VPN. Arkitektura eta konektatzeko moduak
Xehetasunak
- Taldea: Sartzeko eta Banatzeko zerbitzuak
- Arloa: Sarbide-zerbitzuak
VPN – Arkitektura eta konektatzeko moduak
Arkitektura
Internetera sartzeko perimetro-eremuan lau VPN kontzentratzaile dauzkagu, horietako bi Lakuan eta beste bi EJIEn; modelo diferenteak dira:
- Cisco VPN 3000 Concentrator [int_vpn3000] LAKUA - IPSec konexioak
- Cisco VPN 3000 Concentrator [int_vpn3000] EJIE - IPSec konexioak
- Cisco ASA5520EJ - VPN-SSL EJIE - IPSec eta SSL konexioak
- Cisco ASA5520LK - VPN-SSL EJIE - IPSec eta SSL konexioak
Suebakia ere dago, bai Internetera sartzeko, bai haietatik Sare Korporatibora edo Datacenterrera sartzeko.
Konektatzeko moduak
Zein kontzentratzaile-modelora konektatzen diren, konektatzeko modua bat edo bestea izango da:
- Cisco VPN 3000: Cisco VPN Client VPN bezeroa behar dute
- Cisco ASA5520: Ciscorean Anyconnectbezeroarekin konektatzen dira. Kasu jaki batzuetan web nabigatzaile baten bitartez konektatu ahal dira.
Autentifikazioa
Konektatzen diren erabiltzaileen autentifikazioa hiru AAA (Authentication, Authorization and Accounting) zerbitzaritan egiten da.
- EJACS01LK
- EJACS02
- EJACS03
Zerbitzari horiek Radius autentifikazioa erabiltzen dute, eta LDAP zerbitzarietara konektatzen dira, konektatu nahi duen erabiltzaileak kredentzial zuzenak erabiltzen dituela eta gainera bere taldearen profila dagokion «profil fitxategia»rekin bat datorrela egiaztatzeko.
Profil-fitxategiak
Norbaitek VPN sarbidea eskatzen duenean, sarbide horrek LDAP talde jakin baterako izan behar du. Talde horrek zehazten du zein baimen lor dezakeen erabiltzaile horrek.
Hala, adibidez, enpresa garatzaileentzako profilak daude, profil korporatiboak eta abar.
Profil-fitxategien formatua era batekoa edo bestekoa izango da, VPN kontzentratzailearen modeloaren arabera:
- Cisco VPN 3000: «.pcf» formatua duten fitxategiak
- Cisco ASA5520EJ: «.xml» formatua duten fitxategiak
LDAP taldeak
Esan dugunez, erabiltzaile-talde diferenteak daude, eta horien araberakoak izango dira erabiltzailearen sarbideak.
Honako hauek dira talderik garrantzitsuenak:
COM-GD-0006 | EJren VPN Sarbide Zerbitzua |
COM-GD-0010 | EJIren VPN Sarbide Zerbitzua |
COM-GD-0014 | Edukien kudeatzailearen Sarbide Zerbitzua |
COM-GD-0020 | Garapenerako Lankidetzen Kanpoko profiletarako VPN Sarbide Zerbitzua |
COM-GD-0023 | Izenperen VPN Sarbide Zerbitzua |
COM-GD-0024 | EUSTATen VPN Sarbide Zerbitzua |
COM-GD-0029 | URAren VPN Sarbide Zerbitzua |
COM-GD-0034 | Itzarriren VPN Sarbide Zerbitzua |
COM-GD-0036 | EJIE SASUren VPN Sarbide Zerbitzua |
COM-GD-0037 | Gamarrako Agiritegiaren VPN Sarbide Zerbitzua |
COM-GD-0041 | EIZU - Garapena – Probak VPN Sarbide Zerbitzua |
COM-GD-0042 | G67 K14ren VPN Sarbide Zerbitzua |
COM-GD-0043 | Izenperen 24x7 Euskarriaren VPN Sarbide Zerbitzua |
COM-GD-0045 | LANBIDE Garapenaren VPN Sarbide Zerbitzua |
COM-GD-0046 | LANBIDEren produkzio-ingurunerako VPN Sarbide Zerbitzua |
COM-GD-0050 | Garapen Ekonomikorako (CADEM) VPN Sarbide Zerbitzua |
COM-GD-0051 | Birtualizaziorako VPN Sarbide Zerbitzua |
COM-GD-0052 | EUSTATen sistemen euskarrirako VPN Sarbide Zerbitzua |
COM-GD-0053 | eFactura aplikazioaren produkzioko euskarrirako VPN Sarbide Zerbitzua |
COM-GD-0056 | Lehendakaritza G.B.Networken VPN Sarbide Zerbitzua |
COM-GD-0057 | Irekia Sarbiderako VPN Sarbide Zerbitzua |
COM-GE-0010 | EJIEren 24 x 7 euskarrirako VPN Sarbide Zerbitzua |
COM-GE-0011 | EJIE Teleco 24 x 7ren VPN Sarbide Zerbitzua |
Ez da aplikatzen
ISO/IEC 27033-5:2013 - Securing communications across networks using Virtual Private Networks (VPNs) - (https://www.iso.org/standard/51584.html)
Produktua | Bertsio zaharkituta | Bertsio eguneratua | Fabrikatzailea | Aukera librea |
Cisco VPN 3000 Concentrator | Cisco Systems | |||
Cisco ASA5520 | Cisco Systems |
- Garraio-protokoloak eta -teknologiak Zerbitzuak (Teknologikoak) - Sartzeko eta Banatzeko zerbitzuak - Sarbide-segurtasuneko zerbitzuak-Garraio-zerbitzuak
- VPN / «Tunneling» protokoloak Zerbitzuak (Teknologikoak) - Azpiegitura-zerbitzuak - Sareko zerbitzuak
- VPN enkriptazioa Zerbitzuak (Teknologikoak) - Sartzeko eta Banatzeko zerbitzuak - Sarbide-segurtasuneko zerbitzuak-Sareko gailuak
- 1go Bertsioa: 2017-07-03 (azken bertsioa)