Sede electrónica

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

N.º 182, jueves 29 de septiembre de 1988


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Otras Disposiciones y Acuerdos

Trabajo y Seguridad Social
2244

RESOLUCION de 5 de septiembre de 1988, de la Dirección de Trabajo, por la que se dispone el depósito y publicación del acuerdo para el personal docente de Centros Públicos no Universitarios de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

Continuación

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko eta Lehendakaritza,

Zuzentza eta Autonomia-Garapen Saileko ordezkariek eta FETE-UGT,

CC.OO. eta ELA-STV Sindikatuetako ordezkariek, 1988.eko ekainaren

30ean, Gasteizen bilduta, 1988.eko ekainaren 24ean izenpetutako

Aurreakordioa sendesten dute, Akordio maila ematen diotela eta oso-osoan betetzeko eta betearazteko hitza ematen dutela.

UNIBERTSITATEZ BESTEKO EUSKADIKO AUTONOMIA ELKARTEKO IKASTEGI PUBLIKOETAKO

IRAKASLEGOARENTZAKO AKORDIOA.

HITZAURREA.

Administrazioaren eta Sindikatuen arteko negoziaketa-prozesuaren oinarri izan diren printzipio nagusiak abiapuntu gisa hartuz,

Aurreakordio honek, beste alde batzuk ahaztu gabe, honako alde hauek jaso behar dituenaren adostasuna lortu dugu:

Euskal Autonomia Elkarteko irakaslegoaren eta gainontzeko funtzionarien soldatak, bakoitzak duen tituluaren arabera, parekatzea heltzeko urrats garrantzizko bat lortzea. Parekaketa honek, Euskal

Administrazioak duen ordainketa-sistemaren barruan, lan-baldintzak eta soldata-izendapenak, aztertze eta definitze prozesu bati berehala hasera ematea ekarriko du; azterketa lan hori, Batzorde Parekide baten bidez egingo da Funtzio Publikoko Euskal Kontseiluaren edo dagokion organuaren barruan eta Akordio honek indarra duen epealdian amaituko da.

Nahiz funtzionari izan, nahiz bitarteko egoerakoa izan edo dadina dadila irakaslearen administrazio-egoera, irakasleen mugikortasuna gutxiagotzeko nahi nabarmena, mugikortasuna urritzeko elkarrizketa-bidezko formuletarako bideak zabalik gelditzen direla eta aldibaterako edo destinoaren zain daudenak, ahal den azkarren, behin-betiko egoerara pasa daitezeneko asmoa ere garbi gelditzen dela.

Akordio hau eta, bertan ezartzeri denaren arabera espreski arautu gabe gelditu eta, lehenago egindako hitzarmenetakoak izan arren, indarrean jarraitzen duten puntuak, bi aldeek, errespetatzeko konpromezu sendoa, heriek negozia daitezenaren kaltetan gabe eta

1989.eko urtarrilaren 1etik hasita ekarriko dituztela ondorioak.

I. IDAZPURUA: EUSKAL ESKOLA PUBLIKOA

1.1. Sailak, Unibertsitatez besteko ikastegi publikoen ordezkari sindikalekin batera, bitariko batzorde bat sortuko duenaren hitza ematep du, honako hau izango dela bere egitekoa, hau da, E.E.P.-a osabideratuko duten eraketa-aldeak aztertzea, talde guztiek parte hartuko duteneko eztabaida publikoaz baliatuz. Sailak eta

Sindikatuek, gaurregungo Eskola Publikoko Eskola-Komunitatea osatzen duten sektoreen arteko elkarrizketa eta eztabaida lehenbaitlehen bultzatuko dutenaren hitza eman dute.

2. IDAZPURUA: PLANGINTZA ETA PLANTILAK Jubilazioak eta tokialdaketak kontutan hartu gabe eta OHO-ko plantilari eutsi egingo zaionaren erizpide orokorra oinarritzat hartuz, 110 laspotu gehiago izango ditu

Irakaskuntza Ertainetako Plantilak 87/88 ikasturtekoaren gain.

Platila-hitzak honako hau esan nahi du, hots, gaurregungo irakaslego osoa, funtzionariak, bitartekoak eta plantilako lanpostu hutsak betetzen dauden ordezkoak. Plantilak agian gehitzearen azterketa egin ahal izango da urtean-urtean, horretarako egin daitezen ikerketen arabera eta behar objetiboak kontutan hartuz .

2.1. Aurreakordioa izenpetu eta, berehala, Plangintzarako Batzorde

Teknikoa eratuko da Autotiomia Elkarte osorako. Plangintzarako arau nagusiei buruzko aurre-aholkua eskatu beharko du Sailak eta, hala behar izan dadinean, negoziatu egin beharko du honako alde hauei dagozkienetan:.

a) Kenketak eta birregituraketak.

b) Behin-betiko lanpostua duten irakasleen mugikortasuna. Bestalde,

Sailaren asmoa da, aldibaterako irakasleei eta ematen diren mugapenen barruan, ahal den lanposturik erosoenak eskaintzea.

c) Plantilak, barrutika eta Lurraldeka.

d) 55 urtetik gora dituztenen artezko irakaskuntza-orduak, hala nahi izanez gero, gutxitzearen ikerketa egitea, bertan egon beharreko orduak aldatu gabe.

e) Mintegi eta Departamenduetako Buruzagiek sartu beharreko orduak, poliki-poliki birreskuratzeari buruzko ikerketa.

f) Irakaskuntzaren kanpo-laguntzarako zerbitzuen azterketa, barrutika banatu ahal izateko.

g) Gaurregungo sare publikoa euskalduntzea Jaurlaritzaren egitekoa dela orohar kontutan hartuz, gaurregungo eskabideei erantzuteko gai izango den eta matrikula-prebisioei egokituko aaien benetako

Plangintza egingo da, era honetan, Ikastegiak euskalduntzeko planei indar gehiago emango zaiela (BIMALE Planak).

h) Batzorde horrek, irakaslegoaren birgaiketarako behar den kupoari eta aurrekontu-plantilek ratio-etan izango duten eraginari buruzko ikerketa egin heharko du. Akordio honek indarra izan dezan epe-barruan, Irakaskuntza Ertainetako ikasgela bakoitzeko ikasle-kopurua 35ra eta eskolaurrekoetan eta OHO-koetan 30era gerturatzen ahaleginak egingo dira. Era berean, OHO-an, irakaslea-ikasgela artean eman behar den zenbatekoa, hobetu egingo da.

i) Ikastegietan espezialitate berriak sortzeari buruzko ikerketa egitea.

j) Sare publikoaren hizkuntza-plangintzari eta hizkuntza-modeluei eta titulazioei buruzko proposamenak egingo ditu.

k) Poliki-poliki unitateak (Eskolaurreko irakasleak, Frantsesa I.

Ertainetan..) gutxitzen doazeneko ikasle-taldeei irtenbideak eskaintze-ikerketak egingo ditu.

l) Ordezkaketaren gai izan daitezkeenei buruzko datu-txostena aztertu ondoren, gaurregungo sistemaren alternatiba izan daitezkeen edo hori alda dezaketen bideak ikertzea.

m) Pertsona bakarreko OHO-ko organuen eskola-orduak gutxitzeari buruzko ikerketak egitea.

n) Garraioa eta jantokia izan dezaketen Ikastegietan sortzen diren arazoei buruzko ikerketa egitea. ñ) Batzordearen ekintza-eremuarekin lotura duten eta aipatutakoen antzekoak diren ekintza guztiak.

2.2. Plangintzarako Lurralde-Batzordeak egongo dira, Plangintzarako

A.E.-ko Batzorde Teknikoak eman ditzan argibideen eta har ditzan erabakien arta eraman ahal izateko. Batzorde honek, bere egitekoren batzuk delegatu ahal izango ditu Lurralde-Batzordeengan, egiteko horiek lurralde mailan edo eskola barrutiren baten gain eragina izan dezaketenean.

2.3. MUGIKORTASUNA.-

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, ez du kenduko Eskolaurreko eta

Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko Ikastegi Publikoetako lanposturik, horrek behin-betiko lanpostua duen irakasle baten tokialdaketa ekar dezanean eta lehengo lanpostuaren behin-betiko jabe izateari ez diezaionean utzi, Ekordio honek indarra izan dezan epe-barruan. Ondorio hauetarako, ondorengo parrafo hauetan deskribatzen den aldibaterako formula erabiliko da:

Epe horrek dirauen bitartean, eutsi egingo zaie lanpostuei diru-horniketa kenduko baldin bada ere, zerbitzu-ekintzaldia emango zaiola tokialdaketa egin behar duen eta behin-betiko lanpostua duen irakasleari, ikasturte horrek iraun dezan bitartean.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, diru-horniketa kentzen zaien Ikastegi bakoitzeko lanpostuen zerrenda argitaratuko du urtero,

Eskolaurreko eta Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko Ikastegietako irakaslegoan eman daitezen aldaketekin batera.

Irakasleak han behin-betikotasunez lanpostua lortuta dueneko herrian dauden lanpostu utsei emango zaie lehentasuna, zerbitzu-ekitaldia dela eta, irakasle baten tokialdaketa egin behar denean. Horren ordez, gertuen dauden herrietan edo horren eskola-barruri batetan, lanpostu bat izendatuko zaio, aiparutako hurrenkorari jarraituz. Barrutiak, kilometrotan, oso hedadura handikoak izan daitezenean, lehen zuen herritik 30 km,-tako radioa ezartzen da gehienera aldaketarako.

Salbuespenez, mugakide den barruti batetan emango zaio lanpostua toki-aldaketaren gai izan den irakasleari, Plangintzarako Lurralde

Batzordeak emandako txostena aztertu ondoren.

Tokialdaketaren gai izan eta eskegile har baino gehiago daudeneko lanpostu batetaz zerbitzualdi erara jabetzeko lehentasuna, lehentasunari buruz indarrean dauden arauek ezartzen dutena izango da.

Unitatea kendu zaien eta behin-betiko lanpostua duten irakasleek,

Sailak eskaini eta birgaikerarako diren eta, hala gerta dadinean, irakaskunrzan laguntza emateko deialdietan eta sortu herriak diren eta arautu gabe dauden irakaskuntzak emateko egin ditzan deialdietan parte hartu ahal izango dute gehigarrizko puntuez.

Erizpide berak erabiliko dira II.EE.-etan, alorreko berezitasunei egokituko zaizkiela.

3. IDAZPURUA: IRAKASLEGOAREN BIRGAIKUNTZA

Irakaskuntzaren Erreforrna xedetzat duen Hezkuntza-Sistema berri bat ezarri ahal izateko eta irakaskuntza euskaldundu eta eraberritu ahal izateko, irakaslegoaren birgaikuntza eta euskalduntze-programak indartu behar dira.

Administrazioaren eta Sindikatuen arteko partaidetza eta harremanak, arlo honetan, bideratu ahal izateko, Irakaslegoa Hezitze, Birgaitze eta Euskalduntze-Batzorde bat sortuko da akordio hau izenpetu eta 15 eguneko epearen barruan, beste batzurekin batera honako hauek ikertu eta honako proposamen hauek egitea izango dela horren helburua: IGA titulua izan, baina EGA titulua ateratzea lortu ez duten irakasleen egoera arautzezko neurriak; birgaiketa eta euskalduntze ekintzetarako hurrengo parrafoan aipatzen diren eta 1988. eta 19R9. urtetako ekonomia-urteko aurrekontuetan horietarako izenda daitezkeen zenbatekoen banaketa-moduak etab...

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, 1988. urteko ekonomia-urteko aurrekontuetan, 100 milioi pzta. gehiago jarriko ditu irakaslegoa hobetzeko, birgaitzeko eta euskalduntzeko, honako era honetan banatuko dela diru hori: IRALE-rako 40 milioi eta 60 gainontzeko hobekuntza-lanetarako. Diru-atal hori, 200 milioitan gehituko da 1989. urteko aurrekontuetan eta beste 200 miloitan 1990. urteko aurrekontuetan.

3.1. IRALE - EUSKALDUNTZEA.

3.1.1. IRALE-tzako den aurrekontu-kupoari dagokion lanposturik, ez dadila sekula hutsik gelditu.

3.1.2. IRALE-ri dagokion kupoa, hurrengo urteetarako agian gehi daitekeen aurrikustea, akordio honetako 2. puntuan jasotzen diren plangintza eta plantila-printzipioen eremu-barruan.

3.1.3. Dena dela, ikastaro trinkoei dagozkienetan, honako helburu hauek hartuko dira kontutan:

Ikastegi Publikoetan lan egiten ari diren, estabilitate-konpromezua duten eta deialdi bakoitzerako ezar dadin maila, azterketetan gainditu duten irakasle guztiak liberatzea.

Presaz euskaldundu beharrekotzat definitzen diren Ikastegietan, presaz burutu beharreko BIMALE plana gehitzea (50, gaurregun).

Osoan burutu beharreko BIMALE modalitateari hasera ematea eta, hala behar izan dadinean, gehitzea (25 Ikastegi 88/89 ikasturtean zehar, gutxigorabehera).

3.1.4. Hizkuntza-gaikuntzarako maila berriei buruzko azterketa egitea eta horiek ezartzea.

3.2 BESTE BIRGAIKETA BATZUK.

Irakaslegoaren hobekuntza-programak bultzatu eta ugaritu ahal izateko, honako proposamen hauek egiten dira:

a) C.O.P. delako sarea osatzea.

b) MEC delakoarekin partaide eta lankide izatea, Hezitzaileen

Hezitzailearen esperimentazio-planean.

c) Irakaslegoaren Hobekuntzarako ihardunen eskaintza ugaritzea, irakasle gehiagok parte hartu dezan eta honako hauek izango direla helburuak:

- beren ezagutza zientifikoak gaurkotzea. - Didaktika berezietan, Zikloetan edo Mailatan beren buruak gertatzea.

d) Irakaslegoaren Hobekuntzarekin lotura duten hainba; erakunde arlo honetan garatzen ari diren ihardunak indartzea, horiei diruz laguntzea eta horiek koordinatzea.

Apartadu honen barruan, honako ikastaro hauek emango dira:

Inglesaren ezagutza hobetzea.

Gorputz-Heziketari buruzko gaikuntza.

Hezkuntza-Informatika (Informatika, Ikusentzutezkoak).

Hezkuntza Berezia.

Esperientziak enpresetan, L.H.-ko irakasleentzako.

II.EE.-etako Trebakuntza.

e) Trebakuntza-ihardunetarako eta horiek direla eta, laguntza, bidaia poltsa, joanetorrietarako gastu-programak garatzea.

87/88 ikasturtean zehar, 28 irakasle-trebatzaile egon dira honako arlo hauetarako :

Hizkuntza eta Literatura Gizarte Zientziak Esperientzia Zientziak Matemarika

Arte Irakaskuntzak Hastapen Ikastaroa Ertainetarako Ikastaroa

1988/89 ikastaroan emango zaie hasera ekintzei eskualde barruan.

Irailetik hasita, aurrikusita dago, honako arlo hauetan, irakasle gehiago trebatzea:

Haurren Hezkuntza

Frantsesa

Iglesa Oinarrizko

Teknologia Teknika-Profesional mailako Teknologia

Urtarriletik hasita, ikastaroen «bigarren aldiari» emango zaio hasera, 4 ikastarotarako deia egingo dela eta honako arto hauetarako:

Esperientzia Zientziak

Gizarte Zientziak Hizkuntza eta Literatura Matematika

4. IDAZPURUA: 1987.EK0 MAIATZEKO ESTABILITATE-AKORDIOA GEHIAGOTZEA.

4.1. 1981.ean izenpetutako Estabilitate-Akordioari eutsi egiten zaio.

1987.ean izenpetutako Estabilitate-Akordioari eutsi egiten zaio.

4.2. 87.eko maiatzeko Estabilitate-Akordioak egunetako ordezkotza egiten dutenentzako ezartzen duen lehentasunezko eskubidea, amaitutzat joko da.

4.3. Honako ikasturte hauetakoren batetan, hau da, 80/81, 81/82,

82/83, 83/84, 84/85 eta 85/86-koan eta ikasturte osoz, plantilako lanpostu hutseran, aldarteko gisa lan egin zutenei ere aplikatzen zaie 87.eko Akordioa.

Ondorio horietarako, 6 hilabetez edo gehiagoz zerbitzuak egin izana joko da ikasturte osotzat.

Era berean, urtebeteko ordezkatze-kontratua izan duten irakasleak ere hartzen ditu aipatutako aplikapen horrek.

4.4. Plantilako lanpostu hutsetarako aldarteko izateko izendapenak, abuztuaren 31ra arte izango dira OHO-an eta, Irakaskuntza Ertainetan, irailaren 30era arte.

4.5. Sailak indargabetu egiten du 1-88 zirkularra.

4.6. Aldarteko langileak funtzionari izan daitezeneko bideak erraztuko dituzten legezko formulak, Euskal Funtzio Publikoko

Lege-Proiektuaren bidez, planteiatuko dituenaren hitza ematen du

Administrazioak, legezkotasunari buruzko txostenean aldezko kalifikapena aurrez lortu dezanaren baldintzapean; eta, horretarako, egindako zerbitzuen baremua hartuko dela kontutan.

4.7. 2.1-1 puntuan ezartzen diren eta Plangintzarako B.T.-aren ikerketek eman ditzaten ondorioen arabera, espezialitateka, mailaka eta 6 hilabateko kontratuz egingo liratekeen Ordezkaketetarako Boltsa bat sortzearen azterketa egingo da eta, hurrengo ikasturteteetarako, urteko kontratapenak egingo liratekeenaren eskaintzaz. 200 irakasle hartuko lituzke Boltsa horrek.

4.8. Estabilitate-apartaduan lehen aipatutako neurrien ondorio gisa, honako modu honetan zenbatu daiteke estabilitate-kopurua:

- 1987.eko maiatzean izenpetutako Estabilitate-Akordioaren izenpetzaileak: 859 - Akordio horren eremua hedatzea: 90 - Aldartekoak, plantilako lanpostu hutsetan: 325 - Ordezkarien poltsa: 200

Guztirako emaitza: 1474 lanpostu.

5. IDAZPURUA: OHO-KO ALDIBATERAKOAK ETA, II.EE.-AN, LANPOSTUAREN ZAIN DAUDENAK.

5.1. Ahal den neurrian eta Akordio honek indarra duen aldian, plantila organikoak benetakoei gerturatuko dizkionaren hitza ematen du Administrazioak.

Horretarako, destinoaren zain daudenentzako, Katedradunez bete gabe dauden hainbat lanpostu sortuko ditu Agregatuentzako, Plangintzsrako

Batzorde Teknikoaren txostena aztertu ondoren.

5.2. OHO-ko Ikastegietan, - adibidez, Hezkuntza Fisikoa emanez eta

Ikastegiko Kudeatzailetza-lana eginez,egitekoak bete ditzaten lanpostu berriak sortu ahal izateko beharrezko diren arauak landuko dituenaren hitza ematen du

Sailak, irakaslegoa birgaitzeko beharrezko diren ikastaroak bertan sartzen direla.

5.3. Gaurregungo arauak alda daitezen ahaleginduko da Saila, aldibaterako edo destinoaren zain dauden irakasleek, lanpostu-aldaketarako lehiaketetan parte hartu dezaten puntu eta guzti.

5.4. 1988. urtean ikerketa bat egingo duenaren eta Unibertsitatez besteko Euskal Herriko Irakaskuntzako hizkuntza ofizialen erabilera arautzen duen uztailaren 11ko 138/1983 Dekretua aplikatzearen egoerari buruzko proposamena Jaurlaritza-Kontseiluari egingo dionaren hitza ematen du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak. Eta proposamen horrekin batera, aipatutako Dekretua benetan betetzeko beharrezko diren neurriak hartu daitezela edo, bestela, bertan eskatzen direnak alda daitezela proposatuko dio Sailak

Jaurlaritza-Kontseiluari. Ikerketa honek bereziki eta horri dagokion lege-proiektuak, IGA titulua duten irakasle-funtzionariek, euskara eskatzen deneko lanpostuak hartu ahal izatea jasoko dute, eskatzen den titulua jakineko epe baten barruan lortu beharko dutela eta, konpromezu hori ez betetzea gertatuko balitz, ez lukete lortuko hutsik dagoen lanpostuaz behin-betiko jabetzea. Ondorio hauetarako, euskalduntze-programaren barruan, helburu hori betetzeko beharrezko diren baliabideak sartu beharko dira, lanordu-barruan, zati bat behintzat, egin ahal izango dela, Ikastegia behar den bezala gerta dadinaren baldintzapean.

6.IDAZPURUA: ZERBITZUALDIAK.

6.1. Zerbitzualdietarako deialdia egin baino lehen Sindikatuekin egingo da hitz eta hartutako erabakiaren berri eman beharko da.

6.2. Egon daudenei buruzko ikerketa bat egingo da, agian gutxiagotu ahal izateko.

7. IDAZPURUA. ORDAINKETAK.

Langilegoarentzako Kapitulua 4.140 milioi pezetatan gehitzea eskaintzen du Sailak eta ondoren aipatzen diren hileko gehiketa gordinak hartzen dituela horrek 1988. urteko balioaz, lineala izango dela gehigarri berezien banaketa eta guztira banatuko direnak 1.556 milioi pezeta izango direla 1990. urteko Urtarrilaren 1etik hasita.

Irakaslegoari eskaintzen zaizkion hileko gehiketak Funtzionari

Plantila Iraila 89ko Urtarrila 90ko Urtar. Sol. gehik. OHO-ko

Irakasleak. Pzta./hileko 6.808 10.210 18.309 Sol. gehik. Katedrat.

Pzta./hileko 7.956 11.649 19.748 Sol. gehik. Agregat.

Pzta./hileko 7.380 11.073 19.172 Sol. gehik. Tailerreko

Maisuak. Pzta./hileko 7.380 11.073 19.172 Aldartekoen Plantila Iraila

89ko Urtarrila 90ko Urtar. Sol. gehik. OHO-ko

Irakasleak. Pzta./hileko 16.058 28.710 36.809 501. gehik. Katedrat.

Pzta./hileko 20.248 36.232 44.331 Sol. gehik. Agregat.

Pzta./hileko 17.130 30.573 38.672 Sol. gehik. Tailerreko

Maisuak. Pzta./hileko 17.130 30.573 38.672 Soldata-gehiketek, aldarteko eta ordezkatze-lana egiten duten irakasleen arteko berdinketa dakarte diru mailan karrerako funtzionariekiko eta 534 milioi pzta. erabiliko dira horretarako, honako denboraldi hauetan banatuta:

%50a, 1988.eko irailaren 1ean eta %50a, 1989.eko urtarrilaren 1ean.

Eta, aparte, 1989. eta 1990. urteetako soldata-igoketak gehitu behar zaizkio horri, Euskal Autonomia Elkarteko Administrazioko funtzionarienak baino txikiagoak ez direla izango behin ere.

Unibertsitatez besteko eta A.E.-ko Irakasleen soldatak, Estatukoenak baino txikiagoak behin ere izango ez direnaren hitza ematen du Administrazioak.

Era berean, Estatuko gainontzeko irakasleekiko ematen den diferentzialari eutsiko zaio.

Akordio honek indarrean dirauen bitartean, Euskal Funtzio Publikoaren

Eraketarako Lege-Aurreproiektuan jasotzen den Funtzio Publikoaren

Euskal Kontseiluaren barruan edo horretarako ezar dadin eta antzeko organuaren barruan eta horiek izan ditzaketen aginteak aplikatuz, akordio hau izenpetzen duten bi aldeek, irakaslegoaren eta gainontzeko langile publikoen soldata eta lan-baldintzei buruzko gonparaketa-analisia egingo dutenaren hitza ematen dute, sektore guztiek tratamendu berdina izan dezaten.

8. IDAZPURUA: LANAREN BESTE BALDINTZA BATZUK.

Akordio honetan espreski arautzen ez direnetan, Unibertsitatez besteko Euskadiko Autonomia Elkarteko ikastegi publikoetako irakasleek dituzten lan-baldintzez baliatuz jokatu da, Lizentzia eta

Haizugo, Eszedentzia, Zerbitzu Berezi eta Permuta, Prestamu eta

Erantzukizun Zibilari dagozkienetan, eta, 1989. urteko urtarriletik hasita, hobetu ahal izango dela hori.

9. IDAZPURUA: INDARRALDIA.

1990. urteko abenduaren 31ra arte izango du indarra Akordio honek.

EUSKAL HERRIKO AUTONOMIA ELKARTEKO ADMINISTRAZIOAREN IZENEAN:

José Ramón Recalde Díez Jauna, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua.

Jose Ignacio Iglesias Lezama, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia-Garapen

Saileko Administrazio eta Funtzio Publikorako Sailburuordea.

SINDIKATUEN IZENEAN:

FETE-UGT: Javier Atienza.

CC.OO.: José Luis Ruiz.

ELA-STV: Xanti Ugarte.


Análisis documental