Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

3. zk., 2005eko urtarrilaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
45

256/2004 DEKRETUA, abenduaren 21ekoa, Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuari (SPRI), S.A. Sprilur S.A. sozietatearen kapital-zabalkuntzan parte hartzeko baimena ematen diona eta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioari lehentasunezko harpidetza-eskubideari uko egiteko baimena ematen diona.

Sprilur S.A., sozietateak erabaki du sozietatearen kapitala zabaltzea hamabi milioi ehun eta bost mila eta seiehun (12.105.600) eurotan.

Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua sortzeari buruzko ekainaren 10eko 5/1981 Legearen 4.2 artikuluan agindutakoaren arabera, bereziki interesatzen zaizkion enpresen kapital sozialean parte har dezake sozietateak. Horretarako, ordea, Eusko Jaurlaritzak baimena eman beharko dio aldez aurretik eta kasu bakoitzean ezartzen diren baldintzak bete beharko ditu.

Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua, S.A. sozietatearen Administrazio Kontseiluak 2004ko abenduaren 15ean erabaki zuen Eusko Jaurlaritzari baimena eskatzea Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuari baimena eman diezaion —5/1981 Legearen 4.2 artikuluan xedatutakoa kontuan hartuta—, Sprilur, S.A. sozietatearen kapital-zabalkuntzan parte hartzeko, hamabi milioi ehun eta bost mila eta seiehun (12.105.600) eurotako balioa duten akzioak harpidetuz. Zenbateko hori sozietatearen kapital sozialaren %100 da. Era berean, aurreko paragrafoan xedatutakoa betez, horretarako baimena eskatu zaio Jaurlaritzari.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak eta Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2004ko abenduaren 21ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Baimena ematen zaio Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua, S.A. sozietateari Sprilur, S.A. sozietatearen kapital-zabalkuntzan parte hartzeko, hamabi milioi ehun eta bost mila eta seiehun (12.105.600) eurorekin. Zenbateko hori sozietatearen kapital zabalkuntzaren %100 da. Bestalde, harpidetza egiten den unean bertan zenbateko horren %100 ordaindu beharko da. Zabalkuntzaren ondoren SPRI, S.A. sozietatearen partaidetza %87koa izango da.

2. artikulua.– Baimena ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari Sprilur, S.A. sozietatearen kapital-zabalkuntzan parte hartzeko duen lehentasunezko harpidetza-eskubideari uko egin diezaion.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2004ko abenduaren 21ean.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,

ANA AGUIRRE ZURUTUZA.


Azterketa dokumentala