Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Covid-19ak EAEko kultura-sektorean duen eraginaren jarraipena

Atala

Inkestaren helburuak eta planteamendua:

  • Kulturaren Euskal Behatokiak Krisialdiaren Behatokiaren datu gehiago aurkezten ditu, Covid-19ak kultura-sektoreetan duen eraginaren jarraipena eta azterketa egiten duen tresnarenak, hain zuzen.
  • Bigarren jasoaldi honen emaitzei esker, testuinguru orokorraren aurrean kultura-sektoreen egoeraren jarraipena egin dezakegu, pandemia hasi zenetik unerik kritikoenean aurreikuspen sozioekonomiko orokorren arabera. Sektorean izandako hasierako eraginaren berri izateko, honako hau kontsulta daiteke: hasierako txostena.
  • Bilakaerari buruzko datu horietan oinarrituta, azterlan honetan EAEko kultura-eragileen gogo-aldartea nolakoa den jakin dezakegu.

Eranskinean laginaren ezaugarriak aurki daitezke, askotariko profilekin, dela titularraren ikuspegitik begiratuta, dela balio-katean betetzen duten posizio nagusiari dagokionez.

Era berean, eragina kalkulatzeko erabilitako adierazleak ere kontsulta daitezke, aurreko 2019. urteko hiruhilekoekin egindako konparazioan oinarrituta.

Covid-19ak EAEko kultura-sektorean duen eraginaren jarraipena [pdf, 1,02 MB],