2020ko Euskadiko datu irekien lehiaketetako ideia eta aplikazio onenak bozkatzeko epea zabalik
egilea: Pegip 2020,
Abenduaren 14ra arte zabalik egongo da, Open Data Euskadiren webgunean, datu irekien lehiaketetara aurkeztutako ideia eta aplikazio onenen alde bozkatzeko partehartze prozesua.
Eusko Jaurlaritzak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien eta Bilboko, Donostiako eta Gasteizko udalen laguntzarekin antolatzen duen sarien hirugarren edizioa da.
Guztira, 58 proiektu (28 aplikazio eta 30 ideia) aurkeztu dira Open Data sarien hirugarren edizio honetara. Honek esan nahi parte-hartzea nabarmen handitu dela aurreko edizioarekin alderatuta, eta erakusten du datu irekiek gero eta interes handiagoa sortzen dutela, bai eta haietatik abiatuta balioa sortzeko duten potentziala ere.
Aurreko post batean aipatu genuen bezala, hautagaitzak aurkezteko epea azaroaren 19an amaitu zen, eta dagoeneko hasi den bigarren fase honetan 4 aplikazio eta 4 ideia bozkatu ahal izango dira Open Data Euskadiko webgunean:
Boto horiek kontuan hartuko dira, epaimahaiaren balorazioarekin batera, Aplikazio Lehiaketaren eta Ideia lehiaketaren bi proiektu irabazleak aukeratzeko. Guztira 26.000 euroko sariak banatuko dira.
Bozketan parte hartzeaz gain, proiektu bakoitzari buruzko informazioa kontsultatzera animatzen zaituztegu, aplikazio eta ideia oso interesgarri eta erabilgarriak kontsulta daitezkelako, eta are gehiago, datu irekietatik nolako produktuak sor daitezkeen eta berrerabiltzaileen artean horiek sortzeko dagoen talentua ezagutu.