Eguneratze data : 2023/11/24

ere


1 lok. (dagokion sintagmaren edo era burutuan dagoen aditzaren ondo-ondoan ezartzen da; agertzen den perpauseko aditza ezabatzen denean, bai, baita, ez edo ezta partikulen laguntza behar du; aditz trinkoaren aurretik gertatuz gero, delako aditzak ba- edo ez partikulak hartzen ditu) (baiezko testuinguruetan) también; (ezezko testuinguruetan) tampoco

gu ere Gasteizen bizi gara: nosotros también vivimos en Vitoria
Bilbora zoaz— ni ere banoa: ¿vas a Bilbao— yo también voy
Bilbora zoaz— ni ere bai: ¿vas a Bilbao— yo también
Eli ez da etorri, ezta Miren ere (eta Miren ere ez): Eli no ha venido, y Miren tampoco
eta ez bakarrik entzun, irakurri ere egin dugu: no solo lo hemos oído, también lo hemos leído
Joxean ere badator afaltzera: Joxean también viene a cenar

2 lok. (baiezko testuinguruetan) también, aun, incluso, hasta; (ezezko testuinguruetan) ni, ni siquiera

lo zegoen laguna ere esnatu zuten: despertaron hasta al amigo que estaba dormido
jo ere egin zuten: incluso le golpearon
izenik ere ez zidaten galdetu: no me preguntaron ni el nombre
harrikoa egiten ere ez dakizu—: ¿ni siquiera sabes fregar—

3 partik. tras ezer, inor, inon, enfatiza el valor de este

ez nuen inor ere ikusi: no vi absolutamente a nadie
inon ere ez duzu hain merke aurkituko: en ningún lugar lo encontrarás tan barato
ezer ere behar baduzu, deitu: si necesitas algo (sea lo que sea), llámame

4 partik. tras diversas formas verbales subordinadas (ba-, -ta/ik, -(e)la, -(e)larik, -agatik), forma oraciones concesivas

garestia bada ere, erosi egingo dut: aunque es caro lo compraré
mila aldiz esanda ere, ez dizu jaramonik egingo: aunque se lo digas mil veces, no te hará caso
zaila izanagatik ere, ez duzu etsi behar: por difícil que sea, no has de ceder

5 partik. (perpausean jokaturik dagoen aditz beraren era burutuaren ondoren, ekintza indartzen du) precisamente, en realidad

bera izan zen, izan ere, kementsuen ibili zena: ella fue, precisamente, la que actuó con más fuerza
eman ere, nik eman nion bide horretarako: en realidad, yo fui quien le dio ocasión para ello
horretara etorri gara, etorri ere: a eso hemos venido en realidad
jakin ere ez zekien gutxi: no sabía poco, precisamente

6 partik. (zer, nor, non galdetzaileen ondoren; aditzari bait- edo -(e)n erantsi behar zaio) quienquiera que, lo que quiera que, cualquier cosa que

non ere baita, aurkitu egingo dugu: dondequiera que esté, le encontraremos


Lokuzioak