Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

NAS eta SAN

Xehetasunak

Sarean konektatutako biltegiratzea, Network Attached Storage (NAS) ordenagailu baten (zerbitzaria) biltegiratze-ahalmena sare baten bitartez (normalean TCP/IP) eta CIFS, NFS, FTP edo TFTP protokoloekin sarbidea emateko optimizatutako sistema eragile bat erabiliz ordenagailu pertsonalekin edo bezero-zerbitzariekin konpartitzeko erabiltzen den biltegiratze-teknologia bati ematen zaion izena da.

SAN bat konpainia baten komunikazio-sareetara konektatuta dagoen biltegiratze-sarea da. Sareko interfaze tradizionalak edukitzeaz gain, SANerako sarbidea duten ekipamenduek SANarekin konektatzen den sareko interfaze espezifikoa daukate.

SANaren errendimenduak erlazio zuzena dauka erabiltzen den sare motarekin. Zuntzezko kanala duen sare baten kasuan, banda-zabalera gutxi gorabehera segundoko 100 megabytekoa da, eta sarbide-konexioen kopurua handituz zabaldu ahal da.

SAN baten ahalmena ia-ia modu mugagabean zabaldu ahal da, eta ehunka terabytera hel daiteke, baita milaka terabytera ere.

Erlazionatutako teknologiak:

Network Appliance NAS compatible, SAN compatible

Ez da aplikatzen

  • 1go Bertsioa: 2017-07-03 (azken bertsioa)