Prestazio ekonomikoa

Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa onartutako aurrekontuaren % 80 izango da, eta proiektu bakoitzerako, ezingo du gainditu 20.000 euroko kopurua.

Ordainketa-modua:

1.- Lehenengo ordainketa emandako dirulaguntzaren % 50ekoa onartu ondoren egingo da, dirulaguntzari berariaz uko egin ez bazaio.

2.- Gainerako zenbatekoa 2024an ordainduko da, erakunde onuradunak diruz lagundutako jarduerak eta jardueron kostuak egiaztatzeko agiriak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko Saileko Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzako Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzari aurkeztu eta gero, baita sortutako dokumentazioa entregatu eta gero ere.