Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

3. zk., 2005eko urtarrilaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
49

261/2004 DEKRETUA, abenduaren 21ekoa, Euskal Telebista-Televisión Vasca, S.A. Sozietate Anonimo Publikoaren kapital-zabalkuntzan partaidetza izateko, Euskal Irrati Telebista-Radio Televisión Vasca Ente Publikoari baimena emateko dena.

Euskadiren Ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/1983 Legearen 44.2 artikuluan xedatzen denez, Jaurlaritzak zuzenbide pribatuko erakunde publikoei baimena eman diezaieke edozein eratako sozietateak sortzeko edo horietan parte hartzeko, erakunde horien aurrekontuen kargura, baldin eta Ekonomia eta Ogasun sailburuak eta enpresa menpe duen saileko sailburuak elkarrekin hala proposatzen badute.

2004ko azaroaren 17an, Euskal Telebista-Televisión Vasca, S.A. Sozietate Anonimo Publikoaren Batzar Nagusi Ezohiko eta Unibertsalak sozietatearen kapitala zabaltzea erabaki zuen hiru milioi berrehun eta berrogei mila laurehun eta laurogeita hamabost euro eta laurogeita lau zentimotan (3.240.495,84), sei euro eta zentimo bateko (6,01) balio nominaleko bostehun eta hogeita hemeretzi mila ehun eta laurogeita lau (539.184) akzio berriren jaulkipena eginez.

Euskal Irrati Telebista-Radio Televisión Vasca, S.A. Ente Publikoa Euskal Telebista-Televisión Vasca, S.A. sozietatean bazkide bakarra izateagatik akzio berriei dagokienez dituen eskubideez baliatuz, lehen idatz-zatian zehaztutakoarekin bat etorriz, eta, akzio berriak eskuratzeko, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena behar duenez.

Azkenik, Lehendakariaren uztailaren 16ko 7/2001 Dekretuaren 13.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoa den Euskal Irrati Telebista-Radio Televisión Vasca Kultura Sailari atxikita dago.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio eta Kultura sailburuen proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2004ko abenduaren 21ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Irrati Telebista-Radio Televisión Vasca Ente Publikoari baimena ematea Euskal Telebista-Televisión Vasca, S.A. Sozietate Anonimo Publikoaren kapital-zabalkuntzan parte hartzeko. Zabalkuntza hori hiru milioi berrehun eta berrogei mila laurehun eta laurogeita hamabost euro eta laurogeita lau zentimokoa da (3.240.495,84), eta sei euro eta zentimo bateko (6,01) balio nominaleko bostehun eta hogeita hemeretzi mila ehun eta laurogeita lau (539.184) akzio berriren jaulkipenaz egiten da.

Euskal Irrati Telebista-Radio Televisión Vasca Ente Publikoak hartutako partaidetza burututako zabalkuntzaren %100ekoa da; beraz, Euskal Irrati Telebista-Radio Televisión Vasca Ente Publikoak aipatutako zabalkuntzaren ondoren sozietatean duen partaidetza hirurogeita hiru milioi laurehun eta hogeita bost mila ehun eta berrogeita sei euro eta hirurogeita bederatzi zentimokoa da (63.425.146,69), hamar milioi bostehun eta berrogeita hamahiru mila berrehun eta hirurogeita bederatzi (10.553.269) akziotan banatua, sei euro eta zentimo bateko (6,01) balioa duelarik akzio bakoitzak. Horrek Sozietatearen kapitalaren %100 egiten du.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek onartzen denetik harako ondorioak izango ditu.

Vitoria-Gasteizen, 2004ko abenduaren 21ean.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

Kultura sailburua,

MIREN KARMELE AZKARATE VILLAR.


Azterketa dokumentala