Proba funtzionalak eta karga-probak
Xehetasunak
- Taldea: Aplikazioen garapena
- Arloa: Garatzeko laguntza-tresnak
Software-sistemen funtzioak balidatzeko eta onartutako karga-mugak detektatzeko tresnak.
- Proba funtzional bat aurretiaz softwarerako diseinatutako funtzionaltasunen exekuzio, berrikuspen eta atzeraelikaduran oinarritutako proba bat da. Proba funtzionalak egiteko, proba-ereduak diseinatzen dira. Eredu horien helburua da pakete informatikoak dauzkan aukeretako bakoitza ebaluatzea. Beste modu batean esanda proba espezifikoak, zehatzak eta exhaustiboak dira, softwareak zer egin behar duen eta, batez ere, zer zehaztu den eta horixe egiten duela probatzeko eta balidatzeko.
- Karga-probak honela egiten dira: guneak, funtzionatzen ari dela, izango duenaren antzeko lan-karga bat eta lan-karga handiago bat simulatzen da. Horrela detektatzen da ea instalatuta dagoen softwareak (programak eta aplikazioak) aldi bereko erabiltzaile askoren eskakizunak betetzen dituen eta ea hardwarea (zerbitzaria eta sareen ekipamendu konputazionala, eta hori guztia Internetera konektatzen duen lotura) espero den bisita-kopuruari eusteko gai den.
Ez da aplikatzen
Ez da aplikatzen
Produktua | Bertsio zaharkituta | Bertsio eguneratua | Fabrikatzailea | Aukera librea |
LoadRunner | 12.5 | Hewlett-Packard | Apache Jmeter v2.3.2 | |
BadBoy | 2.1.3,2.2 | 2.2.5 | BadBoy Software | Apache Jmeter v2.3.2 |
Jmeter | 2.10,2.12 | 3.1 | Apache Software | |
Selenium | Webdriver | 3.3.1 | Komunitateak mantentzen duen software librea | Apache Jmeter v2.3.2 |
- Garapenerako gidalerroak Metodologiak (eta Arau teknikoa) - Aplikazioen garapena
- Proba-planen kudeaketa Metodologiak (eta Arau teknikoa) - Aplikazioen garapena - Garatzeko laguntza-tresnak
- 1go Bertsioa: 2017-07-03 (azken bertsioa)