Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Fitxategiak (PIF)

Xehetasunak

Plataformaren helburua

PLATEA Fitxategien Integrazioaren azpiegituraren helburua da aplikazioen artean artxiboak trukatzeko plataforma bat hornitzea, plataforma horizontala, eskalagarria eta auditagarria (trazagarria).

Trukerako plataforma horrek abantaila garrantzitsuak dakartza fitxategi-sistema tradizional batekin alderatuta. Abantaila horien artean nabarmentzekoa da sare-testuinguruen gardentasuna, Eusko Jaurlaritzaren sailetako aplikazioetarako, bai maila horizontalean (Internet- Intranet - Estranet) bai maila bertikalean (Frontend - Backend).

Hurrengo puntuetan ikusiko denez, plataforma hori ez da azken erabiltzaileek erabiltzeko prest entregatzen den soluzioa, baizik eta osagai teknikoen multzo bat, aplikazioek euren garapenetan erabil dezaketena.

Ikuspegi funtzionala

Soluzio horren oinarria fitxategien trukerako gune horizontala da, eta gune horren gainean eragiketa sinpleak egin ahal dira («put», «get», «move», «copy», «list», «delete») plataformak eskura jartzen dituen kanal tekniko batzuen bitartez (API Java, komandoen shell-a, Web Service…)

Soluzioaren segurtasun-eskema XLNets-en, Eusko Jaurlaritzaren segurtasuneko soluzioan oinarritzen da. Fitxategien trukerako gunean eragiketak egiterakoan beharrezkoa da dei-egilea identifikatzea. Dei-egilea bi modutan identifikatu ahal da, dei-egilearen jatorriaren arabera:

  • Eusko Jaurlaritzaren sailetako aplikazioak XLNets-en aplikazioaren eta/edo erabiltzailearen token baten bitartez identifikatzen dira, segurtasun-sistema horrekin integratuta baitaude
  • Hirugarrenak (udalak, aldundiak, ministerioak, enpresak) erabiltzailea/pasahitza erabiliz identifikatzen dira. Informazio horrekin segurtasunaren eraldaketa egiten da XLNets-en tokenera, eta hala fitxategien plataformarentzat dei-egilearen jatorria gardena da

Jarraian proiektuak estaltzen dituen egoerak zehazten dira.

Egoera Azalpena
Esparruanitza Osagai batzuk daude, barnean nahiz Eusko Jaurlaritzan ostatua hartzen duten aplikazioen artean nahiz kanpoan sektorialetan dauden aplikazioek (adib. Osakidetza) eta/edo interneten daudenek (adib. Iberdrola) erabiltzen dituztenak
Kanalanitza Eskainitako osagaiak batch prozesuetatik nahiz web aplikazioetatik erabili ahal dira
Trazabilitatea Fitxategien gune batzuen eta besteen gainean egindako eragiketa guztiak ikuskatuta geratzen dira, eta web interfaze baten bitartez kontsultatu ahal dira

Dokumentu hau idazterakoan «dropbox» erako zerbitzu bat taxutzeko lana egiten ari da. Zerbitzu horrek aukera ematen du Fitxategien Kontsignaren eginkizuna eskura izateko, gaur egungo fitxategien soluzioaren luzapen gisa. Zerbitzu horrek Eusko Jaurlaritzako erabiltzaileen eskura jarriko du fitxategien gune bat, eta bertara Webetik nahiz gailu mugikor batetik (Android eta Apple) sartzea egongo da.

Ikuspegi teknikoa

Fitxategien plataforma hainbat motatako osagai tekniko batzuek osatzen dute.

Osagaia Azalpena
Java APIa Java aplikazioetarako APIa, bai J2EE 1.3 estandarrean (Weblogic 8.1) bai J2EE 1.5 estandarrean (Weblogic 11)
Web Servicea Aplikazioetatik edozein teknologiatan (adibidez .Net edo Ruby on Rails) erabili ahal diren Web Serviceak
Batch komandoak Programaziorik egin behar izan gabe integrazioa eskatzen duten batch prozesuen kasurako komandoen bilduma
Web bezeroa Fitxategiak modu asinkronoan igotzeko bidea ematen duen bezero-osagaia (flash + javascript). Eginkizunen aldetik, osagai hori eta Gmailek fitxategiak eransteko erabiltzen duena izenkideak dira. Hau da, fitxategia igotzen ari den bitartean eragiketak egiten jarraitzeko bidea ematen du (adibidez formulario bat betetzea), eta gainera eragiketaren bilakaera ikusteko aukera dago

Barnealdeko alderdiari dagokionez, proiektua software askeko Hadoop produktuaren erabileran oinarritzen da. Software horrek bidea ematen du fitxategi-sistema banatu bakarra sortzeko (HDFS, HaDoop File System), zerbitzarien multzo batek eskainitako diskoen elkarketatik abiatuta.

Prozedura

Plataformaren erabilera errazteko, garapeneko araudi bat dago. Araudi horretan honako hau aurki daiteke:

  • Soluzioaren ikuspegi funtzional laburra
  • Osagaien erabilerari berari buruzko gida
  • Kodearen adibideak, osagaien integrazioa erraza eta azkarra izan dadin  

Ez da aplikatzen

  • Dokumentuak (PID)  Zerbitzuak (Teknologikoak) - e-Administrazioko Plataforma Teknologikoa - PLATEA Integrazioa (ERPI Integrazioko Plataforma)
  • 1go Bertsioa: 2017-07-03 (azken bertsioa)