3. zk., 2005eko urtarrilaren 5a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
43
254/2004 DEKRETUA, urriaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua (SPRI) S.A. sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko baimena ematen diona.
SPRI, Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuaren Administrazio Kontseiluak, 2004ko abenduaren 15ean egindako bileran, erabaki zuen Akziodunen Batzar Orokorrari sozietatearen kapitala 3.000.000 euroz gehitzea proposatzea.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua S.A. sozietatearen bazkide denez, lehentasunezko eskubidea du sozietatearen Akziodunen Batzar Nagusiak jaulkitzen dituen akzio berriak harpidetzeko, Sozietate Publikoei buruzko Legearen testu bategina onartu zuen abenduaren 22ko 1564/1989 Legegintzako Errege Dekretuaren 158. artikuluan agindutakoarekin bat.
Euskadiko Ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/1983 Legeak 44.1 artikuluan xedatzen denez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioak edozein eratako sozietateak sortzeko eta horietako partaidetzak erosteko, baimena eman beharko da dekretu baten bidez, Ekonomia eta Ogasun sailburuak eta enpresa menpe duen saileko sailburuak elkarrekin proposatuta.
Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak eta Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak proposatuta eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2004ko abenduaren 21ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATU DUT:
1. artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari baimena ematea (SPRI) Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua SA sozietateko Akziodunen Biltzar Nagusiak erabakitzen duen kapital-gehikuntzan parte hartzeko. Gehikuntza hiru milioi (3.000.000) eurokoa da. Halaber, baimena ematen zaio aipatu batzarrak ezarritako epetan eta moduan, aipatu partaidetza ordaintzeko.
2. artikulua.– Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Ondare eta Kontratazio zuzendariari ahalmena ematea aurreko artikuluan xedatutakoa burutzeko beharrezkoak diren ekintzak gauzatzeko eta agiriak izenpetzeko.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2004ko abenduaren 21ean.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,
IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.
Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,
ANA AGUIRRE ZURUTUZA.