Arautegia
Inprimatu5/2011 LEGEA, abenduaren 22koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legea aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Legea
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 245
- Hurrenkera-zk.: 6267
- Xedapen-zk.: 5
- Xedapen-data: 2011/12/22
- Argitaratze-data: 2011/12/28
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia
Testu legala
-
- ZIOEN AZALPENA
- Lehenengo artikulua Aldatu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen Testu Bateginaren 1. artikulua. Honela geratzen da idatzita:
- Bigarren artikulua Aldatu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen Testu Bateginaren 2. artikulua. Honela geratzen da idatzita:
- Hirugarren artikulua Aldatu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen Testu Bateginaren 5. artikulua. Honela geratzen da idatzita:
- Laugarren artikulua Aldatu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen Testu Bateginaren 7. artikulua. Honela geratzen da idatzita:
- Bosgarren artikulua Aldatu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legean Testu Bateginaren 8. artikulua. Honela geratzen da idatzita:
- Seigarren artikulua Aldatu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen Testu Bateginaren 12. artikulua. Honela geratzen da idatzita:
- Zazpigarren artikulua Aldatu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen Testu Bateginaren 18. artikulua. Honela geratzen da idatzita:
- Zortzigarren artikulua Aldatu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen Testu Bateginaren 21. artikuluaren 2. paragrafoaren f) idatzi-zatia. Honela geratzen da idatzita:
- Bederatzigarren artikulua Aldatu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen Testu Bateginaren 21. artikuluaren 4. paragrafoa. Honela geratzen da idatzita:
- Hamargarren artikulua Aldatu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen Testu Bateginaren 31. artikulua. Honela geratzen da idatzita:
- Hamaikagarren artikulua Aldatu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen Testu Bateginaren 33. artikuluaren 3. paragrafoa. Honela geratzen da idatzita:
- Hamabigarren artikulua Ondoko testua duen h) idatzi-zatia gehitzen zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen 44. artikuluari:
- Hamahirugarren artikulua Aldatu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen Testu Bateginaren III. tituluaren V. kapitulua. Honela geratzen da idatzita:
- Hamalaugarren artikulua Aldatu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen Testu Bateginaren III. tituluaren VI. kapitulua. Honela geratzen da idatzita:
- Hamabosgarren artikulua Aldatu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen Testu Bateginaren IV. tituluaren I. kapitulua. Honela geratzen da idatzita:
- Hamaseigarren artikulua Aldatu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen Testu Bateginaren IV. tituluaren III. kapitulua. Honela geratzen da idatzita:
- Hamazazpigarren artikulua Ondoko testua duen VIII. kapitulua gehitzen zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen Testu Bateginaren IV. tituluari:
- Hemeretzigarren artikulua Aldatu egiten dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen Testu Bateginaren 99. artikuluko tarifaren 1. eta 2. paragrafoak. Honela geratzen dira idatzita:
- Hogeigarren artikulua Aldatu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen Testu Bateginaren 100. artikuluaren b) idatzi-zatia. Honela geratzen da idatzita:
- ZIOEN AZALPENA
Euskadiko herritar guztiei jakinarazten zaie Eusko Legebiltzarrak abenduaren 22ko 5/2101 Legea onartu duela, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legea aldatzeko dena.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legea (maiatzaren 29ko 13/1998 Legea) arautu, argitu eta harmonizatu zen.
Beste lege batzuek ere, hala nola 10/2006 eta 5/2007 legeek, aldaketak sartu zituzten: nekazaritza ekologikoaren produkzio-araubidea kontrolatzeko zerbitzuen tasari eragiten zion lehenak, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian iragarkiak presaz txertatzeari bigarrenak. Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen edukiari eragin dioten azken aldaketak irailaren 29ko 3/2006 Legeak sartu zituen, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legea eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legea aldatzekoak.
Orain, lege honen bitartez, beste aldaketa batzuk egiten dira Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren konfigurazioaren ondorioz. Halaber, araudia aldatzeko eta eguneratzeko tresnei eta tasen arauketari eragiten dieten beste aldaketa batzuk sartzen dira eta zenbait tasa berri sortzen dira.
Ohartarazi behar da lege honetan datozen aldaketen xedea ez dela presio fiskala gehitzea; aitzitik, tasei eta prezio publikoei buruzko araudia egokitzeko beharraren ondorio dira aldaketak, eta diru-sarrera publikoen kudeaketa hobetzea ekarri behar dute.
Era berean, gogorarazi behar da tasak eta prezio publikoak, zerbitzu edo jarduera publiko baten kostuaren adierazle diren aldetik, zerbitzu edo jarduera horiek finantzatzeko beste baliabide bat direla, baita eskaria ordainarazpenaren bidez arrazionalizatzeko modua ere.
Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren konfigurazioari dagokionez, beharrezkoa da kontuan hartzea Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 7. artikulua, Euskadiko Ondareari buruzko azaroaren 17ko 5/2006 Legeak aldatu zuena, hala Administrazio orokorraren zein instituzionalaren egitura berria egokitu dadin tasen eta prezio publikoen arauketan.
Horrez gain, beste aldaketa batzuk ere sartzen dira, betiere legezkotasunaren printzipioari kalterik egin gabe, tasen eta prezio publikoen araudia arinago egokitu, eguneratu eta arautzeko.
Hala, ogasunaren arloan eskumena duen sailaren buruari aitortzen zaio tasak edo prezio publikoak ezartzea proposatzeko ahalmena, edo horiek eguneratzekoa; legeak baimentzen duenean, erregelamendu-arau bidez tasa bakoitzerako eska daitezkeen zenbatekoak zehazteko aukera sartzen da, betiere legeak berak ezartzen dituen kuantifikazio-irizpide edo osagaien arabera egiten bada, eta, gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrei buruzko legearen bitartez tasen eta prezio publikoen arauketa aldatzeko aukera ere sartzen da.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko tasa ere aldatzen da, ezabatu egiten baita zergapeko egitateetako bat, paperezko aleak eskuratzeari dagokiona, eta gehitu egiten baitzaio beste zergapeko egitate bat, IV. atalean (Justizia Administrazioa) testuak txertatzeari dagokiona. Aldaketa horiek, halaber, beste osagai batzuei ere eragiten diete, hala nola subjektu pasiboen definizioari, tasa ordaintzeko betebeharra sortzen den uneari eta zerga eskagarri den uneari, eta prokuradoreentzat zergapekoaren ordezkoaren figura sartzen da, Justizia Administrazioak eskatutako testu-txertatzeetarako. Era berean, tasaren tarifa egokitu egiten da, eta salbuespen bat ere aurreikusten da organo judizialek beren kabuz emandako testuak txertatu behar diren kasurako edo prozesu judizialean subjektu pasiboari doako laguntza juridikorako eskubidea aitortu zaion kasurako.
Titulu akademikoak emateagatiko tasari dagokionez, kuotak zehazten dituen tarifa aldatzen da, eta egiaztapenak sartzen dira; era berean, zenbatekoak homogeneizatzen dira. Tarifa titulazioen errealitateari eta baliokidetasunari egokitzen zaie, titulu guztiak sartu ahal izateko tarifa berrian. Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziak irakasleak kredita ditzan egindako ebaluazio-eskabideak izapidetzeagatiko tasa sortzen da, zerbitzu horren eskaria arrazionalizatzeko.
Aseguru Bitartekari Tituludunaren Diploma emateagatiko tasa kendu egiten da. Titulu hori ez da existitzen dagoeneko, eta tasa ere ez da dagoeneko likidatzen. Hondakin arriskutsuei buruzko material informatikoa eta horien jarraipen eta kontrolerako agiriak entregatzeagatiko tasa ere kentzen da, horien bidez banatzen den informazioa beste administrazio batzuek lantzen dutenez gero eta telematikoki banatzen denez gero. Era berean, merkataritza-gune handiak baimentzeagatiko tasa kentzen da; izan ere, Merkataritza Jardueraren Legea bigarrenez aldatzen duen ekainaren 25eko 7/2008 Legeak baimenaren beharra kendu zuen, eta hori zen, hain zuzen ere, tasaren zergapeko egitatea.
Trafikoaren eta ikuskizunen inguruko jarduera eta zerbitzuengatiko tasaren barruan, tarifaren zenbait kontzeptu aldatzen dira, zerbitzu batzuen kostu operatiboak handiagoak direla kontuan hartuta. Bestalde, jokoa baimentzeko tasaren arauketa aldatu egiten da tarifaren sistematizazio arrazoizkoago bat egiteagatik, zenbateko eta eduki bera duten kontzeptuak multzotan batuz eta beharrezkoak ez diren errepikapenak saihestuz. Era berean, apustuen azpisektore berriarekin zerikusia duten izapideak sartzen dira.
Bilaketa, erreskate edo salbamendu-zerbitzuengatiko tasa berri bat arautzen da. Irizpide objektiboen bitartez mugatzen da haren zergapeko egitatea; esaterako, arrisku nabaria dakarten zenbait jolas edo kirol-jarduera egitea, zerbitzua arrisku-seinalea jarrita dagoen lekuetan edo sarbidea mugatuta dutenetan ematea, zerbitzua aurkako fenomeno meteorologikoen alerta-abisuei jaramonik ez egiteagatik emana izatea, edo justifikaziorik gabe eskatutako zerbitzuak izatea. Tasa honen helburua eta eraginkortasuna neurtzeko, bilketari baino gehiago begiratu beharko zaio zuhurtziarik gabeko jokaeretatik aldenarazteko asmoari eta jarduera arriskutsuak estaliko dituzten aseguratze-sistemak sustatzeari.
Halaber, osasun-produktuak neurrira egiteko lizentzia eskuratzeagatiko tasaren tarifa aldatzen da. Horrela, funtsezko aldaketak egiten direnean edo baimena berritzen denean, tasaren zenbatekoa % 50ekoa izango da.
Tasa berri bat arautzen da, europar etiketa ekologikoa emateari eta erabiltzeari dagokiona. Etiketa hori Batzordearen 2000ko azaroaren 10eko 2000/728/EE Erabakiaren bitartez ezarri zen, eta erregelamendu bat ere eman zen horri buruz, 2009ko azaroaren 25eko 66/2010 (EE) Erregelamendua. Tasa berria jada beraren funtsezko osagaiak aurreikusten dituen araudi komunitarioan jasotako moduan arautzen da.
Lege honek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrak eta instituzionalak eskatzen dituzten tasak eta prezio publikoak arautzea du xede.
Lege honen aplikazio-eremutik kanpo geratzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko entitateek zuzenbide pribatuko arauei jarraituz egiten dituzten jardueretatik eta ematen dituzten zerbitzuetatik eratorritako diru-sarrerak.
Tasetatik eta prezio publikoetatik sortzen diren diru-sarreren aurrekontu-erregimena Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasuna osatzen duten diru-sarrerei aplikatzen zaien bera izango da.
Lege honetan arautzen diren diru-sarreren bitartez eskuratutako baliabideak Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan agertuko dira, diru-sarreren egoeraren atalean, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Diruzaintza Nagusiaren kutxa eta kontuetan sartuko dira.
Baliabide horien errendimendua dagokion diru-sarreren aurrekontuari atxikiko zaio oso-osorik, eta ezingo da kenketarik eta gutxitzerik bat ere egin, 10. artikuluan xedatzen den kasuan izan ezik; behar orokorrei erantzuteko izango da, salbuespenez eta legez baliabide horietakoren batzuk xede jakinetarako atxikitzen direnean izan ezik.
Ogasunaren arloan eskumena duen sailaren buruak Jaurlaritzari edo dagokion arloko sailaren buruari proposatu ahalko dio tasak edo prezio publikoak ezartzea, bai eta eguneratzea ere, hala dagokionean.
Legebiltzarrak emandako lege baten bidez sortu eta arautu beharko dira tasak. Legeak tasen funtsezko osagaiak ezarri beharko ditu.
Tasek zergapeko egitate duten zerbitzu edo jardueraren kostua berdintzera jo behar dute.
Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrei buruzko Legearen tasen zenbatekoa eguneratu ahal izango da.
Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko entitateek emandako edo egindako zerbitzu edo jarduera publikoen tasei ezarriko zaie lege hau, zerbitzu eta jarduera horiek nonahi eman edo egiten direla ere.
Tasak kudeatu eta likidatzea honako hauei dagokie: tasa ordaintzeko betebeharra sortzen duen zerbitzua edo jarduera ematen edo egiten duten sailei, organismo autonomoei eta zuzenbide pribatuko erakunde publikoei.
Ogasunaren arloan eskumena duen sailari dagokio tasen kudeaketa, likidazioa eta bilketa zaindu eta kontrolatzea; hari dagokio, orobat, tasen finantza eta tributu arloko ikuskaritza, premiamendu-bideko bilketa eta kontabilitate arloko ikuskaritza eta kontrola.
Ogasunaren arloan eskumena duen sailak baimentzen duen beste edozein.
Ogasunaren arloan eskumena duen sailak baimena eman dezake aurreko 2. paragrafoko c), d) eta e) idatzi-zatietan aipatzen diren ordainketa-moduetan bide telematikoa erabiltzeko. Horretarako, ordainketa teknika eta baliabide elektronikoak, informatikoak edo telematikoak erabiliz egiteko behar diren eskakizun eta baldintzak arautuko dira.
Dekretu bidez zehaztuko da zein zerbitzu eta jarduera ordaindu ahal izango diren prezio publikoen bidez, ogasunaren arloan eskumena duen sailak eta zerbitzuok eta jarduerok eman edo egiten dituen sailak edo dagokion organoa edo erakundea atxikita duenak elkarrekin proposatuta.
Prezio publikoak ezarri edo aldatzeko proposamenaren onarpenarekin batera, ogasunaren arloan eskumena duen sailaren txosten loteslea beharko da.
Ikus-entzunezko komunikazioaren zerbitzua ematen dutenek, berei dagokien erregistroan izena emateko kasuan.
Tasa honen zergapeko egitatea da testuak txertatzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren II. atalean (Agintariak eta langileria), IV. atalean (Justizia Administrazioa) eta V. atalean (Iragarkiak).
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian testuak txertatzea eskatzen duten pertsona fisikoak edo juridikoak dira tasa honen subjektu pasiboak.
Aurreko hori gorabehera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko organoek izapidetutako administrazio-kontratazioari dagozkion prozeduretako lehiaketei buruzko xedapenak eta iragarkiak argitaratzen direnean, Administrazio orokorra bera izango da subjektu pasiboa.
Testuak txertatzea Justizia Administrazioak eskatzen duenean, argitaratzea prozedura judizialerako beharrezkoa delako, testua noren mesedetan txertatzen den, huraxe izango da subjektu pasiboa, edo testu-txertatzea zuzenean edo zeharka nork sustatzen duen, huraxe.
Prozedura judizialetan, prokuradorearen esku-hartzearekin argitaratzen diren testuetan, prokuradorea zergapekoaren ordezko izango da.
Zergapeko egitatea gertatzen den unean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian testuak argitaratzen direnean, sortuko da tasa ordaintzeko betebeharra. Hala ere, eskabidea egiten den unean eskatuko da tasaren ordainketa.
Tarifa honen arabera eskatuko da tasa (eurotan):
Agiriak argitaratzea.
Oro har.
1. Karaktere edo zuriune bakoitzeko (agiriaren titulua eta testua barne): 0,081845.
2. Zerrendak, mapak edo baloratzeko zailak diren beste elementu grafiko batzuk (DIN-A4 edo antzekoa): 174,8288.
Euskal Autonomia Erkidego osorako erakundeen administrazio-kontratuei dagozkien lehiaketei buruzko xedapenak eta iragarkiak, urriaren 12ko 1098/2001 Errege Dekretuaren VII. eranskinean ezarritako ereduekin bat etorriz prestatuak. Iragarki bakoitzeko: 434,9447.
Presazko izaera duten iragarkiak 10 egun balioduneko epean txertatuko dira, txertatzeko agindua berresten denetik kontatzen hasita. Horrela argitaratutako iragarkiengatik ordaindu beharreko tasa ohikoa baino ehuneko ehun handiagoa izango da.
Lege honen 16. artikuluko 1. paragrafoan aurreikusitakoarekin bat etorriz, honako subjektu pasibo hauek baizik ez dira salbuetsiko tasa honetatik:
Euskal Autonomia Erkidego osorako erakundeak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren II. atalean (Agintariak eta langileria) eta V. atalean (Iragarkiak) testuak txertatzen dituztenean; ez dira salbuespen honetan sartuko administrazio-kontratazioari dagozkion prozeduretako lehiaketei buruzko xedapenak eta iragarkiak.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko IV. atalean (Justizia Administrazioa) testuak txertatzen dituzten subjektu pasiboak eta ordezkoak, organo judizialek beren kabuz emandako iragarkiak eta ediktuak direnean edo prozesu judizialean subjektu pasiboari doako laguntza juridikorako eskubidea aitortzen zaionean.
Tasa honen zergapeko egitatea da ikus-entzunezko komunikaziorako lizentzia bat xede duten negozio juridikoak egiteko baimenei dagozkien zerbitzuak ematea.
Ikus-entzunezko komunikaziorako lizentzien titular izanik, aurreko artikuluan aipatutako baimenak eskatzen dituzten pertsona fisikoak eta juridikoak dira tasa honen subjektu pasiboak.
Zerbitzua ematen denean sortuko da tasa ordaintzeko betebeharra. Halere, eskabidea egiten den unean aurretiaz eskatuko da ordainketa.
Tasa 150 eurokoa izango da.
artikulua (edukirik gabe geratzen da).
Tasa honen zergapeko egitatea da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak titulu eta egiaztagiri akademiko eta profesionalen espedienteak eta inprimakiak egitea eta titulu eta egiaztagiriak eta haien kopiak ematea.
Aipatutako titulu eta egiaztagiri akademiko eta profesionalak eta haien kopiak eskatzen dituztenak dira tasa honen subjektu pasiboak.
Tituluak eta egiaztagiriak ematean sortuko da tasa ordaintzeko betebeharra. Hala ere, agiria emateko eskabidea egiten den unean eskatu ahal izango da tasaren ordainketa.
Tituluak eta egiaztagiriak Administrazioak bere kabuz ematen baditu, haiek eskatzen diren unean sortuko da tasa ordaintzeko betebeharra, eta une horretantxe eskatuko da tasaren ordainketa.
Tarifa honen arabera eskatuko da tasa (eurotan):
(Ikus .PDF)
Kuota ordaintzetik guztiz salbuetsita egongo dira kategoria bereziko kide anitzeko familietako kideak direla egiaztatzen duten eskatzaileak.
Kuotaren % 50eko hobaria izango dute kategoria orokorreko kide anitzeko familietako kideak direla egiaztatzen duten eskatzaileek.
Kuota ordaintzetik guztiz salbuetsita egongo dira eskatzaileak, baldin eta larritasun bereziko kalte pertsonal fisiko edo psikofisikoak sufritu dituztela egiaztatzen duten terrorismoaren biktimak badira edo haien ezkontideak edo, afektibitate-harreman antzekoa izanik, haiekin modu iraunkorrean bizi direnak, eta berdin haien seme-alabak badira.
Tasa honen zergapeko egitatea da goi-mailako hezkuntzako atzerriko tituluak homologatzeko espediente bat hastea, edo unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzetako atzerriko titulu edo ikasketak homologatu edo baliozkotzeko espediente bat hastea, interesdunak eskatuta.
Homologatzeko edo baliozkotzeko eskabidea aurkezten den unean sortuko da tasa ordaintzeko betebeharra. Tasa ordaindu izana frogatu beharko da espedientea izapidetzeko.
Atzerriko titulu edo ikasketak homologatu edo baliozkotzeko eskatzen duten pertsona fisikoak dira tasa honen subjektu pasiboak.
Tarifa honen arabera eskatuko da tasa (eurotan):
Musika, Dantza edo Arte Dramatikoko goi-mailako tituluetara homologatzeko eskabidea: 50.
Batxilergoko, Lanbide Heziketako Goi Mailako Teknikariaren, Arte Plastikoetako eta Diseinuko Goi Mailako Teknikariaren, Goi Mailako Kirol Teknikariaren edo Musika edo Dantzako Profesionalaren Espainiako tituluetara homologatzeko eskabidea: 45,96.
Lanbide Heziketako Teknikariaren, Arte Plastikoetako eta Diseinuko Teknikariaren edo Kirol Teknikariaren Espainiako tituluetara homologatzeko eskabidea: 45,96.
Kultura Ondasunen Zaintza eta Zaharberrikuntzako Espainiako titulura homologatzeko eskabidea: 45,96.
Hizkuntza-eskola ofizialetako Gaitasun Agirira homologatzeko eskabidea: 45,96.
Unibertsitate-mailakoak ez diren Espainiako ikastaro edo moduluak baliozkotzeko eskabidea: 22,98.
Aurreko idatzi-zatietan berariaz aipatu gabeko titulu edo ikasketen kasuan, beren ondorioengatik edo maila akademikoagatik baliokide diren titulu edo ikasketei dagokien zenbatekoa aplikatuko da.
Ez da tasarik eskatuko Bigarren Hezkuntzako Graduatuaren Espainiako titulura homologatzeko eskabideagatik.
bis artikulua. Zergapeko egitatea.
Tasa honen zergapeko egitatea da Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziak irakasleak kredita ditzan egindako ebaluazio-eskabide normalizatuak izapidetzeko beharrezko zerbitzuak ematea.
ter artikulua. Subjektu pasiboa.
Zergapeko egitatea osatzen duten zerbitzuak eskatzen edo jasotzen dituzten pertsona fisikoak dira tasa honen subjektu pasiboak.
quater artikulua. Noiz sortzen den tasa ordaintzeko betebeharra.
Zerbitzua ematen denean sortuko da tasa ordaintzeko betebeharra. Hala ere, eskabidea egiten den unean aurretiaz eskatuko da tasaren ordainketa.
quinquies artikulua. Kuota.
Tasa 42,84 eurokoa izango da.
Hemezortzigarren artikulua. Aldatu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen Testu Bateginaren V. tituluaren idazpurua. Honela geratzen da idatzita:
Gidari-eskola pribatuak.
Gidari-eskola pribatuak irekitzeko baimena: 412,08.
Irekitzeko baimena aldatzea gidari-eskola pribatuen elementu pertsonal edo materialak aldatu direlako, ikuskapena eginda edo egin gabe: 24,03.
Gidari-eskola pribatuetako zuzendari eta irakasle izateko gaitasun-agiriak ematea eta Herrizaingo Sailak eman beharreko beste titulu batzuk ematea, bai eta horien kopiak ere: 92,92.
Bide-prestakuntzako irakaslearen gaitasun-agiria lortzeko prestakuntza-ikastaroetako gastuak eta inskripzio-eskubideak: 41,21.
Gidari-eskola pribatuetako zuzendariaren gaitasun-agiria lortzeko prestakuntza-ikastaroetako gastuak eta inskripzio-eskubideak: 41,21.
Askotariko zerbitzuak.
Espedienteetan edozein eratako oharrak jartzea, xehetasunak ematea, egiaztagiriak egitea, agiriak erkatzea eta agirien edukia xehatzea: 3,30.
Erregelamenduko agindu baten ondorioz egindako ikuskatzeak: 61,83.
Edozein eratako xaflak edo liburuak zigilatzea: 3,30.
Galdu, hondatu, berritu edo aldatutako baimenen kopia: 13,34.
Trafiko Zuzendaritzak emandako beste lizentzia edo baimen batzuk: 6,26.
Kirol-probak eta bizikleta-ibilaldiak baimentzea: 13,34.
Ibilgailuen Erregelamendu Orokorraren 14. artikuluaren araberako zirkulazio-baimen berezia, iraupenaren edo ibilgailu motaren arabera:
2 hilabete. 20,40.
4 hilabete. 40,80.
6 hilabete. 61,20.
12 hilabete. 122,40.
Edozein kasutan, garabiak, makina autopropultsatuak, bestelako ibilgailu bereziak: 122,40.
Ibilgailuen Erregelamendu Orokorraren 14. artikuluaren araberako zirkulazio-baimen bereziaren aldaketa, iraupenaren edo ibilgailu motaren arabera:
2 hilabete. 10,20.
4 hilabete. 20,40.
6 hilabete. 30,60.
12 hilabete. 61,20.
Edozein kasutan, garabiak, makina autopropultsatuak, bestelako ibilgailu bereziak: 61,20.
Garraio berezietarako laguntza.
Patruila bakoitzeko eta egin beharreko kilometro bakoitzeko: 0,29.
Ateratzen den tasa bikoiztu egingo da garraioei lurralde historiko batean baino gehiagotan laguntzen zaienean eta patruila bat edo bi erabiltzen direnean.
Trafikoa mugaturik dagoen egunetan zirkulatzeko baimen berezia: 13,34.
Jolaserako eta zori-jokoetarako makinen modeloen eta unitate nagusiarekiko joko-sistemen erregistroan inskribatzea.
Hogeita batgarren artikulua. Aldatu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen Testu Bateginaren 103. artikulua. Honela geratzen da idatzita:
103. artikulua. Kuota.
Tarifa honen arabera eskatuko da tasa (eurotan):
Joko-tresnak homologatzeko proba tekniko bakoitza.
Bingoetako eta kasinoetako joko-tresnak: 331,79.
Joko-makinak edo joko-makinen programak: 43,14.
Bingo-jokorako informatika-sistemak: 331,79.
Joko-makinak elkarrekin konektatzeko sistemak. Makina bakoitzeko: 99,53.
Joko-tresnen edo -sistemen bestelako homologazioak: 298,62.
Modeloen erregistroan inskribatzea.
AR motako makinak edo jolas-makinak, jokorako laguntzaileak eta bestelakoak: 66,36.
B motako makinak edo jolaserako saridun makinak: 99,53.
C motako makinak edo zori-jokoetarako makinak: 132,70.
Unitate nagusiarekiko joko-sistemak: 468,18.
Joko-enpresen erregistroetan inskribatzea.
Enpresa operadoreak, fabrikatzaileak, banatzaileak eta areto-enpresak: 165,90.
Joko-kasinoak dituzten enpresak: 497,69.
Bingo-jokoko enpresak, txartel-ustiatzaileak, apustu-ustiatzaileak eta joko-enpresak: 331,79.
Inskripzioa berritzea, ebazpena sortzen duenean: inskripziorako tarifaren % 50.
Agiri profesionalak ematea.
Joko-kasinoetakoak: 26,54.
Bingo-aretoetakoak, apustu-analistentzakoak eta beste jarduera batzuetakoak: 13,28.
Baimenak, honako hauetarako:
Joko-kasinoak: 1.658,91.
Bingo-aretoak: 829,47.
Joko-aretoak, apustu-lokalak eta Jokoen Katalogoan dauden jokoetarako beste lokal espezifiko batzuk: 398,14.
Zozketa eta tonbolak: 112,48.
C motako makinak edo zori-makinak ustiatzeko baimenak: 52,49.
Beste joko-makina batzuk ustiatzeko baimenak: 33,18.
Bingo, kasino eta beste joko-enpresa batzuetan publizitatea egitea: 66,36.
Bingo metatu interkonektatua: 66,36.
Joko-enpresetako akzioak eskuz aldatzea: 66,36.
Joko-aretoak jartzeko eta jarduteko baimena eskuz aldatzea: 132,70.
Joko-aretoen edukiera aldatzea: 66,36.
Kasinoko berezko jokoetako txapelketak: 153.
Baimenak berritzea edo aldatzea.
Joko-kasinoen baimenak berritzea edo aldatzea: 564,03.
Bingo-aretoen baimenak aldatzea: 265,41.
Jolas-aretoen eta joko-aretoen baimenak aldatzea: 132,70.
Apustu-lokalen baimenak aldatzea: 132,70.
Ebazpena eskatzen duten beste baimen batzuk: 66,36.
Joko-makinei dagozkien beste izapide batzuk.
AR, B eta C makinak ustiatzeko baimenak eskuz aldatzea. Makina bakoitzeko: 11,28.
Ustiatzeko baimenen aldi baterako bajei alta ematea. Baimen bakoitzeko: 11,28.
Establezimendu-aldaketak edo AR, B eta C motako makinak eta jokorako laguntzaileak aldatzea. Makina bakoitzeko: 11,28.
Instalatzeko baimena edo haren kopia: 16,60.
Ustiatzeko baimenaren kopia: 33,18.
Arauz exijitutako liburuen zuzemenak egitea eta agiriak konpultsatzea.
Liburuen zuzemenak egitea. 100 orri edo zatiki bakoitzeko: 16,60.
Agiriak konpultsatzea. Lehenengo 10 orriak: 3,32.
Gainerako orriak, 0,34 euro konpultsatutako orri bakoitzeko.
Instalatzeko baimena.
Instalatzeko baimenaren inprimakia: 0,35.
Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak joko-prozedurei buruz peritu- edo teknikari-txostenak egitea: 43,14.
Sailak tasaren izapide telematikoa egitea onartzen badu, % 30 murriztuko da tarifa honetarako ezarritako zenbatekoa.
Hogeita bigarren artikulua. Aldatu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen Testu Bateginaren 107. artikulua. Honela geratzen da idatzita:
107. artikulua. Kuota.
Tarifa honen arabera eskatuko da tasa (eurotan):
Ikuskizunetarako eta jolas-jardueretarako baimena.
Ikuskizunetarako eta jolas-jardueretarako baimena: 49,78.
Pirotekniazko lehergailuak jaurtikitzea: 132,71.
Zezenketa-ikuskizunetarako baimena.
Zezenketa-ikuskizunak, oro har: 265,41.
Usadiozko zezenketa-ikuskizunak: 49,78.
Bestelako zezenketa-ikuskizunak: 49,78.
Zezen-plaza finkoak berrirekitzeko baimena: 204.
Ordutegiak eta ikuskatzeak.
Ordutegia hedatzea.
1. Kasu eta egun jakinetarako: 66,56.
2. Hiru hilabetetik gorako aldietarako: 165,90.
Sarrera-txartelak birsaltzeko baimena: 66,36.
Arauz exijitutako liburuen zuzemenak egitea eta agiriak konpultsatzea.
Liburuen zuzemenak egitea. 100 orri edo zatiki bakoitzeko: 16,59.
Agiriak konpultsatzea. Lehenengo 10 orriak: 3,32.
Gainerako orriak, 0,325277 euro konpultsatutako orri bakoitzeko.
Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak ikuskizun-prozedurei buruz peritu- edo teknikari-txostenak egitea: 43,14.
Hogeita hirugarren artikulua. Ondoko testua duen V. kapitulua gehitzen zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen Testu Bateginaren V. tituluari:
111. bis artikulua. Zergapeko egitatea.
Tasa honen zergapeko egitatea da Herrizaingo Sailaren berezko eta hitzartutako koordinazio eta esku-hartze taldeek, segurtasun publikoko arrazoiengatik, egoera zailean dauden pertsonak bilatu, salbatu edo erreskatatzeko zerbitzua ematea, ofizioz edo aldeak eskatuta, betiere zerbitzua ematea subjektu pasibotzat jotzen denaren onerako bada eta kasu hauetan gertatzen bada:
Bilaketa- erreskate- edo salbamendu-lanak pertsonentzat arriskutsu diren jolas- edo kirol-jarduerak egitearen ondorio direnean.
Tasa hau aplikatzeari dagokionez, honako hauek joko dira pertsonentzat arriskutsu diren jolas- eta kirol-jardueratzat, modalitate eta estilo guztietan: urpekaritza, igeriketa-zeharkaldiak, windsurfinga, flysurfa, uretako eskia, wakeboarda, wakesurfa, skurferra, uretako motoak, bodyboarda, surfa, raftinga, hydrospeeda, piraguismoa, arraunketa, arroilen eta troken jaitsiera, zubi-saltoa, goma-saltoa, kite buggya, quadak, eskalada, kirol-espeleologia edo espeleismoa, mendiko bizikleta babes-kaskorik gabe, moto-krosa, mendiko motordun ibilgailuak, raid eta trec diziplinetako hipika, zaldizko turismo eta ibilaldiak, eskia, snowboarda, elurretako motoak, paraskia, snowbikea, mushinga, skibikea, aerostazioa, parakaidismoa, base-jauzia, hegaldiak ultrarinetan, hegaldiak motordun eta motorrik gabeko aparatuetan, parapentea, delta hegala eta parasailinga.
Erregelamendu bidez, pertsonentzat arriskutsu diren bestelako jolas- eta kirol-jarduera arriskutsuak ere ezarri ahal izango dira.
Bilaketa-, erreskate- edo salbamendu-lanak arrisku-seinalea jarrita dagoen lekuetan edo sarbidea mugatuta edo debekatuta dutenetan egiten direnean.
Bilaketa-, erreskate- edo salbamendu-lanak aurkako fenomeno meteorologikoen ondoriozko alerta laranja edo gorria dagoela egiten direnean, jarduera batzuk arriskutsuago bihur ditzakeen aurkako meteorologia horretaz herritarrak abisatuta daudelarik.
Zerbitzua objektiboki justifikatutako arrazoirik gabe eskatzen denean edo arriskua dagoelako itxurak egiten direnean.
Ez da pertsonen bilaketa-, erreskate- edo salbamendu-zerbitzuak emateagatiko tasarik ordaindu behar izango katastrofe edo hondamendi publikoko egoeretan, edota zerbitzu horiek interes orokorreko arrazoiengatik, eta ez partikularren edo ondasun jakinen mesedetan, ematen direnean.
Era berean, ez da tasa ordaindu beharrik izango itsasoan pertsonak salbatzeagatik edo itsasontziak erreskatatzeagatik, legedi espezifikoan eta nazioarteko hitzarmenetan aurreikusita dauden kasuetan.
111. ter artikulua. Subjektu pasiboa.
Zerbitzuaren onuradun diren pertsona fisikoak edo juridikoak eta Zergei buruzko Lege Orokorraren 35.4 artikuluan aipatutako entitateak dira tasa honen subjektu pasiboak.
Tasa honen subjektu pasiboak dira, halaber, tasa honi lotutako zerbitzuak eman beharra eragin duten jolas- eta kirol-jarduerak antolatu dituztenak.
Kasu horretan, tasa ordaintzeko erantzukizun subsidiarioa izango dute artikulu honetako 1. paragrafoan adierazitako subjektu pasiboek.
Subjektu pasiboak aseguru-poliza bat kontratatuta badu tasa honi lotutako kasuak estaltzeko, aseguru-entitate edo -sozietateak izango dira ordezko subjektu pasibo. Tasaren kuotaren zenbatekoaren muga polizan kontzeptu horretarako aseguratutako zenbatekoa izango da, eta, halakorik ez badago, prestazio osorako aseguratutako zenbatekoa.
111. quater artikulua. Noiz sortzen den tasa ordaintzeko betebeharra.
Zerbitzua ematen hasten den unean sortuko da tasa ordaintzeko betebeharra, hau da, dagokion dotazioa ateratzen den unean.
111. quinquies artikulua. Kuota.
Kuota zehazteko, bi faktore hartuko dira kontuan: batetik, zerbitzua emateko erabilitako profesionalen eta bitarteko materialen kopurua, eta, bestetik, profesional edo bitarteko material bakoitzak zerbitzua ematen igarotako denbora.
Tarifa honen arabera eskatuko da tasa (euroak orduko):
Giza baliabideak (pertsona bakoitzeko): 36.
Bitarteko materialak.
Ibilgailu bakoitza: 38.
Helikoptero bakoitza: 2.093.
Itsasontzi bakoitza.
18 metroko edo gutxiagoko luzera dutenak: 383.
18 metrotik gorako luzera dutenak: 2.017.
Ordu-zatikien kasuan, tarifaren zenbatekoak modu proportzionalean aplikatuko dira. Gehienez ere lau orduko tartea likidatuko da.
Tasa hau likidatzean, 19. artikuluan ezarritakoaz gain, esku hartu duten profesionalak eta bitarteko materialak adieraziko dira, baita unitate-kopurua, erabilitako denbora eta kontzeptu bakoitzari dagokion indarreko tarifaren zenbatekoa ere.
Zerbitzu berari subjektu pasibo bat baino gehiago badagozkio, denen artean proportzionalki banatuko da kuota.
111. sexies artikulua. Salbuespenak.
Tasa hau ordaintzetik salbuetsita egongo dira subjektu pasibo hauek:
Edozein eratako anomalia, urritasun edo asaldura psikikoa dutenak.
16 urtez azpikoak.
Erreskatean edo aurreko fasean hildakoak, edo ondorengo fase batean hildakoak baldin eta bilaketa, erreskatea edo salbamendua eragin zuten arrazoiengatik hil badira.
111. ter artikuluaren 2. eta 3. paragrafoetan aipatzen diren zergapekoei ez zaie inolako salbuespenik aplikatuko.
Hogeita laugarren artikulua. Aldatu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen Testu Bateginaren 115. artikuluko tarifaren 2. paragrafoa. Honela geratzen da idatzita:
Lanbide-egiaztagiriak eta enpresa baimenduaren ziurtagiriak.
Azterketa-eskubideak: 13,27.
Txartela edo enpresa-ziurtagiria ematea eta berritzea: 16,24.
Hogeita bosgarren artikulua. Aldatu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen Testu Bateginaren 178. artikulua. Honela geratzen da idatzita:
178. artikulua. Kuota.
Tasa 544,47 eurokoa izango da.
Funtsezko aldaketak egiten direnean edo baimena berritzen denean, tasaren zenbatekoa aurreko paragrafoan ezarritako zenbatekoaren % 50 izango da.
Hogeita seigarren artikulua. Aldatu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen Testu Bateginaren IX. tituluaren I. kapitulua, eta kendu egiten da hondakin arriskutsuei buruzko material informatikoa eta haien jarraipen eta kontrolerako agiriak entregatzeagatiko tasa. Honela geratzen da idatzita:
188. artikulua. Zergapeko egitatea.
Tasa honen zergapeko egitatea da EBren etiketa ekologikoa eman, luzatu eta berritzeko eskabidea izapidetzeko behar diren zerbitzuak ematea.
189. artikulua. Subjektu pasiboa.
EBren etiketa ekologikoa eskatzen duten pertsona fisikoak edo juridikoak dira tasa honen subjektu pasiboak.
190. artikulua. Noiz sortzen den tasa ordaintzeko betebeharra.
EBren etiketa ekologikoa eman, luzatu eta berritzeko zerbitzuak ematen diren unean sortuko da tasa ordaintzeko betebeharra. Halere, eskabidea egiten den unean eskatuko da tasaren ordainketa.
191. artikulua. Kuota.
EBren etiketa ekologikoa eman, luzatu eta berritzeko eskabide bakoitzeko, 306 euroko kuota ordaintzeko eskatuko da.
Enpresa txiki eta ertainen eta mikroenpresen kasuan (Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioaren arabera definituta) eta garapen-bidean dauden herrialdeetako operadoreen kasuan, 200 eurokoa izango da kuota.
191. bis artikulua. Hobariak.
Kuotaren % 20ko hobaria aplikatuko zaie eskatzaileei baldin eta egiaztatzen badute izena emanda daudela EMAS Europar Batasuneko ingurumen-kudeaketa eta -ikuskaritza sisteman edo badutela ISO 14001 arauarekin bat datorren ziurtagiria.
Beherapen hori lortzeko, eskatzaileak berariaz hitzeman behar du, bere ingurumen-politikan, bermatuko duela etiketa ekologikoa duten beraren produktuek erabat betetzen dituztela EBren etiketa ekologikoaren irizpideak kontratua baliozkoa den aldian, eta konpromiso hori modu egokian sartzen dela zehaztutako ingurumen-helburuetan.
ISO 14001 arauarekin bat datozen eskatzaileek urtero frogatu beharko dute konpromiso hori betetzen dutela, eta EMASen erregistroan daudenek, berriz, urtean behin bidali beharko dute beren ingurumen-adierazpen egiaztatuaren kopia bat.
191 ter artikulua. Autolikidazioa.
EBren etiketa ekologikoa eman, luzatu eta berritzeko eskabideagatiko kuota eskabide hori entregatzeko unean autolikidatuko dute subjektu pasiboek.
Hogeita zazpigarren artikulua. Kendu egiten da merkataritza-gune handiak baimentzeagatiko tasa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen Testu Bateginaren X. tituluaren III. kapituluan jasotakoa, eta edukirik gabe geratzen dira 202, 203, 204 eta 205. artikuluak.
Hogeita zortzigarren artikulua. Ondoko xedapen gehigarria gehitzen zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen Testu Bateginari:
Lege honetako IV. tituluan aurreikusitako ezagutzak egiaztatzeko tasak edo inguruabar pertsonalei buruzko tasak ordaintzeko betebeharretik salbuetsita egongo dira Erregistro Zibilean sexuari buruzko aipamenaren zuzenketa lortu eta arrazoi horrengatik titulu, ziurtagiri edo agiri berriak emateko eskatzen duten pertsona interesatuak.
Hogeita bederatzigarren artikulua. Ondoko testua duen xedapen iragankorra bis gehitzen zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen Testu Bateginari:
Atzerriko titulu eta ikasketak homologatu eta baliozkotzeko eskabideak lege hau indarrean sartu aurretik aurkeztu badira, eskabide horiek izapidetzeko ez da beharrezkoa izango Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren IV. tituluaren III. kapituluan araututako tasa ordaindu izana egiaztatzea.
Kasu horietan, espedientea izapidetzen amaitzen den unean sortuko da tasa ordaintzeko betebeharra, eta tasa ordaindu dela egiaztatu beharko da dagokion ebazpena entregatzeko.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean lege hau.
Beraz, lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 23a.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Aldatzen du: 1/2007 LEGEGINTZAKO DEKRETUA, irailaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei Buruzko Legearen testu bategina onartzeko dena.
- Zuzendutakoa: HUTSEN ZUZENKETA, ondoko legearena: 5/2011 Legea, abenduaren 22koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legea aldatzeko dena.