Kultura pandemia-garaian: 2020ko Durangoko Azoka kasuaren azterketa
Euskal liburuaren eta diskoaren azoka dugu Durangoko Azoka, 1965az geroztik urtero egiten dena, euskara sustatzeko proiektu bat elkargune eta kulturatrukerako gune gisa baliagarria dena, sektorearentzat (liburuarena eta musikarena bereziki, baina ez soilik) zein herritarrentzat. Gerediaga Elkartearen menpe dago Azokaren antolamendua, eta elkartearen lankidetza baliotsurik gabe ez zen posible izango azterlan hau egitea.
Covid-19ak eragindako pandemiaren inguruan, 2020. urteko 55. edizioa, pandemia kontrolatzeko ezarritako baldintza sanitarioak eraldatzeko eta baldintza horietara egokitzeko lanaren ondoren egin da, jende-pilaketen eta pertsonen mugikortasunaren murrizketa barne.
Ildo horretan, sortzaile, editore eta banatzaileen postuen gune fisiko tradizionalik gabe garatu zen 2020ko edizioa. Jarduerak ere horren eraginpean erori ziren, eta aforo-murrizketen pean egin ziren, murrizketa horiek jardueren grabaketarekin eta online emanaldiarekin osatu zirelarik. Gainera, kanpaina bat bultzatu zen liburu-dendetan, eta lurraldeko hainbat puntutara helarazi zituen Azokako katalogoko hainbat produktu.
Ohiko jarduera bitarteko digitalera aldatzea izan da eragile guztien, kultura-arlokoak izan edo ez (herritarrak barne), bizitza soziala atxikitzeko estrategia nagusietako bat. Horrela, Covid-19ak galdera-ikur asko zabaldu ditu baldintza horietan garatu ahal izateko gaitasunaren inguruan, debatearen erdian sektorearen eraldaketa digitalaren egoera eta kultura-azturak jarriz.
Durangoko Azokaren 55. edizioaren esperientzia aprobetxatzen du azterlan honek azokaren beraren funtzionamendua eta emaitzak aztertzeko, kultura-sektore osoaren gogoetarako eta ikaskuntzarako elementuak ekarriz.
Jardueraren dimentsio guztiak aztertzen dira (salmentak, kultura-jarduerak, Zu non, han DA! kanpaina eta sare sozialetako jarduera), eta horrekin batera ditugu Covid-19ak eragindako aldaketak ulertzeko irakurketa eta interpretazio esanguratsuak, hartutako azoka-formatuaren aldeak, mugak eta potentzialtasunak ikusiz.
Durangoko Azokaren kasutik abiatuta, Covid-19a dela-eta kultura-estrategiek garatzeko duten moduari buruzko gogoeta batekin amaitzen da azterlana, batez ere egokitzapenaren eta berrikuntzaren esparruan.
Kultura pandemia-garaian: 2020ko Durangoko Azoka kasuaren azterketa [pdf, 1,3 MB]