6 hilabete
Baietsiak
Eskabideak aurkezteko epea: 2019ko irailaren 30eko 00:00tan hasiko da eta 2024ko ekainaren 30ko 24:00etan bukatuko da, edo kasuan kasu, aurrekontua osoa agortzen denean.
Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.
Oharrak:
Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
Zer organori jartzen zaio?
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Aukeratu daitezkeen jarduketak.
1. jarduketa: Teknologia hobetzea ekipo eta prozesu industrialetan:
Jarduketa horren bidez ordezkapen inbertsioak sustatu nahi dira, ekipoak, instalazioak eta sistema osagarri energia-kontsumitzaileak efizientzia energetiko handiko teknologiak edota Eskuragarri dagoen Teknologiarik Onena baliatzen dituzten beste batzuekin ordezteko inbertsioak, hain zuzen ere; horren guztiaren helburua da CNAE-2009 sailkapeneko 4. Oinarriaren 1. puntuan bildutako jarduera multzoetako instalazio industrialen azken energia-kontsumoa eta karbono dioxidoaren emisioak murriztea.
Efizientzia energetikorako betekizunak: dagokien indarreko legeria bete behar dute jarduketek, efizientzia energetikorako neurriak kalkulatzeko eta garatzeko. Araudi edo legeria aplikagarririk ez badago, aurrezte eta efizientzia energetikorako Teknologia Erabilgarri Onena (TEO) baliatuko da. Gehieneko ratio ekonomiko-energetikoa 14.379 euro (aukeratu daitekeen inbertsioa)/tep (urtebeteko azken energia-aurreztea) izango da. 2012ko urriaren 25eko 2012/27/EB Zuzentarauaren V. eranskinean adierazitako kalkulu-metodologiari jarraikiz kalkulatuko da programa honen aplikazio bidez lorturiko energia-aurreztearen neurketa.
2. jarduketa: Energia-kontsumitzaile handiak ez diren enpresetan kudeaketa energetikoa gauzatzeko sistema ziurtatuak ezartzea:
Jarduketa honen bitartez kudeaketa energetikorako sistemak ezartzeko inbertsioak sustatu nahi dira, hau lortze aldera: CNAE-2009 sailkapeneko 4. oinarriaren 1. Puntuan bildutako jarduera multzoetako instalazio industrialen azken energia-kontsumoa eta karbono dioxidoaren emisioak murriztea, baldin eta instalazio industrial horiek ez badira hartzen enpresa energia-kontsumitzaile handitzat, Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko otsailaren 21eko 4/2019 Legearen III. tituluari jarraikiz. Kudeaketa energetikorako sistema bat ezarri eta efizientzia energetikoa hobetzeko prozesuak beharrezkoak diren jarduketak bildu behar ditu, dela energia-kontsumoaren aldagaiak neurtzeko, dela analisi, erregulazio eta kontrolerako sistema informatikoen prozesurako eta ezarpenerako parametroak erregulatzeko eta kontrolatzeko elementuak instalatzeko, dela instalazioaren funtzionamendu ezin hobea lortzeko, azken energia-kontsumoak eta kostuak murrizteko, emisioak txikiagotzeko eta informazio bizkor eta zehatza emateko, jarduketa horiek guztiek instalazioaren kudeaketa energetikorako ezinbestekoak izanik.
Efizientzia energetikorako betekizunak: Kudeaketa energetikorako ezarriko diren sistemek efizientzia energetikoan bete behar dituzten baldintzak hauek dira:
Aukeratu daitezkeen inbertsioak eta kostuak:
Aukeratu daitekeen inbertsiotzat hartuko da aurrezte eta efizientzia energetikoarekin zuzenean loturikoa edo, beste modu batean esanda, guztizko inbertsioaren barnean teknologia efizientea ezartzera bideratuta dagoena. Inbertsio hori banakaturiko aurrekontu baten bidez justifikatu beharko da (egin beharreko hornikuntzen eskaintzak, instalatu beharreko ekipoen erabateko deskribapenarekin).
Inbertsio erreferentetzat hartuko da proiektu erreferentearen kostua (ekoizpen-maila bereko proiektua, baina ingurumen-hobekuntzarik eta energia-aurrezterik gabe) edo, beste modu batean esanda, teknologia ez-efizientean edo indarreko legeriak eskatutako gutxieneko efizientzia duen teknologian egindako inbertsioa, behar bezala justifikatua.
Inbertsio bakoitzerako diruz lagun daitekeen gutxieneko zenbatekoa 3.000 euro izango da, bai 1. tipologiakoentzat, bai 2. tipologiakoentzat.
Aukeratu daitekeen kostutzat hartuko dira programa honetan helburu energetikoak lortzeko ezinbestean egin behar diren gastuak; honako kontzeptu hauek barne hartu ahalko dituzte, besteak beste:
Hauek ezingo dira aukeratu:
Diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoak Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legean –horren bidez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauen transposizioa egiten da Espainiako ordenamendu juridikora– kontratu txikirako ezarritako zenbatekoak gainditzen dituenean, gutxienez hiru eskaintza –zenbait hornitzailerenak– eskatu beharko ditu onuradunak, obrarako konpromisoa kontratatu aurretik, zerbitzua eman aurretik edo ondasuna entregatu aurretik, non eta, haien ezaugarri bereziak direla-eta, merkatuan ez den aski erakunde haiek egin, eman edo entregatzeko, edo non eta dirulaguntzaren aurretik ez den egin gastua. Eraginkortasun- eta ekonomia-irizpideen arabera hautatuko da eskaintzen artean, eta berariaz justifikatu beharko da hautu hori, memoria batean, proposamen ekonomiko merkeena ez denean. Eskaintza horiek justifikazioarekin batera aurkeztu beharko dira, edo, bestela, dirulaguntzaren eskabidearekin batera.
Enpresa eskatzailearen eskakizunak:
Aukeratu daitekeen jarduketaren eskakizunak:
Eskaera egin aurretik:
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Datuak eta dokumentuak gehituz eskabidea beteko da aipatutako tramitazio elektronikoaren aplikazioan.
Eskabidearekin batera, honako dokumentazio hauek aurkeztu beharko dira:
Oharra: Jarduketak GAUZATU AURRETIK hasierako instalazioen argazki-erreportajea ere egin behar da, ordezkatu beharreko instalazio eta/edo ekipo garrantzitsuenak identifikatuta, baita horien ezaugarrien plakak ere. Hori, 16.oinarrian 1.puntuko g) letrakoa betzetzeko gastua justifikatzearen tramitean.
Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzak modu automatikoan egiaztatuko ditu NANa, IFK, eta zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean edukitzearen ziurtagiriak. Hala ere, eskatzaileak berariaz uka dezake laguntza-eskabidean inplizituki dagoen baimen hori, eta, hala egiten badu, ziurtagiria edo eskatzen zaion agiria aurkeztu beharko du.
Enpresa txiki eta ertainek (ETE) izaera hori egiaztatu beharko dute, agiri hauek aurkeztuta:
Ebazpenaren ondoren, eta jarduketak gauzatu ondoren, dirulaguntza jaso duen inbertsio- edo gastu-proiektuaren gauzatzea eta onuradun izateko eskatutakobetekizun eta baldintzak betetzen direla justifikatzeko, dokumentu hauek aurkeztu beharko zaizkio EEEari aplikazio informatikoan:
Foru-ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak egunean dauden, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzak egiaztatuko du, automatikoki eta ofizioz. Hala ere, eskatzaileak berariaz uka dezake laguntza-eskabidean inplizituki dagoen baimen hori, eta, hala egiten badu, ziurtagiria edo eskatzen zaion agiria aurkeztu beharko du, betiere urriaren 1eko 39/2015 Legearen 2. paragrafoaren 28. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Behar izanez gero, agiri gehiago ere eskatu ahal izango da. Eskabide hori arrazoitu egin beharko da.
Laguntzen kudeaketa eta ordainketa egokia bermatzeko helburuarekin, hiru hilabetekoa izango da egindako gastuaren justifikazio-agiriak entregatzeko gehieneko epea, jarduketak gauzatzeko ezarritako epea bukatzen denetik hasita, edo, dagokion kasuan, luzapenetik hasita.