3. zk., 2005eko urtarrilaren 5a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia
52
EDIKTUA, 1811/04 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko (AAJLko) 47.1 artikuluak agindutakoa betez, jakitera ematen da jarraian zehazten den administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu eta izapidetzeko onartua izan dela:
Errekurtsoaren zenbakia: 1811/04.
Sekzioa: 2.
Errekurtsoa aurkeztu zen eguna: 2004-11-24.
Errekurtso-egilea: Jesus Cospedal Perez-Cosio.
Aurkatutako egintza burutu zuen administrazioa: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra.
Aurkatutako egintza: 171/2004 Dekretua, irailaren 14koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartu zituen Dekretua aldatzen duena (2004-09-24ko 184. zenbakiko EHAAn argitaratua).
Bilbao, 2004ko azaroaren 25a.
IDAZKARI JUDIZIALA.