara, prozesu honetan auzi-iheslaritzat joko zaitugu. Auzi-iheseko deklarazio hori jakinarazitakoan, ez zaizu beste jakinarazpenik egingo, prozesuari amaiera ematen dion ebazpenarena izan ezik (Prozedura Zibileko 1/2000 Legeko –PZLb-ko– 496 eta 497. artikuluak).

2.– Prokuradore bidez eta abokatuak lagunduta agertu beharko duzu judizioan (PZLb-ko 23 eta 31. artikuluak).

3.– Prozesua bideratzen ari den bitartean bizilekuz aldatuz gero, Auzitegi honi ezagutarazi egin beharko diozu (PZLb-ko 155.5. artikuluko lehenengo paragrafoa).

IDAZKARI JUDIZIALA.

Eta Bal Jokam, SL. y Maderas Erdoiza, SL alderdi demandatua non dagoen ez dakigunez gero, ediktu hau eman dut, Durangon (Bizkaia), 2004ko abenduaren 10ean, epatzeko balio dezan,

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala