Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Euskarazko literatura eta letren sorkuntzako emakumeen eta gizonen egoera

Ikerketa honek, beste kultura esparru batzuetan burututako lanetan bezala (zinema, musika…), euskal literaturan emakumezkoaren ikusgarritasuna eta promozioa planteatzeko industriaren ikuspegia eta sortzaileen ikuspegia ahalbidetu ditu.

Atala

2018ko abenduaren hasieran Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko Zuzendaritzaren eskaerak eman dio bidea ikerketa honi. Beste kultura esparru batzuetan burututako lanetan bezala (zinema, musika…), euskal literaturan emakumezkoaren ikusgarritasuna eta promozioa planteatzeko industriaren ikuspegia eta sortzaileen ikuspegia ahalbidetu ditu.

Sortzailearen ikuspegitik, emakumezkoek idatzitakoaren sustapenari heltzeko orduan ere, emakumezkoen presentziari eta absentziari begiratzeko moduari erreparatuko zaio. Izan ere, emakumezkoon ikusgarritasuna bera ere lotua egoten da aurreiritzi kultural, sozial eta politikoetara. Horren harira, lanaren lehen zati bat indarrean egon daitezkeen hainbat aurreiritziz aritzeko erabili da, horretarako, euskal emakume idazlearen definizioa osatzeko erabiltzen diren hiru kontzeptuei erreparatuz (euskal, emakume, idazle).

Lehen galdera bat da euskal emakumezko idazlerik ez ote den existitu Bizenta Mogelek bere lehen liburua argitaratu aurretik. Eta existitu direla arrazoitu ondoren, zergatik ez ote diren antzemanak izan oraintsu arte. Bigarrena da euskal emakumezko idazleek argitaratu arren, zergatik ez ote diren, gehiegitan, iritsi edo iristen aintzakotzat hartuak izatera, alegia, birsorkuntza fasera.

Azkenik, ondoriozta daiteke euskal emakumezko idazleak euskal letren historian zehar idazle eta gizarte eragile izan direla, gaur egun ezezagun izan arren. Eta hipotesia da ezezagutza hori lotua dagoela euskal literaturaren historian emakumezko gabeziari erreparatu ez izanarekin, sistema baten gabeziez ez jabetzeak sistemari buruko begirada partziala eskaintzen duelako, ezinbestean.

Ezin da eragin, azkenik, euskal letren sisteman, emakumezko idazleen corpusa definitu gabe; euskal emakumezko idazle zein izan den eta den, eta zer, noiz eta nola idatzi eta argitaratu duen jakin gabe.

Euskarazko literatura eta letren sorkuntzako emakumeen eta gizonen egoera [pdf, 3,3 MB]