Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Ikusiker (2023-2024): Informazioa eta telebista

Txosten honetan aurkitu daitezke 2024ko apirilaren 15etik 21era bitartean, UPV/EHU eta UPNA/NUPeko ikasleen artean informazioa eta telebistaren inguruan egindako ikerketaren emaitzak.

2023-2024ko ikasturtean, IKUSIKERren Unibertsitateko panelean bat egiten dute Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko (UPNA/NUP) bi mila eta zortziehun ikasle pasatxok. Laginean lurralde, jakintza-arlo, fakultate eta ikasketa-maila desberdinetako gazteak daude.

Txosten honetan aurkitu daitezke 2024ko apirilaren 15etik 21era bitartean informazioari eta telebistari buruz egindako inkestaren emaitzak. Guztira 1.758 ikasleen erantzun baliagarri jaso dira. Dokumentuaren hasieran, UPV/EHUko eta UPNA/NUPeko ikasleen informazio-kontsumoen neurketa egiten da, eta, ondoren, gazteek telebista ikusteko duten ohituretan sakontzen da.

Gazteek ikus-entzunezkoak kontsumitzeko eta Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT) erabiltzeko ohiturak, moduak eta joerak aztertzen ditu IKUSIKER Ikusentzunezkoen Behategiak. 2018/2019 ikasturtean sortu zen eta gaur egun NOR Ikerketa Taldeaz gain EITBk, Tabakalerak eta Kulturaren Euskal Behatokiak osatzen dute IKUSIKER Behategiak. Ikusiker ikerketari buruzko informazio gehiago www.ikusiker.eus webgunean aurkitu daiteke.