Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

3. zk., 2005eko urtarrilaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
44

255/2004 DEKRETUA, abenduaren 21ekoa, Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua (SPRI), S.A. sozietateari Parque Tecnológico de San Sebastián–Donostiako Teknologi Elkartegia, S.A. sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko baimena ematen dion dekretua aldatzen duena.

Uztailaren 20ko 152/2004 Dekretuaren bidez baimena eman zitzaion Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua, S.A. Sozietateari Donostiako Teknologi Elkartegia, S.A. Sozietatearen kapital-gehikuntzan bi milioi ehun eta hogeita hamar mila euroz (2.130.000) parte hartzeko. Zenbateko hori kapitalaren %72,85 da, guztira bi milioi bederatziehun eta hogeita hiru mila eta zortziehun eurokoa izango baita (2.923.800). Zabalkuntzaren ostean SPRI, S.A.k Sozietateari Donostiako Teknologi Elkartegia, S.A. Sozietatean duen partaidetza %56,40koa izango da.

Gipuzkoako Foru Aldundiak %27,15eko portzentajeaz eskuartu zuen zabalkuntzan, 793.000 euro guztira. Donostiako udalak eta Kutxa-Caja Gipuzkoa San Sebastiánek beren-beregi uko egin zioten zabalkuntzan eskuartzeari.

Donostiako Udalak, hala ere, 2004ko azaroaren 10ean egindako Ezohiko Batzorde Orokorrean, kapital-zabalkuntza horretan esku hartzeko asmoa adierazi zuen. Batzordeak, aho batez, kapital soziala 3.240.000 eurotan handitzea erabaki zuen.

Donostiako Udalak %9,76ko portzentaiaz eskuartzen du zabalkuntzan, 316.400 euro guztira.

SPRI, S.A.-k aldakuntzaren ostean Parque Tecnológico de San Sebastián–Donostiako Teknologi Elkartegia, S.A. sozietatean duen partaidetza-portzentajea %65,74koa izango da eta SPRI, S.A.-k zabalkuntzaren ostean Parque Tecnológico de San Sebastián–Donostiako Teknologi Elkartegia, S.A. sozietatean duena %55,96koa. Beraz, 152/2004 Dekretua aldatu egin behar da.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak eta Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2004ko abenduaren 21ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Aldatu egiten da uztailaren 20ko 152/2004 Dekretuaren artikulu bakarra. Dekretu horretan baimena ematen zaio Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua, S.A. (SPRI) sozietateari Parque Tecnológico de San Sebastián–Donostiako Teknologi Elkartegia, S.A. sozietatearen kapital-gehikuntzan eskuartzeko. Artikulua honela geratuko da:

"Baimena ematea Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua, S.A. Sozietateari Donostiako Teknologi Elkartegia, S.A. Sozietatearen kapital-gehikuntzan bi milioi ehun eta hogeita hamar mila euroz (2.130.000) parte hartzeko. Zenbateko hori kapitalaren %65,74koa da, guztira hiru milioi berrehun eta berrogei mila eta berrehun eurokoa izango baita (3.240.200). Gehikuntzaren ostean, Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua (SPRI), S.A. Sozietateak Donostiako Teknologi Elkartegia, S.A.n izango duen partaidetza %55,96koa izango da."”””

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2004ko abenduaren 21ean.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,

ANA AGUIRRE ZURUTUZA.


Azterketa dokumentala