Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Euskal Autonomia Erkidegoko Museo eta Bildumak. 2020ko estatistika-txostena

Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren baitan dagoen Museoen Zentroak, bi urtez behin, Euskadiko Museo eta Bildumen estatistika-ikerketa egiten du. Txostenaren xede nagusiak dira: datuak eguneratzea, herritarrei Euskadiko museoen sektoreari buruzko alderdi nagusiak aurkeztea, eta kultur erakunde eta kudeatzaile publikoei zein pribatuei beharrezko informazioa eskaintzea.

Dokumentu honetan 2020ko emaitza nagusiak agertzen dira, eta EMSIMEn, Euskadiko museoen kudeaketarako sistema informatikoan, dauden hiru lurralde historikoetako 63 museo eta bildumak hartu dute parte.

Emaitza horiek honako dimentsio hauei buruzko datuak ekartzen dituzte:

  • Museo-sarearen ezaugarri orokorrak
  • Azpiegituren ezaugarriak
  • Eskaintzen dituzten zerbitzuak eta erabilgarri dagoen ekipamendua
  • Sarbidea
  • Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea
  • Museo-erakundeetako langileei buruzko datuak
  • Datu ekonomikoak
  • Museo-funtsen informazioa

Azterketa honek Euskadiko museo-sektorearen gaur egungo egoeraren irudi orokorra ematen du, eta aukera ematen du museo-azpiegituren ezaugarriak ezagutzeko, eta baita horien irakurketa egiteko ere.