Metodo honek datu multzoak batezbestekoarekiko distantziaren arabera sortzen ditu. Horretarako batezbestekoa eta desbiderapen estandarra kalkulatzen ditu, eta batezbestekotik abiatuta desbiderapen estandarraren proportzio jakin bateko taldeak sortzen ditu. Taldeen neurriak aukeratutako zenbakia zein den kalkulatzen dira: adibidez 1 balioarekin multzoen neurria desbiderapen estandarra da, 2arekin erdia eta 3arekin herena.