3. zk., 2005eko urtarrilaren 5a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
47
259/2004 DEKRETUA, abenduaren 21ekoa, Eusko Irratia-Radiodifusión Vasca, S.A. Sozietate Anonimo Publikoaren kapital-zabalkuntzan partaidetza izateko, Euskal Irrati Telebista-Radio Televisión Vasca Ente Publikoari baimena emateko dena.
Euskadiren Ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/1983 Legearen 44.2 artikuluan xedatzen denez, Jaurlaritzak zuzenbide pribatuko erakunde publikoei baimena eman diezaieke edozein eratako sozietateak sortzeko edo horietan parte hartzeko, erakunde horien aurrekontuen kargura, baldin eta Ekonomia eta Ogasun sailburuak eta enpresa menpe duen saileko sailburuak elkarrekin hala proposatzen badute.
2004ko azaroaren 17an, Eusko Irratia-Radiodifusión Vasca, S.A. Sozietate Anonimo Publikoaren Batzar Nagusi Unibertsal eta ezhoikoak sozietatearen kapitala zabaltzea erabaki zuen hirurogeita bederatzi mila bederatziehun eta laurogeita hemeretzi euro eta hamabi zentimotan (69.999,12), euro bat eta zortzi zentimoko (1,08) balio nominaleko hirurogeita lau mila zortziehun eta hamalau (64.814) akzio berriren jaulkipena eginez.
Euskal Irrati Telebista-Radio Televisión Vasca, S.A. Ente Publikoa Eusko Irratia-Radiodifusión Vasca, S.A. sozietatean bazkide bakarra izateagatik akzio berriei dagokienez dituen eskubideez baliatuz, lehen idatz-zatian zehaztutakoarekin bat etorriz, eta, akzio berriak eskuratzeko, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena behar duenez.
Azkenik, Lehendakariaren uztailaren 16ko 7/2001 Dekretuaren 13.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoa den Euskal Irrati Telebista-Radio Televisión Vasca Kultura Sailari atxikita dago.
Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio eta Kultura sailburuen proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2004ko abenduaren 21ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATU DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Irrati Telebista-Radio Televisión Vasca Ente Publikoari baimena ematea Eusko Irratia-Radiodifusión Vasca, S.A. Sozietate Anonimo Publikoaren kapital-zabalkuntzan parte hartzeko. Zabalkuntza hori hirurogeita bederatzi mila bederatziehun eta laurogeita hemeretzi euro eta hamabi zentimokoa da (69.999,12), eta euro bat eta zortzi zentimoko (1,08) balio nominaleko hirurogeita lau mila zortziehun eta hamalau (64.814) akzio berriren jaulkipenaz egiten da.
Euskal Irrati Telebista-Radio Televisión Vasca Ente Publikoak hartutako partaidetza burututako zabalkuntzaren %100ekoa da; beraz, Euskal Irrati Telebista-Radio Televisión Vasca Ente Publikoak aipatutako zabalkuntzaren ondoren sozietatean duen partaidetza bi milioi seiehun eta hirurogeita hamazortzi mila seiehun eta laurogeita bederatzi euro eta berrogeita lau zentimokoa da (2.678.689,44), bi milioi laurehun eta laurogei mila berrehun eta hirurogeita zortzi (2.480.268) akziotan banatua, euro bat eta zortzi zentimoko (1,08) balioa duelarik akzio bakoitzak. Horrek Sozietatearen kapitalaren %100 egiten du.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek onartzen denetik harako ondorioak izango ditu.
Vitoria-Gasteizen, 2004ko abenduaren 21ean.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,
IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.
Kultura sailburua,
MIREN KARMELE AZKARATE VILLAR.