Sormen-industrien enpresa-konfiantza adierazleak. 2. buletina
Sormen-industrien sektoreko enpresa-konfiantza adierazleei buruz egindako bigarren estatistika honek enpresa horien 2021eko emaitzak eta 2022rako aurreikuspenak aurkezten ditu, EAEko sormen-industriek negozioaren egungo egoeraz eta epe laburrerako aurreikuspenez dituzten pertzepzioak ezagutzeko asmoz.
Enpresa Konfiantza Adierazlea (EKA) eta Enpresa Konfiantza Adierazle Harmonizatua (EKAA)
- EAEko sormen-industrien 2021eko EKA 9 puntukoa da. Aurreko ediziotik goranzko bilakaera izan du adierazleak eta balio positiboetan kokatu da (aurreko edizioko EKA -24 puntukoa zen).
- EKAAren balioa 119 puntukoa izan da 2021ean.
Enpresa jardueran eragiten duten faktoreak
Hizkuntzaren industriak | Bideojokoak | Diseinua | Publizitatea | Moda | Arkitektura | Guztira | |
Eskariaren jaitsiera (%) | 30,8 | 12,5 | 31,8 | 27,1 | 25,0 | 31,3 | 28,0 |
Ekoizpen gastuak (%) | 23,1 | 25,0 | 18,2 | 22,9 | 8,3 | 18,8 | 20,5 |
Gastu fiskalak (%) | 0,0 | 0,0 | 18,2 | 10,4 | 8,3 | 12,5 | 9,1 |
Finantziazio/tesoreria arazoak (%) | 11,5 | 25,0 | 4,5 | 6,3 | 16,7 | 0,0 | 8,3 |
Bestelakoak (%) | 19,2 | 0,0 | 4,5 | 10,4 | 8,3 | 18,8 | 11,4 |
2021 urtearen inguruko balorazioa
Aurreko edizioan ez bezala, 2021eko emaitza ekonomikoa baikorra izan dela adierazi duten enpresak (% 32) gehiago izan dira emaitza ezkorra izan dela adierazi dutenak baino (% 27), ondorioz egoeraren balantzeari dagokion saldoa, hau da, erantzun baikorren eta ezkorren portzentajeen arteko aldea, positiboa da: 5 puntukoa. Aipatzekoa da, hala ere, enpresen gehiengoaren balorazioa 2021 urteari dagokionean normala izan dela: enpresen % 41ek 2021aren balorazioa normala dela adierazi du.
2022 urterako aurreikuspenak
2022. urterako aurreikuspen saldoa ere positiboa da: 2022rako espektatiba baikorrak dituzten enpresak (% 33) espektatiba ezkorrak dituztenei gailentzen zaizkie (% 20). Zehazki, erantzun baikorren eta ezkorren arteko saldo hori 14 puntukoa da. Enpresen gehiengoak, hala ere, aurreikuspen normalak ditu 2022rako (% 41).
Giza baliabideak
Sormen-Industrietako establezimenduetan guztira 875 lanpostu daude, eta 10etik 6 emakumezkoak dira (% 60). Ardura postuak dituzten langileak 275 dira, eta postu horietan emakumeen presentzia % 50era jaisten da.
Egungo testuinguru ekonomikoaren eragina
Testuinguru ekonomikoari lotutako aldagaiez galdetuta, arteetako eta kultura-industrietako enpresen ustez datozen hilabeteetan enpresaren jardueran eragina izango duten aldagaiak hauek dira:
- Aldeko eragina: Next Generation funtsak (% 31k aldeko edo oso aldeko eragina izango dutela adierazi du), gastu publikoaren maila edo kontratazio publikoa (% 20k aldeko edo oso aldeko eragina izango dutela adierazi du) eta giza baliabideen prestakuntza eta gaikuntza izan dira (% 14k aldeko eragina izango duela adierazi du)
- Kontrako eragina: inflazioa edo prezioen bilakaera orokorra (enpresen % 97k aldagai horren eragina kontrakoa edo oso kontrakoa izango dela uste du), energiaren eta lehengaien kostuak (% 92k), eskariaren portaera edo familien gastu-maila (% 67k), berankortasuna eta atzerapenak fakturak kobratzerakoan (% 62k) eta finantzaketa-kostuak edo kredituak eskuratzea (% 55ek).
- Eraginik ez: erregulazio berriek eta lan-erreformak, eta fiskalitateak aldaketarik ez dutela eragingo uste du enpresen gehiengoak (% 60k eta % 51k, hurrenez hurren).