Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

«Batch» prozesuen kudeatzailea

Xehetasunak

Sistema horrek negozio baten logikako prozesu jakin batzuk exekutatzen ditu, edo atzeko planora eramaten ditu zerbitzari dedikatuetan. Prozesu horiei «batch» prozesu edo lotekako prozesu deitzen zaie; funtsean ataza hauek egiten dituzte: zerrendak eta fitxategiak sortu, datuen karga eta manipulazio masibok egin…

Prozesuen kudeaketa eta monitorizazioa modu kontrolatuan egiten da, ustiapen bidez. K31 eta O75 aplikazioek ematen diote euskarria.

«Batch» prozesuen kudeatzailea, arkitekturaren ikuspuntutik, hainbat atalek osatzen dute; honako hauek dira atal horiek:

  • WEB eta Bezero/Zerbitzari erabiltzaile-interfazea, exekutatutako prozesuen eta sortutako zerrenden eskariak eskuratzeko
  • Emaitzak eskatzeko eta berreskuratzeko Interfaze Programatikoa (API)
  • Atazak abiarazten edo exekutatzen dituzten prozesuak, zerbitzari dedikatuetan
  • Fitxategi-transferentziako zerbitzua

Ez da aplikatzen

  • 1go Bertsioa: 2017-07-03 (azken bertsioa)